Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2012003 zk.- 2012/01/04 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 201200060 Xedapena Pdf formatuan

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Justizia eta Herri Administrazio Saila

EBAZPENA, 2011ko abenduaren 13koa, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariarena, Estatu osorako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioen lehiaketa bateraturako epaimahaia izendatzen duena.

Estatu osorako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuak lehiaketa bateratua arautzen du bosgarren xedapen gehigarrian, eta hor ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoak epaimahai bat izendatuko duela euskararen jakite-maila egiaztatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoak berak zehaztutako merezimenduak baloratzeko.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek aipatutako lehiaketa bateraturako deialdiak egin dituztenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.- Lehiaketa bateratua baloratzeko epaimahaiko kideak izendatzea. Honela osatuko da:

Titularrak:

Epaimahaiburua:

José Luis Aguirre Arratibel jauna.

Mahaikideak:

Luis Saénz de Santa María Muniátegui jauna.

Juan Carlos González Olea jauna.

Julian Eizmendi Zinkunegi jauna.

María Victoria Idoia Martínez Peñalba andrea.

Beatriz Irizar Elorza andrea, IVAPen izenean, eta soilik euskararen jakite-maila egiaztatzeko probetarako.

Ordezkoak:

Epaimahaiburua:

Alfredo Ispizua Zuazua jauna.

Mahaikideak:

María Idoia Gómez Lorente andrea.

Elene Urrutia Txopitea andrea.

M.ª Aranzazu Arana Learte andrea.

Alfredo Barrio Gil jauna.

Miren Aintzane Iturria Egaña andrea, IVAPen izenean, eta soilik euskararen jakite-maila egiaztatzeko probetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 13a.

Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO PARIENTE DE PRADA.


Deskribatzailea: