Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2012085 zk.- 2012/05/02 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 201201965 Xedapena Pdf formatuan

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 733/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 733/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Banco Santander, S.A.

Abokatua: Jose Manuel Cortes Tames.

Prokuradorea: Jiménez.

Demandatua: Endika Koldo Martínez Fernández.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan (2012-01-26), epaia eman zen eta honakoak dira horren idazpurua eta epaitza:

21/12 EPAIA

Donostia-San Sebastián, 2012ko urtarrilaren 26a.

Nik, Ana Rosa Bernal Dafaucek, Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak, ikusi ditut, dirua erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratutako 2011ko 733 zenbakiko judizio arrunteko auto hauek; judizio hori, Banco Santander, S.A.k eskatuta bideratu da, Jiménez Gómez epaitegietako prokuradoreak ordezkaturik eta Cortés Tamés letraduak lagundurik, auzi-ihesean den Endika Koldo Martínez Fernández-en aurka. Hortaz, Espainiako Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Banco Santander, S.A.ren ordezkaritza prozesalak Endika Koldo Martínez Fernández-en kontra aurkeztutako demanda. Hori dela eta, demandatuak honako hauek ordaindu beharko ditu: 5.390,59 euro, tronkoarenak; % 17,5eko interes itunduak, 2007ko abuztuaren 30etik guztiz ordaindu artekoak; prozedurako kostuak demandatuei ezartzen zaizkie.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei eta demandatuari PZLko 497.2 artikuluan ezarritako eran, eta adieraz bekio, halaber, demandatu auzi-iheslariari ezen ebazpena ez dela irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkarapena zertan oinarritzen den, apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko 458. artikulua, Prozedurak arintzeko neurriei buruzko urriaren 19ko 37/2011 Legeak emandako idazketaren araberakoa)

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1846 0000 00 0733 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Endika Koldo Martinez Fernandez demandatua non bizi den ez dakigunez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2012ko otsailaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.