Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2012086 zk.- 2012/05/03 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 201201988 Xedapena Pdf formatuan

IRAGARKIAK

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea

EDIKTUA, 254/10 espedienteari buruzko jakinarazpen-zedularena.

Nik, Kepa Loizaga Iruretagoienak, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkaria naizen aldetik,

Jakinarazten dut: Vasco Express Bilbao, S.L. sozietateak eskatuta Fundiciones Sarrialde, S.L. sozietatearen aurka bideratu den 254/10 espedientean laudoa eman da 2011ko abenduaren bian (gaia: garraio-kontratu bat ez betetzea). Epaitzak honela dio hitzez hitz:

LAUDOA

Jazotakoa ikusirik, Garraioko Arbitraje Batzordeak ebatzi du Vasco Express Bilbao, S.L. sozietateak aurkeztutako erreklamazioa baiestea, eta, beraz, Fundiciones Sarrialde, S.L. sozietateak berrehun eta hamazazpi euro eta hogeita hiru zentimo (217,23) ordaindu beharko dizkio Vasco Express Bilbao, S.L. sozietateari, egindako eta ordaindu gabeko garraioarengatik.

Laudo hau jakinarazi eta hogei eguneko epean, nahitaez betearazteko eskatu ahal izango zaio Merkataritza arloko Epaitegiari -dagokionari-, Arbitrajeari buruzko abenduaren 23ko 60/2003 Legearen 44. eta 45. artikuluetan, eta Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 548. artikuluan ezarritakoa betez.

Laudo honen aurka, deuseztatze-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren aurrean, jakinarazpena egin eta bi hilabeteko epean, Arbitrajeari buruzko Legearen 40. artikulutik 43.era ezarritakoarekin bat etorriz, betiere.

Eta legeak agindu bezala jakinaraztearren, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, ediktu hau egiten dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Bilbao, 2012ko martxoaren 26a.

Idazkaria,

KEPA LOIZAGA IRURETAGOIENA.


Deskribatzailea: