Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2010105 zk.- 2010/06/04 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 201002863 Xedapena Pdf formatuan

Iragarkiak

Osasun eta Kontsumo Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren ondoko iragarkian egindako hutsak zuzentzeko dena: Iragarkia, Lezako Ospitaleko zaintza- eta segurtasun-zerbitzua kontratatzeko espedientearen lizitazioari buruzkoa (prozedura irekia) (Espedientea: G/209/20/1/0736/O161/0000/022010).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Ikusi da horrelako hutsak dituela Lezako Ospitaleko zaintza- eta segurtasun-zerbitzua kontratatzeko espedientearen lizitazioari (prozedura irekia) dagokion Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren iragarkiak (2010eko apirilaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 76. zenbakia). Hortaz, zuzenketa hauek egingo dira:

2010/2239(2) orrialdean, honako hau dioen tokian:

«8.- Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2010-05-18, 14:00etan.»

Hau esan behar du:

«8.- Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2010-06-25, 14:00etan.»

2010/2239(2) orrialdean, honako hau dioen tokian:

«10.- Eskaintzak irekitzea.

d) Eguna: 2010eko maiatzaren 26a.

e) Ordua: 13:00.»

Hau esan behar du:

«10.- Eskaintzak irekitzea.

d) Eguna: 2010eko uztailaren 2a.

e) Ordua: 13:00.»

Laguardia, 2010eko maiatzaren 14a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN LUIS SÁNCHEZ GONZÁLEZ.


Deskribatzailea:

Aurreko Erreferentziak: