Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2012048 zk.- 2012/03/07 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 201201106 Xedapena Pdf formatuan

IRAGARKIAK

Bilbao Bizkaia Kutxa

IRAGARKIA, Bilbao Bizkaia Kutxaren (BBK), Ohiko Batzar Nagusirako deia egiten duena.

Administrazio Kontseiluak, 2012ko otsailaren 24an egindako bilkuran hala erabakirik, eta Estatutuetako 31. artikuluan agintzen dena betez, Erakundeko Kontseilari Nagusi Jaun Andreei Ohiko Batzar Nagusirako deialdia zabaltzea erabaki du. Batzarra, lehenengo deialdian, martxoaren 23an izango da, ostirala, arratsaldeko 16:00etan, Bilbon dagoen BBK Salan (Kale Nagusia, 19-21 etxepea), eta bigarren deialdian, 16:30ean, egun eta leku berean, hauxe izango delarik

EGUNEKO GAI-ZERRENDA

I.- Batzarra eratu.

II.- Lehendakariaren txostena.

III.- Kontrol Batzordearen txostena.

IV.- Aztertu eta onartu, egoki bada, Urteko Txostena, Urteko Balantzea, eta Emaitzen Kontua. Era berean, aztertu eta onartuko dira, egoki bada, Administrazio Kontseiluaren Kudeaketa Txostena eta 2011ko ekitaldiari dagokion emaitzen banaketa (Banakakoa eta Bateratua).

V.- Kanpoko Auditorearen izendapena.

VI.- Administrazio Kontseilu eta Kontrol Batzordeko batzarkideen Ordainsarien Urteko Txostena.

VII.- Ekintza Ongile Soziala. Onartu, egoki bada, 2011ko ekitaldiaren kudeaketa eta likidazioa, 2012ko aurrekontua eta gizarte-ekintza berriak eta Administrazio Kontseiluari baimena eman, Eusko Jaurlaritzaren 240/2003 Dekretuko 21. Artikuluan aurreikusitarako ahalmenak erabiltzeko.

VIII.- Eskari-galderak.

IX.- IV., V., VI. eta VII. puntuen bozketa.

X.- Batzarreko akta onartu.

Kontseilari jaun andreei zera adierazi nahi diegu: III., IV., V., VI. eta VII. puntuei dagokien dokumentazioa, Erakundearen egoitza nagusian dagoen Idazkaritza Nagusian izango dutela eskura, Batzarra egin baino 15 egun aurretik.

Bilbao, 2012ko otsailaren 24a.

Administrazio Kontseiluko idazkaria,

ÁNGEL LOBERA REVILLA.


Deskribatzailea: