Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2012103 zk.- 2012/05/28 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 201202368 Xedapena Pdf formatuan

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 937/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 937/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Kutxabank, S.A.

Abokatua: Juan Pablo Santamaría Ibarburu.

Prokuradorea: Santiago Tames Alonso.

Demandatua: Tony Alfredo Sciacca.

Judizio horren gainean 2011ko otsailaren 15ean epaia eman da, zeinaren epaitza ondokoa baita:

«Funtsean, baietsi egiten dut Kutxabankek aurkeztutako demanda, Tony Alfredo Sciaccaren aurkakoa. Horrenbestez, Tony Alfredo Sciacca Kutxabanki 9.977,65 euro ordaintzera kondenatzen dut.

Interesei dagokienez, demanda aurkeztu zenetik epai hau eman arte hitzartutako interesak aplikatu behar dira; interesok, lehenengo kontratuari dagokionez, % 9,95ekoak, eta, beste biei dagozkienak, % 17,25ekoak izanik, betiere epaia ematen denetik aurrera PZLren 576. artikuluan ezarritako interesak aplikatzeari uko egin gabe.

Kostuei dagokienez, demanda baietsi denez, Tony Alfredo Sciaccak ordaindu behar ditu prozesu honetako kostuak.

Eraman bedi epai honen testigantza dagokien autoetara, eta artxiba bedi jatorrizkoa epaien liburuan.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan zainpean jarri beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001274; eta kontzeptua: 1855/0000/04/0937/10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Tony Alfredo Sciacca demandatuak egun bizilekua non duen ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2012ko otsailaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.