Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2012087 zk.- 2012/05/04 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 201202010 Xedapena Pdf formatuan

IRAGARKIAK

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea

EDIKTUA, 212/10 espedienteari buruzko jakinarazpen-zedularena.

Nik, Kepa Lizaga Iruretagoienak, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkaria naizen aldetik, ondokoa

Jakinarazten dut: Seur Geopost, S.L. sozietateak eskatuta, 212/10 espedientea bideratu da Euro Micro Norte 2000, S.L. sozietatearen aurka, garraio-kontratua ez betetzeagatik. Espediente horretan, laudoa eman da, 2011ko abenduaren bian. Laudo horren epaitzak honako hau dio, hitzez hitz:

LAUDOA

Aurrekoa ikusita, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeak baietsi egiten du Seur Geopost, S.L. sozietateak egindako erreklamazioa, eta honako hau erabakitzen du: Euro Micro Norte 2000, S.L. baltzuak Seur Geopost, S.L.ri mila ehun eta laurogeita zazpi euro eta laurogeita sei zentimo (1.187,86) ordaindu behar dizkio, hain justu ere egindako eta ordaindu gabeko garraioak direla-eta.

Laudo hau jakinarazi eta hogei eguneko epean, nahitaez betearazteko eskatu ahal izango da merkataritza arloko epaitegiari egokian, Arbitrajeari buruzko abenduaren 23ko 60/2003 Legearen 44. eta 45. artikuluetan eta Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 548. artikuluan ezarritakoa betez.

Laudo honen aurka deuseztatze-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren aurrean, jakinarazpena egin eta bi hilabeteko epean, Arbitrajeari buruzko Legearen 40. artikulutik 43.era ezarritakoarekin bat etorriz, betiere.

Eta legeak agindu bezala jakinaraztearren, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, ediktu hau egiten dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Bilbao, 2012ko martxoaren 26a.

Idazkaria,

KEPA LOIZAGA IRURETAGOIENA.


Deskribatzailea: