Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2012048 zk.- 2012/03/07 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 201201098 Xedapena Pdf formatuan

IRAGARKIAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

IRAGARKIA, Iruña Okako (Araba) IES Badaia BHIn 2 lineako (8+4 unitate) eraikin berria egiteko arkitekto eta aparejadore bidezko zuzendaritza fakultatiboa, segurtasun eta osasun planaren onarpena eta segurtasun eta osasun koordinazioa xedetzat duen zerbitzuak kontratatzeko lizitazioa jakinarazten duena.

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Kontratazio Zerbitzua.

2) Helbidea: Donostia kalea 1; Lakua II, 3. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 84 12.

5) Telefaxa: 945 01 83 35.

6) Posta elektronikoa: huisl037@ej-gv.es.

7) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net.

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko martxoaren 26a.

d) Espedientearen zenbakia: SE/03/12.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: Iruña Okako (Araba) IES Badaia BHIn bi lineako (8+4 unitate) eraikin berria egiteko arkitekto eta aparejadore bidezko zuzendaritza fakultatiboa, segurtasun eta osasun planaren onarpena eta segurtasun eta osasun koordinazioa.

c) Loterik dagoen eta zenbat lote: ez.

d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Iruña Okako (Araba) IES Badaia BHI.

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: Administrazio Klausula Zehatzen Agirian zehaztutakoaren arabera.

f) Luzapena onartzea: ez.

g) Esparru-akordio bat osatzea (behar bada): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.

i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 71200000-0.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago.

Prezioa. Haztapena: 50.

Zuzendaritza fakultatiboak obra egikaritzean garatutako metodologia. Haztapena: 50.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: ehun eta berrogeita hamahiru mila berrehun eta berrogeita bi euro eta berrogeita sei zentimo (153.242,46). BEZa (% 18): hogeita zazpi mila bostehun eta laurogeita hiru euro eta hirurogeita lau zentimo (27.583,64). Guztira: ehun eta laurogei mila zortziehun eta hogeita sei euro eta hamar zentimo (180.826,10).

5.- Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, behar izanez gero (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez da beharrezkoa.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, behar izanez gero:

1) Kontratu honen objektuari dagozkion ekintzen eremuan, negozio bolumen orokorrari buruzko deklarazioa, azken hiru urteetakoa.

- Lizitatzaileek, kontratu honen objektuari dagozkion ekintzen eremuan, azken hiru urteetan, gutxienez, 150.000 euroko negozio bolumen orokorra dutela egiaztatu beharko dute.

2) Erantzukizunpeko adierazpena, azken hiru urteetan eginiko lan garrantzitsuen zerrendari buruzkoa, zenbatekoak, datak eta hartzekodun publiko nahiz pribatuak zehaztuz.

- Eginiko zerbitzu edo lanak, konpetentziadun organoak emaniko edo bisaturiko ziurtagiri bidez egiaztatuko dira hartzekoduna sektore publikoko erakunde bat izanez gero; hartzekoduna sektore pribatuko erakunde bat balitz, berorrek emaniko ziurtagiri bidez, edo horren faltan, enpresariaren deklarazioaren bidez.

- Lizitatzaileek, azken hiru urteetan, kontratu honen objektuaren antzerakoak diren lanak egin dituztela egiaztatu beharko dute; lan horien inbertsio osoaren aurrekontuen batuketak 4.000.000 eurotik gorako zenbatekoa izan behar du.

- Lizitatzaileek kontratua aurrera eramateko beharrezkoa den titulazioa dutela ziurtatu beharko dute.

c) Bestelako betebehar bereziak: ez.

d) Erreserbatutako kontratuak: ez.

7.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko martxoaren 28ko 13:00ak.

b) Aurkezteko modalitatea: eskuz edo posta elektronikoz.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Erregistro Orokorra. Lakua II, 3. solairua.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Posta elektronikoa: www.contratacion.euskadi.net.

d) Zenbat enpresari dei egingo zaien eskaintzak aurkezteko (prozedura murriztua): ez.

e) Aldaerak: ez.

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.

8.- Eskaintzak irekitzea.

a) Helbidea: Donostia kalea, 1.

b) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz-01010.

c) Eguna eta ordua:

«C» gutun-azalaren irekitzea: 2012ko apirilaren 12ko 11:00ak.

«B» gutun-azalaren irekitzea: 2012ko maiatzaren 14ko 11:00ak.

9.- Publizitate-gastuak: iragarki ofizialaren gastuak esleipendunaren kontura izango dira.

EHAA: laurehun eta berrogeita zazpi euro eta laurogeita hemeretzi zentimo (447,99).

10.- Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez da beharrezkoa.

11.- Bestelako argibideak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 21a.

Administrazio eta Dirubideen zuzendaria,

JUANA URRUTIA BILBAO.


Deskribatzailea:

Geroko Erreferentziak: