Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2012048 zk.- 2012/03/07 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 201201108 Xedapena Pdf formatuan

IRAGARKIAK

Caja Vital Kutxa

IRAGARKIA, Ohiko Batzar Nagusirako deialdiari buruzkoa.

OHIKO BATZAR NAGUSIRAKO DEIALDIA

Erakunde honetako Administrazio Kontseiluak 2012ko otsailaren 24ko bileran hartutako erabakia betez, dei egiten die bertako Kontseilari Orokorrei datorren martxoaren 23an (ostirala) 18:30ean lehenengo deialdian eta ordu erdi geroago bigarrenean, egingo den Ohiko Batzar Nagusira etortzeko. Batzar hori Caja Vital Kutxako Egoitza Sozialean izango da (Vitoria-Gasteizko Biosfera ibilbidea, 6), eta ondorengo edukiak izango ditu:

EGUNEKO GAI-ZERRENDA

1.- Batzar Nagusia eratu.

2.- Lehendakariaren txostena.

3.- Kontrol-Batzordearen txostena.

4.- Onartu, egoki bada, 2011 ekitaldiko Administrazio Kontseiluaren kudeaketa, Txostena, Urteko Balantzea eta Kutxa eta bere talde kontsolidatuaren Emaitzen Kontua. Era berean, Kutxaren berezko helburuei zuzendurik, emaitzak erabiltzeko proposamena.

5.- Administrazio Kontseiluak eta Kontrol Batzordeak jasotako ordainsarien gaineko urteko txostena.

6.- Ongintza eta Gizarte Ekintza: 2011. ekitaldiko kudea- ketaren onarpen-proposamena eta aurrekontuaren kitapena, baita 2012rako aurrekontuaren proposamena ere.

7.- Zehaztu eta onartu, egoki bada, Erakundearen Jarduera Planaren lan-ildo nagusiak 2012ko ekitaldirako.

8.- Urteko kontuetarako kanpoko auditoreen izendapena.

9.- Batzarreko akta onartzeko akordioa.

* ESKARIAK ETA GALDERAK.

«Batzar Nagusiak aztertuko duen dokumentazioa, Estatutuek agintzen dutenez, Kontseilari Nagusien eskura Erakundeko Idazkaritza Orokorrean izango da Batzar Nagusiaren data baino 15 egun lehenago».

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 24a.

Administrazio Kontseiluaren presidentea,

CARLOS VICENTE ZAPATERO BERDONCES.


Deskribatzailea: