Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2012048 zk.- 2012/03/07 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 201201086 Xedapena Pdf formatuan

BESTELAKO XEDAPENAK

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua

45/2012 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena; honen bitartez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari -zuzenbide pribatuko ente publikoari- atxikiak dauden zerbitzu sanitarioetako erakunde publikoei bilera zientifikoak eta prestakuntza-jarduerak egin ditzaten laguntzak ematen zaizkie.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 1205/2011 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzu publikoa zuzenbide pribatuko erakundeari atxikitako zerbitzu sanitarioetako erakunde publikoek -2011. urtean zehar edo urte horretan hasitako- bilera zientifikoetarako eta prestakuntza-jardueretarako laguntzetarako deialdia egin zen.

Ebazpen horretako bederatzigarren oinarrian ezartzen da eskaerak Giza Baliabideetako zuzendaria ebatziko dituela, betiere, horretarako izendatutako balorazio-batzordearen proposamenaren arabera, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez.

Aurreko guztiagatik, eta balorazio-batzordearen proposamena aintzat hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari -zuzenbide pribatuko ente publikoari- atxikiak dauden zerbitzu sanitarioetako erakunde publikoei laguntzak ematea bilera zientifikoak eta prestakuntza-jarduerak antolatzeko. Zenbatekoak I. eranskinean (bilera zientifikoak antolatzea modalitatea -batzarrak, sinposioak, jardunaldiak, mintegiak eta antzeko beste jarduera zenbait) eta II. eranskinean (prestakuntza-jarduerak antolatzea modalitatea) daude zehaztuta.

Bigarrena.- Ebazpen honen zerrendan agertzen ez diren eskabideei ezezkoa ematea, kontuan hartuta aurrekontuetan dauden mugak, deialdi-ebazpenean ezarritako lehentasun-irizpideak edo eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak behar den epean eta moduan ez aurkeztu izana.

Hirugarrena.- Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatua), Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta, azkenik, Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari (Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz). Horretarako epea hilabetekoa izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena.- EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hara izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 9a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendaria,

TOMÁS MENDOZA CARNICERO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)


Deskribatzailea: