Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2012048 zk.- 2012/03/07 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 201201085 Xedapena Pdf formatuan

BESTELAKO XEDAPENAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 11koa, Ingurumeneko sailburuordearena. Honen bidez erabaki da Altzoko Cantera Amaya handitzeko Calera de Alzo SLk sustatutako proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa ez egitea.

Aintzat hartu dugu Ingurumen Saileko sailburuordeak, 2001eko uztailaren 23ko ebazpen bidez, Cantera de Alzo SA enpresak sustatzen duen Altzoko Cantera Amaya proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zuela.

2011ko uztailaren 21ean, Eusko Jaurlaritzaren Energia eta Meategien Zuzendaritzak Ingurumen Sailburuordetzari C.E. «Amaya»-zk.: 4638- eremuko ustiapen-eremua zabaltzeko proiektuaren ingurumen-agiria igorri zion, ingurumen-organoak ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedura bete behar duen erabaki dezan. Ingurumen-organoak eskatuta, ingurumen agiria 2011ko irailaren 20ko dokumentazio gehigarriaren bidez osatu zen.

Proiektua harrobiko plaza beheititzea da 2,7 hektareako azaleran, 250 kotatik (ustiapenerako indarreko proiektu orokorra amaitzean aurreikusitako kota) 230 kotara, baita ustiategiko eki-hegoaldeko bankuetako ezaugarriak aldatzea ere, eta azkenean ezpondaren pikoa 80 gradu da, onartutako proiektuan, ordea, 72 gradu den. Helburua 3.950.000 m3-an erauzitako harkaitz bolumena handitzea da, eta horrela ustiapenaren luzea 8 urte handitzen da batez beste.

Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak ezartzen duenez, Legearen 1. Eranskinean jasotako plan edo proiektu bat, dagoeneko baimenduta edo burututa dagoena nahiz burutzen ari dena, aldatu edo handitu nahi bada, proiektu horrek ingurumenean izan dezakeen eragina ebaluatzeko prozedura bete behar du, baldin eta ingurumenean kalteak eragin baditzake.

Proiektuek ingurumenean duten eraginaren ebaluazioari buruzko legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuko 3. artikuluari jarraiki, eta II. eranskineko 9.k) artikuluarekin lotuta, I. eta II. eranskinetan agertzen diren eta baimenduta, egikaritzen edo egikaritzeko prozesuan dauden proiektuen aldaketa edo hedapen orok ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedura bete behar du, kasu bakoitzean ingurumen-organoak horrela xedatzen duenean.

Urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 16. artikuluak xedatzen duenez, II. eranskinean jasotako proiekturen bat egin nahi duen pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, autonomia-erkidego bakoitzak xedatzen duen organoari eskatu beharko dio erabakitzeko ea proiektuak ingurumenaren gaineko eraginari buruzko ebaluaziorik behar duen edo ez, III. eranskinean ezartzen diren irizpideen arabera.

Aipatutako arauko 17. artikuluaren arabera, aurreko artikuluan aipatutako eskabidea jasotzen duen organoak azalduko du ea proiektuak ingurumenaren gainean duen eragina ebaluatu behar den ala ez, autonomia-erkidegoak ezartzen duen epean. Hala ere, aurretik, proiektuaren betearazpenaren ondorioak jasango dituzten administrazioak, pertsonak eta erakundeak kontsultatuko dira, eta proiektuaren ingurumen arloko dokumentua haien eskueran jarriko da.

2011ko urtarrilaren 29an ingurumen-organoak kontsulta egin zien handitze-proiektuaren aldaketak eragingo zien administrazio eta erakunde guztiei, ea jarduera horiek ingurumenean duten eraginaren ebaluazioa behar ote zuten ala ez, eta behar izanez gero, ebaluazio horren gutxieneko edukia eta norainokoa zein izan beharko lukeen adieraz zezaten, urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 17.2 artikuluari jarraituz. Arau horren bidez onartu zen proiektuek ingurumenean duten eraginaren Ebaluazioari buruzko Legearen testu bategina.

Erantzun dute Kultura Ondarearen Zuzendaritzak, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzak, Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzak eta Osasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Zuzendariordetzak, -guztiak ere Eusko Jaurlaritzakoak-, bai eta Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, Altzoko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiak, eta Ekialdeko Kantaurialdeko Arroen Bulegoak ere.

Landaren eta Itsasertzaren Zuzendaritzaren iritziz, proiektuak ez du nekazaritzako lurzoru edo erabileretan eragin nabarmenik izango.

Osasun saileko Gipuzkoako zuzendaritzak jakinarazi du ados dagoela egindako proposamenarekin.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak jakinarazi du sailean ez dagoela lanen eraginpeko ondare intereseko elementurik, baina gogora ekarri nahi du Kultura Ondarearen katalogoak berrikusten ari direla, beraz, baliteke azterketan atzeman ez diren elementuak edo elementu berriak egotea.

Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzak jakinarazi du ez direla aurreikusten funtsezko aldaketarik harrobiarekin mugakide diren «Araxes harana-Jazkugane eta Basabe» Natura aldetik interesekoak diren aldeei buruzko proiektua handitzearen ondoreetan, baina neurri zuzentzaile eta babesleak proposatzen ditu esku-hartzeko aldearen ingurumena lehengoratzeko, biodibertsitatean eta paisaian izan dezakeen eragina gutxitze aldera.

Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publiko Ihobek jakinarazi du lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioari buruzko irailaren 30eko 165/2008 Dekretura batutako kokalekuan garatzen dela proiektuaren zati bat; kodea 20007-00001 da, eta kokaleku horretan zementua, karea eta igeltsua ekoitzi da.

Altzoko Udalaren ustez, lehendik ebaluatutako eremuaren barruan proiektuaren handitzea garatzen denez, ez da beharrezkoa ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio berria egitea, ze ingurumen eragina antzekoak dira, luzeagoak izan arren. Halarik ere, beharrezkoa da lehengoratze plana aldatzea, ustiapen parametroetara egokitzeko; era berean, beharrezkoa da planaren faseetan xedatutako jarduketak betetzen diren kontrolatzea.

Ingurumen, Landa Ingurune eta Itsas Ingurune Ministerioko Kantauriko Ur-konfederazioak jakinarazi du alternatibak lurrazpiko urak kutsa ditzakeela, plaza beheititu delako, beraz, proiektuari ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa egitea erabakitzen bada, alderdi hidrikoaren gaineko eraginari buruzko informazioa gehitu behar da, akuiferoei eta euren kutsadurari dagokionez, ustiatzean maila freatikora heltzen bada, eta azterlan hidrogeologikoak eta egindako zundaketen emaitzak adierazita. Halaber, egungo drainatze-sarea aldatu behar ote den aztertu behar da, baita eremuko ubideetan duen eragina ere.

Proiektuak ingurumenaren gainean izan dezakeen eragina neurtze aldera, eskura dagoen informazioa aztertu da. Azterketa hori egiteko, Proiektuek ingurumenean duten eraginaren ebaluazioari buruzko legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuko III. eranskineko irizpideei heldu zaie. Azterketaren emaitza honako hau izan da:

Proiektuaren ezaugarriak.

Gorago azaldu bezala, aldaketok ondokoak dira funtsean: harrobiko plaza beheititzea (250 kotatik 230 kotara) 2,7 hektareako azaleran eta harrobiko eki-hegoaldeko eremuan ustiatzeko bankuen egituratze berria (ezponden pikoa gehitzea, 72º-tik 80º-ra.

Horretarako, 9.880.000 tona gehiagoa tera behar dira (37.000.000 tona zeuden aurreikusita baimendutako ustiapen proiektuan), hau da, 3.950.000 m3. Egungo ustiatze erritmoari eutsikoz aio, beraz, aldeari esker, ustiapena 8 urtez luzatuko da. Aurreikuspenoi esker, doikuntza eza zuzen daiteke onartutako ustiatze proiektuaren -2033an amaituko ei da- eta indarreko emakida epearen -2041ra bitartean- artean.

Urtarrilaren 11ko 1/2008 Errege Lege Dekretu aipatuaren I. eranskinean ezarritako mugak kontuan izanda, 25 hektareako edo gehiagoko ustiategiei ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa egin behar zaie, baita 200.000 m3 urteko lur mugimendua duten ustiategiei ere. Kasu honetan, jarduketa harrobiaren egungo mugetan planteatzen da eta erauzketa bolumena 132.000 m3 urtean handituko da (handitzearen urteko banaketa, baimendutako proiektuaren 30 urteetan-, lehen azaldutako mugen azpitik oso.

Proiektuaren sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorrita, aurreikusitako ustiapen osoa maila freatikotik gora dago, azterlan hidrogeologikoak eta zundaketak kontuan izanda.

Horrez gain, proiektuan xedatutako jarduketak, neurri batean, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioari buruzko irailaren 30eko 165/2008 Dekretuaren menpeko lurzatian egikaritzen dira, ze harrobiaren aldameneko industri instalazioetan porlana, karea eta igeltsua ekoizten da. Dena den, proposatutako jarduera berriek ez dituzte ekarriko lehen ebaluatutako ekintzak eta erabilerak ez direnak, eta ez dira aintzatetsi lurzoruaren kalitatearen adierazpena beharrezko duten ekintzak, Lurzoruaren kalitatea babestu eta zuzentzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako prozedurarekin bat etorrita.

Azkenik, aipatu behar da proposatutako aldaketak ez dakarrela egun dauden instalazioak. makinak edo azpiegiturak ez direnak erabiltzea, beraz, ez da uste instalazio, azpiegitura eta zerbitzu laguntzaile berriak egiteko lanen ondoriozko eraginik sortuko denik.

Aurrekoaren argira, iritzia da proposatutako zabaltzea ez dela proiektu garrantzitsua, erauzitako baliabideen bolumenari, eragindako azalerari edo iraupenari dagokionez.

Proiektuaren kokapena.

Aurreikusitako proiekturako ez da okupazio berririk edo lurzoruaren erabileraren aldaketarik behar, eta ez da aurreikusten Natura 2000 Sareko espazioei edo bereziki baliotsuak diren ingurumen-baliabideei eragiterik.

Proiektuak izan dezakeen eraginaren ezaugarriak.

Proiektua burutzen den bitartean, ingurunea nolabait eragingo da, esekidurazko solidoak isurtzearen, hauts-igorpenen eta zarata eta bibrazioak sortzearen ondorioz.

Halaber, bankuen kokalekua eta tamaina eta harrobiaren plaza beheititzea dela eta, ezponda orokor bertikalagoak eta handiagoak sortu ziren, ondorioz, paisaiaren ikuspegia aldatzen da eta ingurunea egoera berrira egokitu behar da.

Horrezaz gain, harrobiaren plaza beheititzea erauzketa lanak lur azpiko akuiferoko eremu asebetetik hurbilago egongo dira, ondorioz, lurrazpiko uretako kalitatean eta fluxu erregimenean eragin daitekeen kaltea handiagoa da.

Hala ere, gerta daitekeen ingurumen eragina eta egungoa tipologia, magnitude eta hedadura antzekoak izango dira aurreikuspenen arabera, baina 8 urtez luzatuko dira, baimendutako ustiapen proiektuari dagokionez. Sustatzaileak aurreikusi dituen neurri zuzentzaileak eta ebazpen honetan ezarritakoak aplikatzen badira, ustialekua zabaltzearen ondoriozko ingurumen-eraginak ez dira garrantzitsuak izango.

Behin aztertuta proiektu honen ezaugarriak, Ingurumen-inpaktua ebaluatzeko Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren III. eranskineko irizpideak, eta kontsultetan jasotako erantzunak, proiektuak ez du ingurumenean eragin txar nabarmenik izango, betiere, Ebazpen honetan adierazitako neurri babesleak eta zuzentzaileak betetzen badira.

Organo honek ebazpen hau emateko eskumena du, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.- Calera de Alzo SLk sustatutako Altzoko Cantera Amayan ustiapen-eremua zabaltzeko proiektuak ez duela ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedura bete behar ezartzea:

- Ebazpen honen neurri zuzentzaile eta babesleak ezarri behar dira, Ingurumen sailburuordearen 2006ko urtarrilaren 26ko Ebazpenak ezarritakoak osatzeko; izan ere, Cantera de Alzo SA enpresak Altzon sustatutako Cantera Amaya proiektuaren Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpena egin zen. Era berean, Calera de Alzo SL enpresak Altzo (Gipuzkoa) udalerrian sustatutako karea ekoizteko eta hondakinei balioa emateko jardueraren Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpenaren eta Ingurumeneko Baimen Bateratua egiteko, Ingurumen sailburuordearen 2008ko maiatzaren 20ko Ebazpenean ezarritako neurriak osatuko dira horrela.

- Ustiapena akuiferoaren asebetetze mailatik gora garatu beharko da. Goragokoa bermatze aldera, harrobiaren plazaren gutxieneko kota 10 metrokoa izango da maila freatikotik.

- Harrobian sortutako isurketa-urak drainatzeko sarea ustiapenaren fase bakoitzaren geometriara egokitu beharko da, ustiapenak eragindako eremuan dabiltzan ur guztiak bildu eta dekantazio-baltsen sistemara eramateko.

Arazte eta ebakuazio instalazioen ezaugarriak eta urak putzuetatik ubideetara isurtzeko baldintzak bat etorriko dira Calera de Alzo SL enpresak Altzo (Gipuzkoa) udalerrian sustatutako karea ekoizteko eta hondakinei balioa emateko jardueraren Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpenaren eta Ingurumeneko Baimen Bateratua egiteko, Ingurumen sailburuordearen 2008ko maiatzaren 20ko Ebazpenean ezarritakoarekin.

- Zarataren azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuko 22. artikuluan xedatutakoaren arabera, zonifikazio akustikoari, kalitate helburuei eta isurpen akustikoei dagokienez, erabilitako makinak kanpoaldean erabilitako makinen soinu emisioei buruzko indarreko legedian ezarritako xedapenei lotu behar zaizkie eta, bereziki, haientzat aplikagarria denean, kanpoaldean erabiltzen diren makina jakin batzuek ingurumenean eragiten dituzten soinu emisioak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan eta arau osagarrietan xedatutakoari ere bai.

- Obrek iraun bitartean sortutako hondakinak Hondakinei buruzko uztailaren 28ko 2011/28 Legean eta arautegi zehatzetan aurreikusitakoarekin bat etorriz kudeatuko dira.

Meatze hondakinak Erauzte industrien kudeaketari eta meatze jarduerek eragindako eremuen birgaitzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorrita kudeatuko dira.

Hondakin guztiak, haien balioztatzea teknikoki eta ekonomikoki bideragarria bada, balioztatzaile baimendu bati igorri beharko zaizkio.

Teknikoki, ekonomikoki edo ingurumen-ikuspegitik balioztatzea bideraezina dela behar bezala ziurtatu ondoren soilik deuseztatu ahal izango dira hondakinak.

Zabortegira bidali beharreko hondakinak, hondakinak zabortegietan utzita deuseztatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren eta hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren arabera kudeatuko dira. Hondakin horiek karakterizatu egin beharko dira 2001eko otsailaren 19an Kontseiluak hartutako 2003/33/EE Erabakiaren arabera; erabaki horrek hondakinak zabortegietan onartzeko irizpide eta prozedurak ezartzen ditu, 1999/31/EEE Zuzentarauaren 16. artikuluari eta II. eranskinari jarraituz.

Olio erabilia kudatzeko honakoak hartuko dira kontuan: industriako olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretua eta olio erabiliaren kudeaketa Euskal Autonomia Erkidegoan arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretua.

Baimendutako kudeatzaile bati eman arte, erabilitako olioa andel estankoetan bilduko da estalitako biltegi batean; andelok etiketatuta egon eta azpila edo atxikipen-sistemaren bat eduki beharko dute. Zola iragazgaitz gainean egon beharko dute, edozein ihes edo isuriri aurre egiteko prestatuta, elementu nagusia hautsiko balitz ere.

- Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritakoarekin bat etorrita, jarduerari atxikitako lanetan atzematen bada lurzoruaren kutsadura aztarnaren bat, horren berri jakinarazi beharko zaio Altzoko Udalari eta autonomia-erkidegoko ingurumen-organoari, martxan jarri beharreko neurriak 17.6 artikuluan ezarritakoarekin bate ginda definitzeko.

- Lehengoratze proiektua aldatu behar da, ustiategiko geometria, fase eta erritmo berrietara egokitzeko, ondoko printzipioak kontuan izanda:

· Jarduerak ukitutako eremu guztiak lehengoratu behar dira.

· Harrobiko plaza eta ustiapen fronteak betetzeko gaitasuna amaitzen ahaleginduko da, eta betelanak jatorrizko egoerara hurbiltzen den topografiara bideratuko dira. Harrobiko plaza betetzeko erauzketa-jarduerako errefusak soilik erabili ahal izango dira, bai eta VIE-Aren ebaluazioaren balio adierazgarrien azpitik dauden (otsailaren 4ko lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko 1/2005 Legearen I. eranskinean biltzen dira balio horiek) kutsatzaile-mugak dituzten lur eta harkaitz indusketako soberakinak ere.

· Gehien ikusten diren ustiapen fronteetan zuhaitzak landatzeaz gain tratamendu osagarriak gauzatuko dira, hesien izaera artifiziala murrizte aldera. Horretarako, zizelkatze irregularreko teknika batzuk erabili ahal izango dira, alegia, eskotadura irekitzea, bankuetan multzoak, etab.

· Egindako landaketetan Kantauriko arteak eta bestelako itxurakoak (belarkiak, zuhaixkak eta bestelako zuhaitzak) nahastuko dira.

2.- Ebazpen honen edukia Eusko Jaurlaritzako Energia eta Meategien Zuzendaritzari, proiektuaren sustatzaileari eta Altzoko Udalari jakinaraztea.

3.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

4.- Laugarrena. Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean kontatzen hasita, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 11.

Ingurumeneko sailburuordea,

M.ª ARANZAZU LETURIONDO ARANZAMENDI.


Deskribatzailea: