Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2010064 zk.- 2010/04/08 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 201001931 Xedapena Pdf formatuan

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

72/2010 DEKRETUA, martxoaren 2koa, Kimika industrialeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30. eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, lanbide-heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 6. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako arteztarauak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan. Bestalde, Errege Dekretu horren 7. artikuluak zehazten du titulu horien lanbide-profila, eta horren barnean hartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta, hala badagokio, tituluei dagozkien Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak.

Otsailaren 8ko 175/2008 Errege Dekretuak Kimika industrialeko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen du eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu. Azken arau horrek, hain zuzen ere, ordezkatzen du maiatzaren 28ko 808/1993 Errege Dekretuak ezarritako Kimika-prozesuko industrietako goi-mailako teknikariaren tituluaren erregulazioa.

Bestetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, Errege Dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak, hezkuntza-sistemaren barruan, Lanbide Heziketaren antolamendua eta araudia ezartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Azaldutako aurrekarien arabera, Dekretu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegorako ezartzea Kimika industrialeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma, betiere Kimika industrialeko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen otsailaren 8ko 175/2008 Errege Dekretuaren babesean.

Kimika industrialeko goi-mailako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

Honako Dekretu hau bideratzean, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Hori dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostenarekin eta gainerako aginduzko txostenekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, irailaren 12ko 167/2006 Dekretuak onartutako antolamendu eta funtzionamendu erregelamenduaren 33. artikuluak zehazten duenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko martxoaren 2an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRA

1. artikulua. Xedea eta aplikazio-esparrua.

1. Dekretu honek Kimika industrialeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.

2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

3. Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta (oso garrantzitsua) irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

II. KAPITULUA

TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA

ETA LANBIDE PROFILA

2. artikulua. Tituluaren identifikazioa.

Kimika industrialeko goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

 Izena: Kimika industriala.

 Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.

 Iraupena: 2.000 ordu.

 Lanbide-arloa: Kimika.

 Kodea: INSN-5b (Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua. Lanbide-profila.

Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren, konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen, lanbide-kualifikazioen eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.

1. Titulu honen konpetentzia orokorra da kimika-prozesuko eta baterako sorkuntzako instalazioetako eta lotutako zerbitzu osagarrietako eragiketak antolatzea eta kontrolatzea. Eginkizun horretan, instalazioen funtzionamendua, abian jartzea eta gelditzea gainbegiratu eta ziurtatuko da eta ezarrita dauden segurtasun-baldintzak, kalitateari eta ingurumenari dagozkienak egiaztatuko dira.

2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

a) Eguneroko lana eta material-fluxua produkzioaren plangintzaren arabera koordinatzea.

b) Tresneriaren eta instalazioen eraginkortasuna eta segurtasuna bermatzea eta, horretarako, haien funtzionamendua egiaztatzea.

c) Lotutako zerbitzu osagarriek eta baterako sorkuntzakoek beharrezkoak diren baldintzak eskaintzen dituztela segurtatzea eta, horretarako, haien funtzionamendua egiaztatzea.

d) Prozesua abian jartzeko eragiketa guztiak koordinatzea eta, horretarako, tresneria, zerbitzu osagarriak eta erabilgarri dauden baliabide materialak eta giza baliabideak sinkronizatzea.

e) Produktu kimikoak lortzea, formulazioko eta transformazioko eragiketak (erreakzioarekin eta erreakzio gabe) ezarritako zehaztapenen arabera aplikatuta.

f) Prozesuaren aldagaiak kontrolatzea, horretarako kontrol-sistema aurreratua erabilita, produkzioaren kantitatea, kalitatea eta denbora ziurtatzeko.

g) Tresneriaren eta instalazioen garbiketa, desinfekzioa eta mantentzea baliozkotzea, eta lan-prozedura normalizatuen aplikazioa gainbegiratzea.

h) Prozesu kimikoa aurreikusitako denborak betez eta modu sinkronizatuan geldiarazteko eragiketa-sekuentzia ezartzea.

i) Prozesuaren trazagarritasuna bermatzea eta, horretarako, dokumentazioa eta datuen erregistroa ezarritako kalitate-protokoloen arabera kudeatzea.

j) Azken produktuaren kalitatea baliozkotzea, eta biltegiratzeko eta bidaltzeko argibideak ematea.

k) Produktuen birziklatzea, energia-aurrezpena eta hondakinen eta zaborren minimizazioa kontrolatzea, eta kutsatzaileen tratamenduak gainbegiratzea.

l) Pertsonei, tresneriari, instalazioei eta ingurumenari dagozkien prebentzio-arauak eta segurtasunekoak betetzea eta betearaztea.

m) Aurreikusi gabeko egoerei konponbidea aurkitzea eta, horretarako, prozesuaren parametroen desbideratzeen gainean jardutea.

n) Lanetan koordinazio eraginkorra ziurtatzea, bereziki txandak aldatzean eta esku hartzeko prozesuetan, eta azaltzen diren zailtasunak gainditzen laguntzea.

ñ) Fabrikazio-prozesuan kalitate-sistemak baloratzea eta produkzio-eraginkortasunarekin erlazionatzea.

o) Ingurumena mantentzen eta babesten laguntzen duten ingurumen-jardunak antolatzea fabrikazio-prozesuan.

p) Nork bere lanaren esparruan berritzeko eta eguneratzeko izpirituari eustea, lan-inguruneko antolamenduaren aldaketetara eta aldaketa teknologikoetara egokitzearren.

q) Ezarritako arauei eta prozedurei jarraituz, arazoak ebaztea eta norbanako erabakiak hartzea, bere eskumeneko esparruaren barruan definituak.

r) Bere eskubideez baliatzea eta lan-harremanen ondoriozko betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.

s) Lanbide-karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikaskuntzarako aukerak aztertuz.

t) Bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte-hartze aktiboa izatea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:

" Osatutako lanbide-kualifikazioak:

a) QUI181_3: oinarrizko kimikako prozesuen antolamendua eta kontrola (urriaren 27ko 1228/2006 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

 UC0574_3: kimika-instalazioko eragiketak antolatzea.

 UC0575_3: kimika-prozesuko eta energiako instalazioen eta instalazio osagarrien egokitzapena egiaztatzea.

 UC0576_3: kimika-prozesuak eta energia-instalazioetakoak eta instalazio osagarrietakoak koordinatzea.

 UC0577_3: oinarrizko kontroleko sistemak gainbegiratzea.

 UC0578_3: kontrol aurreratuko eta optimizazioko sistemak gainbegiratzea eta erabiltzea.

 UC0579_3: prozesu kimikoaren segurtasun-arauak eta ingurumenari dagozkionak egoki betetzen direla gainbegiratzea.

b) QUI247_3: kimika transformatzaileko prozesuen antolamendua eta kontrola (ekainaren 8ko 730/2007 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

 UC0574_3: kimika-instalazioko eragiketak antolatzea.

 UC0787_3: produktu kimikoen nahasteen formulazioa eta prestaketa egiaztatzea.

 UC0788_3: produktu kimikoak egokitzeko eta biltegiratzeko lanak koordinatzea eta kontrolatzea.

 UC0577_3: oinarrizko kontroleko sistemak gainbegiratzea.

 UC0579_3: prozesu kimikoaren segurtasun-arauak eta ingurumenari dagozkionak egoki betetzen direla gainbegiratzea.

4. artikulua. Lanbide-ingurunea.

1. Lanbide-irudi honek kimika-sektorean egiten du lan, kimika-instalazioetako, baterako sorkuntzako eta zerbitzu osagarrietako produkzio arloetan.

2. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

 Kimika-instalazioko arduraduna.

 Produktu kimikoak fabrikatzeko, transformatzeko eta egokitzeko makinetako eragiketen arduraduna.

 Energia ekoizteko arloko gainbegiratzailea.

 Zerbitzu osagarrien arloko gainbegiratzailea.

 Petrolio-findegietako eta gas naturaleko findegietako gainbegiratzailea.

 Tratamendu kimikoko instalazioetako taldeburua.

 Kimika-industrietako biltegietako taldeburua.

 Kimika-industrietako tanga-parkeetako burua.

 Materia eta produktu kimikoak hartzeko eta bidaltzeko eremuko burua.

 Kontrol-sistemen gainbegiratzailea.

 Kontrol-gelako gainbegiratzailea.

 Transformazio-kimikako instalazioetako arloko gainbegiratzailea.

 Egokitzeko arloko gainbegiratzailea.

 Formulazioko arduraduna.

III. KAPITULUA

HEZIKETA ZIKLOAREN IRAKASKUNTZAK, ESPAZIOAK ETA EKIPAMENDUAK,

ETA IRAKASLEAK

5. artikulua. Heziketa-zikloaren irakaskuntzak.

Heziketa-zikloko irakaskuntzetan honako alderdi hauek sartzen dira:

1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

a) Zereginen sekuentzia eta materialak aztertzea eta produkzioaren plangintza optimoarekin erlazionatzea, eguneroko lana eta materia eta energien fluxua koordinatzeko.

b) Tresneria eta instalazioen kontrol-parametroak identifikatzea eta horien funtzionamendua eta aplikazioak aztertzea, haien eraginkortasuna eta segurtasuna bermatzeko.

c) Tresneria osagarrien eta baterako sorkuntzakoen kontrol-parametroak identifikatzea eta horien funtzionamendu-printzipioak deskribatzea, produkzio-prozesuari beharrezkoak diren baldintzak eskaintzen dizkiotela ziurtatzeko.

d) Prozesu kimikoaren eragiketak aztertzea eta funtsezko printzipioak tresneriaren funtzionamenduarekin erlazionatzea, prozesua abiarazteko lanak koordinatzeko.

e) Formulazio eta transformazio kimikoaren eragiketak ezaugarritzea eta horien printzipioak deskribatzea, produktu kimikoak ezarritako zehaztapenen arabera lortzeko.

f) Prozesuko aldagaiak identifikatzea eta azken produktuaren ezaugarriekin erlazionatzea, fabrikazio-prozesua kontrolatzeko.

g) Lehen mailako mantentze-lanak eta garbiketakoak identifikatzea eta tresneria eta instalazioen funtzionamendu onarekin erlazionatzea, horien garbiketa, desinfekzioa eta mantentzea baliozkotzeko.

h) Prozesu kimikoaren eragiketak ezaugarritzea eta tresneriaren funtzionamendu-printzipioak deskribatzea, prozesuaren geldiaraztea koordinatzeko.

i) Dokumentazioa eta datuak aztertzea eta erregistroarekin erlazionatzea kalitate-protokoloen arabera, prozesuaren trazagarritasuna bermatzeko.

j) Produktuak ezagutzea eta horien propietateak prozesuaren ezaugarriekin erlazionatzea, haien kalitatea baliozkotzeko.

k) Azpiproduktuak eta hondakinak identifikatzea eta horien ezaugarriak kutsatzaileen tratamenduekin erlazionatzea, produktuen birziklatzea, energia-aurrezpena eta hondakinen eta zaborren minimizazioa kontrolatzeko.

l) Arrisku-egoerak aztertzea eta kasu bakoitzean aplikatzekoa den araudia deskribatzea, prebentzio-neurriak betetzeko eta betearazteko.

m) Prozesu kimikoaren desbideratzeak identifikatzea eta horien ondorioak produktuan izandako kalitate- eta segurtasun-aldakuntzekin erlazionatzea, aurreikusi gabeko egoerei konponbidea aurkitzeko.

n) Talde-dinamikako teknikak aztertzea eta lotutako elkarreragin proaktiboak deskribatzea, lanetan koordinazio eraginkorra ziurtatzeko.

ñ) Kalitatea kudeatzeko sistemak aztertzea eta horien printzipioak deskribatzea, zenbaterainoko garrantzia duten baloratzeko.

o) Ingurumena babesteko neurriak identifikatzea eta eraginkortasun energetikoarekin eta kalitatea segurtatzearekin erlazionatzea, fabrikazio-prozesuan ingurumen-jardunak antolatzeko.

p) Ikasteko aukerak eta lan-munduarekin duen harremana identifikatzea eta baloratzea, lan-merkatuko eskaintzak eta eskaerak aztertuta, eguneratze eta berrikuntzako kulturari eusteko.

q) Egoera kolektiboetan esku hartzeko moduak identifikatzea eta erabakiak hartzeko prozesua aztertzea, horietan gidari izateko.

r) Negozio-aukerak antzematea, eta merkatuaren eskaerak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.

s) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

2. Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

a) Kimika-industrietako antolamendua eta kudeaketa.

b) Solidoen eta fluidoen garraioa.

c) Energia sortzea eta berreskuratzea.

d) Kimika-industriako oinarrizko eragiketak.

e) Erreaktore kimikoak.

f) Prozesu kimikoaren erregulazioa eta kontrola.

g) Prozesu-industrietako mantentze elektromekanikoa.

h) Nahasteak formulatzea eta prestatzea.

i) Produktu kimikoak egokitzea eta biltegiratzea.

j) Kimika-industrietako arriskuen prebentzioa.

k) Kimika-prozesuko industrietako proiektua.

l) Ingeles teknikoa.

m) Laneko prestakuntza eta orientabidea.

n) Enpresa eta ekimen sortzailea.

ñ) Lantokiko prestakuntza.

I. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezartzen da hori guztia.

4. Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken 13 asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

5. Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

6. artikulua. Espazioak eta ekipamenduak.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

7. artikulua. Irakasleak.

1. Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezartzen dira.

2. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen dira. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jasotzen dira.

3. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barne hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta beste edozein eskakizun IV. eranskinaren 3. atalean zehazten dira.

IV. KAPITULUA

BESTE IKASKETA BATZUETARAKO SARBIDEAK ETA LOTURA. BALIOZKOTZEAK, SALBUESPENAK ETA EGOKITASUNAK. BALIOKIDETASUNAK, ETA ONDORIO AKADEMIKOAK ETA PROFESIONALAK. URRUTIKO ESKAINTZA ETA BESTELAKO MODALITATEAK

8. artikulua. Heziketa-ziklo honetan sartzeko lehentasunak, egindako batxilergoetako modalitateei eta gaiei dagokienez.

Heziketa-ziklo honetan sartzeko lehentasuna izango dute Zientzia eta Teknologiako Batxilergoa egin duten ikasleek eta, horien artean, Kimika irakasgaia gainditu dutenek.

9. artikulua. Beste ikasketa batzuetarako sarbideak eta lotura.

Kimika industrialeko goi-mailako teknikariaren titulua edukitzeak aukera ematen du:

1. Goi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko aukera emango du, betiere ezartzen diren sarbide-baldintzetan.

2. Graduko unibertsitate-tituluetara bideratzen duten irakaskuntzetara zuzenean sartzeko aukera emango du, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztuko du Kimika industrialeko goi-mailako teknikariaren titulua dutenen eta horiekin lotzen diren graduko unibertsitate-titulua dutenen arteko baliozkotze-erregimena. Baliozkotzeko erregimena errazteko, 120 ECTS kreditu esleitu dira dekretu honetan ezarritako irakaskuntzetan, heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluen artean.

10. artikulua. Baliozkotzeak, salbuespenak eta egokitasunak.

1. Zenbait heziketa-ziklok komunak dituzten lanbide-moduluak baliozkotu egingo dira, baldin eta izen berekoak, eduki berekoak, ikaskuntzaren emaitza gisa adierazitako helburu berekoak, ebaluazio-irizpide berekoak eta antzeko iraupenekoak badira. Nolanahi ere, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

2. Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

3. Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

4. «Laneko prestakuntza eta orientabidea» modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatu eta laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako teknikariaren ziurtagiria izan beharko da. Ziurtagiriak prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera luzatua izan behar du.

5. «Enpresa eta ekimen sortzailea» modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko da.

6. Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak Aintzatespen eta Ebaluazio Sistemaren bidez egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta proiektuko lanbide-modulua gainditzen badute. Edonola ere, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko dute, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan xedatutakoaren indarrez.

7. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen eta moduluen arteko egokitasuna (horiek baliozkotzeko), eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna (horiek egiaztatzeko) VI. eranskinean jasotzen dira.

11. artikulua. Urrutiko eskaintza eta bestelako modalitateak.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

1. Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko teknikari espezialistaren tituluek otsailaren 8ko 175/2008 Errege Dekretuan ezarritako Kimika industrialeko goi-mailako teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango dituzte. Hona aipatutako tituluak:

 Galbanotekniako teknikari espezialista, «Kimika» adarra.

 Metalurgiako teknikari espezialista, «Kimika» adarra.

 Industriaren kimikako teknikari espezialista, «Kimika» adarra.

 Kimikari bolbora-langile teknikari espezialista, «Kimika» adarra.

2. Maiatzaren 28ko 808/1993 Errege Dekretuak ezarritako Kimika-prozesuko industrietako goi-mailako teknikariaren tituluak otsailaren 8ko 175/2008 Errege Dekretuan ezarritako Kimika industrialeko goi-mailako teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango ditu.

3. Dekretu honetan, «Laneko prestakuntza eta orientabidea» lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.

4. Araututako lanbideak.

Dekretu honetako 0187 Energia sortzea eta berreskuratzea lanbide-moduluak «Galdaren operadore industrialaren» kualifikazio indibidualeko txartela eskuratzeko ezarritako prestakuntza jasotzen du, industria-segurtasunaren arloan Kalifikazio Indibidualeko Txartelak eta Enpresa Baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua garatzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren arabera.

Bigarrena. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

AZKEN XEDAPENA. Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko martxoaren 2an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

 

I. ERANSKINA

LANBIDE MODULUEN ZERRENDA,

ORDU ESLEIPENA ETA KURTSOA

Kodea Lanbide-modulua Ordu-

esleipena Kurtsoa

0185 1. Kimika-industrietako antolamendua eta kudeaketa 132 1.a

0186 2. Solidoen eta fluidoen garraioa 132 1.a

0187 3. Energia sortzea eta berreskuratzea 180 2.a

0188 4. Kimika-industriako oinarrizko eragiketak 198 1.a

0189 5. Erreaktore kimikoak 140 2.a

0190 6. Prozesu kimikoaren erregulazioa eta kontrola 180 2.a

0191 7. Prozesu-industrietako mantentze elektromekanikoa 132 1.a

0192 8. Nahasteak formulatzea eta prestatzea 132 1.a

0193 9. Produktu kimikoak egokitzea eta biltegiratzea 99 1.a

0194 10. Kimika-industrietako arriskuen prebentzioa 66 1.a

0195 11. Kimika-prozesuko industrietako proiektua 50 2.a

E200 12. Ingeles teknikoa 40 2.a

0196 13. Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 1.a

0197 14. Enpresa eta ekimen sortzailea 60 2.a

0198 15. Lantokiko

prestakuntza 360 2.a

Zikloa guztira 2.000

II. ERANSKINA

LANBIDE MODULUAK: IKASKUNTZAREN EMAITZAK, EBALUAZIO IRIZPIDEAK ETA EDUKIAK

1. lanbide-modulua: Kimika-industrietako antolamendua eta kudeaketa

Kodea: 0185

Kurtsoa: 1.a

Iraupena: 132 ordu

Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 4

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1. Kimika-industrian kalitatea kudeatzeko sistemak aplikatzen ditu eta industriaren antolamendu-egitura eta egitura funtzionala ezagutzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kimika-industriaren antolamendu-egitura eta egitura funtzionala ezagutu du.

b) Kimika-industrien kokapen geografikoa aztertu du nazioko, Europako eta munduko testuinguruan.

c) Kimika-produkzio industrialeko azpisektore nagusietako fabrikazio-prozesuak aztertu ditu.

d) Kimika-industriako bitarteko eta azken produktuen ezaugarriak lehengaiekin erlazionatu ditu.

e) Prozesu etengabearen eta etenaren ezaugarriak eta aplikazioak eta haien arteko aldeak identifikatu ditu.

f) Fabrikazio kimikoko industria baten arlo funtzionalak (erosketak, administrazioa, produkzioa, giza baliabideak) eta horiekin lotutako langileak aztertu ditu.

g) Diagrama eta organigramen bitartez aztertu ditu produkzio arloaren barneko eta kanpoko antolamendu-erlazioak eta erlazio funtzionalak.

h) Kalitatea kudeatzeko sistemak (ISO, EFQM eta beste batzuk) eta prozesu kimiko industrialean erabiltzen diren haien kontzeptu nagusiak deskribatu ditu.

i) Kalitatea baloratu du, zehaztapenekin bat datozen azken produktuak lortzeko faktore gisa.

j) Produkzio-prozesua hobetzeko ekintzen proposamenek etengabeko hobekuntzaren funtsezko zati gisa duten garrantzia baloratu du.

2. Lan-sistemak eta metodoak aztertu, eta produkzio-programa bermatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Produkzio arlo batean eguneroko lanaren antolamendua eta programazio-teknikak ezagutu ditu, ezarritako plangintzaren eta lehentasun-eskalaren arabera.

b) Fabrikazio-aginduak sortu ditu fabrikazio-gidak edo argibideak abiapuntutzat hartuta.

c) Fabrikaziorako baliabide erabilgarriak optimizatu ditu hornidura-baldintza aldakorren arabera.

d) Prozesua fabrikazio-gidek aurreikusitako programaren arabera doala ziurtatu du.

e) Produkzio-jardueretan sekuentziak, horien sinkronismoa, aldiberekotasuna eta puntu kritikoak identifikatu ditu.

f) Fabrikatutako produktuen denbora, hornikuntza eta entrega-epeak ezarri ditu.

g) Antolamendu-teknikarik egokiena deskribatu du, bai lortu behar den produktu kantitaterako, bai behar diren produktuaren ezaugarrietarako.

h) Produktu kimikoak fabrikatzeko giza baliabide eta produkzio-bitarteko propioak esleitu dizkio prozesuari.

3. Prozesuaren dokumentazioa eta erregistroak betetzen ditu, eta haren trazagarritasunarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Produktu kimikoen fabrikazioari dagokion barneko eta kanpoko informazio-fluxua deskribatu du.

b) Produkzio-prozesuan sartzen diren materialei, lanabesei eta tresneriari buruzko beharrezko dokumentazio eta informazioa hautatu du.

c) Fabrikazio kimiko industrialaren berezko erregistroen, datuen, histogramen edo bestelako elementuen ezaugarriak eta horiek idazteko erabilitako terminologia azaldu ditu.

d) Informatika-programak aplikatu ditu informazioa prozesatzen eta maneiatzen duen bitartean erregistroak tratatzeko eta kalkuluak egiteko.

e) Txostenaren atalak identifikatu ditu produkzioa kontrolatzeko finkatutako helburuen arabera.

f) Informatika-programen erabilera deskribatu du: datu-baseak, testu-tratamenduko programak eta kalkulu-orriak, besteak beste.

g) Prozesu eta produktu industrialak homologatzeko txostenen eta haien kalitate-txostenen edukiak deskribatu ditu.

h) Kalitatea ikuskatzeko eta egiaztatzeko beharrezkoak diren erregistroak eta txostenak prestatu ditu, ezarritako prozedura eta formatuen arabera.

4. Kimika-instalazioan lan-taldeak koordinatzen ditu, eta taldeak prozesuaren hobekuntzarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Giza baliabideen antolamendua aztertu du, pertsonen arteko harremanek behar bezala funtziona dezaten.

b) Enpresan etengabe hobetzeko lan-taldeak izatea baloratu du.

c) Sailburuaren eta lan-taldeko kideen arteko harremana interpretatu du, kalitatea areagotzeko eta prozesua koordinatzeko faktore gisa.

d) Talde-laneko dinamikarekin zerikusia duten jarduerak garatu ditu.

e) Garapen pertsonala jarduera hobetzeko tresna gisa indartzen duten faktoreak definitu ditu.

f) Lan-taldean jarrera proaktiboak eta erreaktiboak eta elkarrizketa positiboen teknikak identifikatu ditu, ordezko konponbideak sortzeko elementu gisa.

g) Esleitutako banako zereginak gainbegiratzeko teknikak deskribatu ditu.

h) Giza portaeraren jarraibideak kontuan hartu ditu, gatazkei aurrea hartzeko eta konponbidea aurkitzeko teknikei loturik.

i) Saltzaileekiko eta laborategiarekiko harremana aztertu du, prozesua hobetzeko eta hornitzaileen ohiz kanpoko eskarien edo kalitate-arazoen aurrean erantzuteko.

j) Koordinazio-jarduerak ezaugarritu ditu, normalak ez diren egoerak zuzentzeko edo bezeroen eskariei erantzuteko.

B) Edukiak:

1. Kalitatea kudeatzeko sistemak aplikatzea

Fabrikazio kimikoko prozesu nagusiak identifikatzea.

Prozesu kimiko industrialen diagramak egitea eta interpretatzea.

Kimika-enpresen organigramak egitea eta interpretatzea.

Kimika-industria baten arlo funtzionalak eta horien arteko erlazioak aztertzea.

Kalitate-tresnak erabiltzea diagramak eta grafikoak egiteko.

Kalitatearekin zerikusia duten arauak eta dokumentazioa erabiltzea.

Kalitatea kudeatzeko sistemen aplikazio praktikoak.

Fabrikazio kimikoko prozesuak. Prozesu eta azpiprozesu motak. Honakoen fabrikazioa: ongarriak, orea eta papera, farmazia-produktuak, plastikoak eta kautxua, pinturak eta bestelakoak.

Prozesuen diagramak. Sinbologia.

Prozesu-industriaren antolamendu-egitura eta egitura funtzionala.

Produkzio-sailaren erlazio funtzionalak.

Produkzioaren helburuak, funtzioak eta azpifuntzioak.

Kalitateari buruzko kontzeptu orokorrak. Kalitatearen bilakaera historikoa. Kalitatearen tresnak.

Kalitatea kudeatzeko sistemak (ISO, EFQM eta beste batzuk).

Eginbeharrak zorrotz betetzea.

Jardueretan inplikatzea eta talde-lanean integratzea.

Kalitatearen eta kalitatea kudeatzeko sistemen garrantzia baloratzea.

Hobekuntza-sistemak aplikatzeko interesa izatea, eta helburuak lortzeko proposamenak egitea eta jardutea.

2. Produkzio-programak segurtatzea

Fabrikazio kimikoko prozesuan erabiltzen diren teknika nagusiak identifikatzea.

Fabrikazio kimikoko prozesuetan erabiltzen diren instalazioak eta tresneria identifikatzea.

Fabrikazio-aginduak eta argibide-orriak prestatzea.

Zereginak aztertzea eta baloratzea.

Prozesuaren fase bakoitzaren balantzeak egitea.

Produkzioaren plangintza eta kontrola hobetzeko proposamenak egitea.

Kimika-instalazioko lana aztertzea eta antolatzea. Lan-metodoak.

Eragiteko prozedura normalizatuak.

Prozesu kimikoetan erabiltzen diren fabrikazio-teknikak: ongarriak, orea eta papera, farmazia-produktuak, plastikoak eta kautxua, pinturak eta bestelakoak.

Instalazioen eta tresneriaren oinplanoko antolaera.

Produkzio etengabearen eta etenaren plangintza eta kontrola.

Zereginak garatzeko ekimena eta autonomia izatea.

Prozesuak optimizatzeko interesa izatea.

Esleitu dizkioten zereginak betetzea.

Produkzioa planifikatzeko eta kontrolatzeko premia baloratzea.

3. Dokumentazioa eta erregistroak betetzea

Produkzio-prozesuan beharrezkoa den dokumentazioa eta informazioa hautatzea.

Datuetatik abiatuta erregistroak eta txostenak egitea, ezarritako prozedura eta formatuen arabera.

Informatika-aplikazioak erabiltzea informazioa maneiatzeko eta prozesua simulatzeko.

Produkzioa antolatzeko erabiltzen den informazioa eta dokumentazioa kudeatzeko metodoak.

Dokumentazioaren trazagarritasuna eta zaintza kontrolatzeko eta segurtatzeko sistemak.

Prozesuen kudeaketan dauden aurrerapen teknologikoekiko interesa izatea.

Dokumentazioa eta erregistroak ordenarekin eta zorrotz maneiatzea.

Dokumentazioa tratatzean eta zaintzean zehatz jokatzea.

4. Kimika-instalazioan lan-taldeak koordinatzea

Talde-dinamikako hainbat teknikaren saiakuntzak egitea eta emaitzak baloratzea.

Hainbat zuzendaritza eta lidergo mota identifikatzea.

Hainbat komunikazio-metodo ezagutzea eta bereiztea.

Gatazka-egoerak aztertzea eta komunikazioa hobetzeko proposamenak egitea.

Talde-dinamika.

Giza harremanak.

Talde-dinamikako teknikak.

Talde-lana.

Gatazken tratamendua.

Agintzeko eta motibatzeko teknikak.

Lidergoa. Jarduteko ereduak. Lan-giroa.

Bileren eraginkortasuna. Bilerak prestatzea eta koordinatzea. Bilera bat helburuen arabera garatzea. Erabakiak hartzea.

Komunikatzeko eta prestatzeko teknikak.

Taldearen iritziak errespetatzea.

Bilerak prestatzea eta haien garapena aztertzea zein garrantzitsua den baloratzea.

Komunikazio-trebetasunak eskuratzeko, eta motibatzeko eta parte hartzeko teknikak aplikatzeko interesa izatea.

2. lanbide-modulua: Solidoen eta fluidoen garraioa Kodea: 0186

Kurtsoa: 1.a

Iraupena: 132 ordu

Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1. Likidoen garraioa kontrolatzen du eta, eginkizun horretan, instalazioaren eta garraiatu behar den likidoaren ezaugarriak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Fluidoen bereizgarri diren propietateak zehaztu ditu.

b) Likido baten zirkulazio-erregimenak ezaugarritu ditu.

c) Jarraitutasun-printzipioa eta Bernoulli-ren teorema aplikatu ditu fluido perfektuetan.

d) Fluidoen estatikako eta fluidoen dinamikako zenbakizko kalkuluak egin ditu.

e) Likidoak garraiatzeko instalazioak osatzen dituzten elementuak identifikatu ditu.

f) Likidoak garraiatzeko ponpak funtzionamendu-printzipioen eta xedearen arabera sailkatu ditu.

g) Ponpak prozesuaren ezaugarrien arabera hautatu ditu.

h) Prozesu kimiko batean fluidoak garraiatzeko eta banatzeko instalazioen eskemak interpretatu ditu.

2. Gasen banaketa kontrolatzen du eta, eginkizun horretan, instalazioaren eta garraiatu behar diren gasen ezaugarriak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gas industrialak identifikatu ditu.

b) Substantzien egoera-aldaketan eragina duten parametroak aztertu ditu.

c) Gasen propietateak kimika-industrian dituzten erabilera eta aplikazioekin erlazionatu ditu.

d) Presio, bolumen eta tenperatura aldagaiak dagozkien legeekin erlazionatu ditu.

e) Gasen baldintzek eta egoera fisikoak hoditeriaren gainean dituzten ondorioak aztertu ditu.

f) Airea eta bestelako gas industrialak banatzeko instalazioak deskribatu ditu.

g) Gasak banatzeko tresnerian eta instalazioetan erabiltzen diren materialak erabileraren arabera identifikatu ditu.

h) Gasen konpresio-zikloak konpresoreak eraikitzeko elementuekin erlazionatu ditu.

i) Gasak garraiatzeko konpresoreak funtzionamendu-printzipioen eta xedearen arabera sailkatu ditu.

j) Konpresoreak prozesuaren ezaugarrien arabera hautatu ditu.

3. Solidoen garraioa kontrolatzen du eta, eginkizun horretan, instalazioaren eta garraiatu behar den materiaren ezaugarriak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Substantzia solidoen bereizgarri diren propietateak zehaztu ditu.

b) Solido motak aztertu ditu garraio-baldintzetan duten portaeraren arabera.

c) Solidoak garraiatzeko instalazioa haien propietateen arabera hautatu du.

d) Solidoak garraiatzeko instalazioak osatzen dituzten elementuak identifikatu ditu.

e) Solidoak garraiatzeko instalazioak identifikatu ditu.

f) Solidoak garraiatzeko instalazio hidraulikoak eta pneumatikoak aztertu ditu.

g) Prozesu kimiko batean solidoak garraiatzeko eta banatzeko instalazioen eskemak interpretatu ditu.

4. Materiak garraiatzeko eragiketak antolatzen ditu eta, eginkizun horretan, abiarazteko eta geldiarazteko eragiketak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Instalazioaren baldintzak garraiatu behar den materia motara egokitzen direla egiaztatu du.

b) Tresneriak, elementuek eta lanabesek ezarrita dauden baldintza aproposak betetzen dituztela egiaztatu du.

c) Tresneriak eta instalazioek errendimendu optimorako behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatu du.

d) Kimika-industrian materialak garraiatzeko instalazioak abiarazteko eragiketen sekuentzia ezarri du.

e) Lan-eremuaren baldintzak gainbegiratu ditu, garraiatzeko tresneria eta instalazioetan kanpoko eragileek mantentze-lanak egiteko.

f) Mantentze-lanak gainbegiratu ditu.

g) Materialak garraiatzeko tresneria eta instalazioak geldiarazteko eragiketen sekuentzia zehaztu du.

h) Garraiatzeko tresneria eta instalazioen ordena, garbitasuna eta segurtasuna baloratu ditu.

i) Materialen garraioan sortutako datuen eta kontingentzien erregistroak baliozkotu ditu.

B) Edukiak:

1. Likidoen garraioaren kontrola

Hainbat substantziaren fase-diagrama interpretatzea.

Likidoen propietate estatiko bereizgarriak zehaztea.

Fluidoen dinamikako ariketak egitea.

Zirkulazio-erregimen guztiak sailkatzea, printzipio eta parametroen arabera.

Ponpak erlazio hau kontuan harturik hautatzea: zirkuituaren eskaria / ponparen eskaintza.

Zirkuitu tipikoen eskemak eta fluxu-diagramak interpretatzea eta egitea.

Magnitudeak eta unitateak eta unitate-sistemak. Unitate-sistemen arteko bihurketak.

Materiaren agregazio-egoera. Egoera-aldaketak. Gibbs-en diagrama.

Fase-diagrama: substantzia puru baten fase-diagrama; diagrama bitarra.

Fluidoen estatikaren oinarrizko printzipioak.

Fluidoen dinamikaren oinarrizko printzipioak: eragiketa-erregimenak. Kargaren galera.

Ponpak. Ezaugarriak: ahalmena, karga, potentzia eta errendimendua. Ponpa motak. Kurba bereizgarriak.

Balbulak. Balbula motak: kontzeptua; balbulen ezaugarriak.

Iragazkiak.

Fluidoak garraiatzeko tresneriaren eta makinen sinbologia, irudikapena eta nomenklatura.

Tutuerien elementuak irudikatzeko sinbologia: ukondoak, lotura-elementuak, lotura-euskarriak, euskarriak, espantsio-junturak.

Likidoak garraiatzeko tresneriaren segurtasuna.

Aparatuak, parametroak eta zirkuituetako beste elementu batzuk finkatzeko erabakiak hartzean autonomia izatea, eta eskaintza eta eskaria elkarrekin erlazionatzea.

Balantzeak egiteko ordena eta metodoa izatea.

Likidoak garraiatzeko tresnerian txukuntasuna, garbitasuna eta segurtasuna zorrotz aplikatzea.

2. Gasen garraioaren kontrola

Aire hezea, aire konprimitua eta bestelako gasak definitzen dituzten faktoreak parametro eta neurriekin zehaztea, eta haien erabilerekin erlazionatzea.

Airea eta gas geldoak eta osagarriak egokitzeko prozesua zehaztea.

Airearen kalitatea manipulatu edo ekoitzi beharreko produktu motaren arabera zehaztea.

Gasen legeak eta portaerak: printzipio termodinamikoak. Bolumenaren, tenperaturaren eta presioaren arteko erlazioa.

Airearen eta bestelako gas industrialen osaera eta ezaugarriak. Propietateak eta kimika-industriako aplikazioa.

Zerbitzu orokorretarako lurruna, ura eta bestelako gas industrialak banatzeko sareak eta lanabesak.

Iragazkiak.

Azken tratamenduak: lehortzea, iragaztea eta presioa erregulatzea.

Konpresoreak. Konpresore motak. Ezaugarriak. Konpresoreen segurtasun-baldintzak.

Haize-makinak eta haizagailuak. Printzipioak eta zehaztapenak.

Gasak garraiatzeko tresneriaren segurtasuna.

Lan-inguruneari eta ingurumenari segurtasun- eta higiene-arauak zorrotz aplikatzea.

Gasak garraiatzeko tresnerian ordena eta garbitasuna aplikatzea.

Gas-garraioaren ingurumen-inpaktuarekiko interesa izatea.

3. Solidoen garraioaren kontrola

Garraio-sistema aproposak hautatzea tratatu beharreko solidoaren ezaugarrien arabera.

Prozesu kimiko batean solidoak garraiatzeko eta banatzeko instalazioen eskemak interpretatzea.

Solidoen garraioan arrisku-egoerak identifikatzea.

Solidoen propietateak: tamaina, hezetasuna, dentsitatea, beroarekiko sentikortasuna, egitura kimikoa, etab.

Solidoak garraiatzeko sistemak: hidraulikoak, mekanikoak, pneumatikoak: eskorgak, pala mekanikoak, garabi mugikorrak, zikloiak.

Solidoak garraiatzeko tresneria:

 Uhalak.

 Noriak, putzupadak.

 Tresneria bibrakorra.

 Tresneria oszilatzailea.

Solidoak garraiatzeko tresneriaren segurtasuna.

Solidoak garraiatzeko tresnerian ordena, garbitasuna eta segurtasuna zorrotz aplikatzea.

4. Garraio-eragiketen antolamendua

Materia bat baldintza jakin batzuetan garraiatzeko lanak optimizatzea.

Materialak garraiatzeko instalazioetako oinarrizko mantentze-lanak gainbegiratzea eta antolatzea.

Kimika-industrian materialak garraiatzeko eragiketak abiarazteko eta gero geldiarazteko eragiketen sekuentziak egitea.

Kimika-industrian garraioa antolatzeko printzipioak.

Salgaien garraio industrialaren logistika.

Prozesu kimikoan garraio-instalazioak abiarazteko eta geldiarazteko eragiketa-printzipioa.

Garraio-eragiketetan mantentze-lanak antolatzea.

Materialak garraiatzeko instalazioetako oinarrizko mantentze-lanen sistemak: garbitzea eta koipeztatzea&

Garraiatzeko tresnerian ordena, garbitasuna eta segurtasuna zorrotz aplikatzea.

3. lanbide-modulua: Energia sortzea eta berreskuratzea

Kodea: 0187

Kurtsoa: 2.a

Iraupena: 180 ordu

Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 10

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1. Kimika-instalazioan energia termikoaren sorkuntza kontrolatzen du, eta produkzioa prozesu nagusiarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lurruna sortzeko galdarak funtzionamendu-printzipioen eta xedearen arabera aztertu eta sailkatu ditu.

b) Lurruna banatzeko sareak osatzen dituzten elementuak identifikatu ditu (lurrun-linea, kondentsatua, purgadoreak, besteak beste).

c) Galdaretarako uren ezaugarriak deskribatu ditu.

d) Ur-lurrun mota guztien ezaugarriak identifikatu ditu.

e) Produktuak berotzeko labeak funtzionamendu-printzipioen eta xedearen arabera sailkatu ditu.

f) Galdara eta labeen elementu osagarriak eta segurtasunekoak deskribatu ditu.

g) Labeak eta galdarak abiarazteko eta geldiarazteko eragiketen sekuentzia egiaztatu du.

h) Tresneriak eta instalazioek errendimendu optimorako behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatu du.

i) Labe eta galdaretan mantentze-lanak egiteko sekuentzia eta lehentasuna zehaztu du.

j) Goi-presioko tresneriaren araudia betetzen dela ziurtatu du.

2. Prozesu kimikoen errendimendu energetikoa optimizatzen du eta, eginkizun horretan, energia banatzeko tresneria eta lineak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bero-transmisioaren printzipioak deskribatu ditu.

b) Prozesu kimikoan bero-transmisioa aplikatzea justifikatu du.

c) Bero-trukagailuetan energiaren eta materiaren balantzeak egin ditu.

d) Bero-trukagailuak osagaien arabera sailkatu ditu.

e) Energia termikoa banatzeko tresneria eta lineak behar bezala isolatuta daudela egiaztatu du.

f) Trukagailuak prozesu kimikoan beroa transmititzeko prozeduretan dituzten aplikazioen eta xedearen arabera hautatu ditu.

g) Hozteko dorreak osagaien arabera aztertu ditu.

h) Materiaren eta energiaren balantzeekin, kontrolatu behar diren aldagaiekin eta tresneriaren egoerarekin zerikusia duten datuak erregistratzeko teknikak aplikatu ditu.

i) Tresneriak eta instalazioek errendimendu optimorako behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatu du.

j) Trukagailuetan mantentze-lanak egiteko sekuentzia eta lehentasuna zehaztu du.

3. Energiaren baterako sorkuntza kontrolatzen du, eta lurrunaren eta elektrizitatearen produkzioarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Baterako sorkuntzako prozesuaren oinarria deskribatu du energiaren kontserbazioaren printzipioa erabilita.

b) Lurrun eta elektrizitatearen baterako sorkuntzako tresneria funtzionamendu-printzipioen eta xedearen arabera aztertu du.

c) Baterako sorkuntzako tresneriaren errendimenduaren zenbakizko kalkuluak egin ditu.

d) Turbinen funtzionamendu-printzipioak eta osagaiak deskribatu ditu.

e) Turbinak baterako sorkuntzako tresneriaren ezaugarrien arabera hautatu ditu.

f) Baterako sorkuntzako tresneria abiarazteko eta geldiarazteko eragiketen sekuentzia egiaztatu du.

g) Kontrolatu behar diren aldagaiekin eta tresneriaren egoerarekin zerikusia duten datuak erregistratzeko teknikak aplikatu ditu.

h) Tresneriak eta instalazioek errendimendu optimorako behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatu du.

i) Baterako sorkuntzako tresneriaren ordena, garbitasuna eta segurtasuna baloratu du.

j) Baterako sorkuntzako tresnerian mantentze-lanak egiteko sekuentzia eta lehentasuna zehaztu du.

4. Uraren parametroak kontrolatzen ditu, afluente eta efluente gisa, eta prozesuaren zehaztapenak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ur-iturri guztiak deskribatu ditu.

b) Ur afluente eta efluenteen tratamendu guztiak deskribatu ditu.

c) Uraren parametro fisikoak, fisiko-kimikoak eta mikrobiologikoak ezaugarritu ditu.

d) Industrian erabiltzen diren urak ezaugarrien arabera sailkatu ditu.

e) Kimika-industrian sarrerako urak eta hondakin-urak banatzeko instalazioak deskribatu ditu.

f) Ura tratatzeko teknika espezifiko ohikoenak aztertu ditu: osmosia, erretxina bidezko deskaltzifikazioa, besteak beste.

g) Ur industrialetan erabiltzen diren gehigarriak identifikatu ditu.

h) Ur afluenteek eta efluenteek indarrean dagoen legeria betetzen dutela egiaztatu du.

i) Sarrerako eta irteerako uren parametroekin zerikusia duten datuak erregistratzeko teknikak aplikatu ditu.

5. Hotz industrialaren produkzioa kontrolatzen du eta banatzeko tresneria eta sareak ezaugarritzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Hotz industriala (lurruntze bidez, xurgatze bidez, konpresio/espantsio bidez) ekoizteko tresneria aztertu du.

b) Errendimendu energetikoaren zenbakizko kalkuluak egin ditu.

c) Hotza banatzeko tresneria eta lineak behar bezala isolatuta daudela egiaztatu du.

d) Hotz industrialeko tresneria abiarazteko eta geldiarazteko eragiketen sekuentzia egiaztatu du.

e) Tresneriak eta instalazioek errendimendu optimorako behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatu du.

f) Kontrolatu behar diren aldagaiekin eta hotz industrialeko tresneriaren egoerarekin zerikusia duten datuak erregistratzeko teknikak aplikatu ditu.

g) Hotz industrialeko tresneriaren ordena, garbitasuna eta segurtasuna baloratu du.

h) Hotz industrialeko tresnerian mantentze-lanak egiteko sekuentzia eta lehentasuna zehaztu du.

B) Edukiak:

1. Energia termikoaren sorkuntza kontrolatzea

Galdara baten zatiak eta segurtasun-elementuak identifikatzea. Eska daitezkeen baldintzak.

Berokuntza-azalera zehaztea: erradiazioa eta konbekzioa.

Galdaretan bero-transmisioa bereiztea antolaeraren arabera eta zirkulazioaren arabera.

Galdarak ezaugarri nagusien arabera sailkatzea.

Ke-hodiko galdaren eraikuntza-xedapen orokorrak interpretatzea:

 Sutegi lauak eta uhinduak. Sutegiko ganberak, tutuak, tiranteak eta larakoak. Tutu-plaketan tutuak finkatzea.

 Tiranteak, barra tenkatuak, matrazuak, kartelak.

 Ke-kaxak. Erregistro-ateak; gizakia, burua, eskua eta gas-espantsioa.

Ur-hodiko galdaren eraikuntza-xedapen orokorrak interpretatzea:

 Sutegia. Lurrungailua. Kolektoreak. Danborrak eta domoak.

 Tutuak, danborrak eta kolektoreak finkatzea. Erregistroko eta gas-espantsioko ateak. Ekonomizagailuak. Aire-berogailuak. Gainberogailuak. Birberogailuak.

 Galdara bertikalak, field tutuak, garretarako pantaila-tutuak, istanteko lurruntzeko galdarak, hodibihurrak.

Galdaretarako osagarriak eta elementu gehigarriak bereiztea:

 Ixteko balbulak, asentu-balbulak eta uhate-balbulak. Euste-balbulak, asentu-balbulak, klapeta-balbulak eta disko-balbulak. Segurtasun-balbulak.

 Deskarga azkarreko balbulak. Purga iraunkorreko balbulak. Maila-adierazleak, txorrotak eta zutabea. Flotagailu eta elektrodo bidezko maila-kontrolak. Maila termostatikoaren mugagailuak. Elikatze-uraren ponpak.

 Elikatze-uretarako ur-injektoreak, astoak eta turbinak. Manometroak eta termometroak. Presostatoak eta termostatoak. Erregailu motak. Errekuntza-tresneriaren elementuak.

Galdaren eroapena eta mantentzea:

 Lehen abiaraztea: ikuskapenak. Zerbitzuan jartzea. Zerbitzuz kanpo jartzea. Presioa igoarazten duten arrazoiak. Maila bat-batean jaitsarazten duten arrazoiak. Galdara baten eta beste batzuen arteko komunikazioa edo inkomunikazioa. Galdarak mantentzea. Geldialdi luzean kontserbatzea.

Energia-baliabideen motak.

Energiaren kontserbazioaren printzipioa.

Errekuntzaren printzipioak. Erregaientzako gehigarriak.

Galdarei buruzko orokortasunak. Definizioak.

Produktuak berotzeko labeak. Sailkapena.

Metxeroak.

Lurruna banatzeko sareak osatzen dituzten elementuak.

Ur-lurrun mota bakoitzaren ezaugarriak.

Galdaretarako uraren ezaugarriak.

Galdara eta labeen elementu osagarriak eta segurtasunekoak.

Araudia:

 Presiopeko aparatuen araudia.

 2060/2008 Errege Dekretua, abenduaren 12koa. Galdarei, ekonomizagailuei eta gainberogailuei dagokien zatia.

Proba hidraulikoak eta eguneroko eragiketa-parteak egiteko metodoak.

Tresneriak eta instalazioek errendimendu optimorako behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzeko interesa izatea.

Burutzapenetan ordena eta metodoa betetzeko interesa izatea eta kalitatearekiko interesa mantentzea.

2. Prozesu kimikoen errendimendu energetikoa optimizatzea

Oinarrizko matematikako kontzeptuak eta presio eta tenperatura unitateak maneiatzea.

Bero-trukagailuetan energiaren eta materiaren balantzeak egitea.

Bero-trukagailuak osagaien arabera sailkatzea. Hozteko dorreak.

Trukagailuak xedearen eta aplikazioen arabera hautatzea.

Energia termikoa banatzeko tresneria eta lineak behar bezala isolatuta daudela egiaztatzea.

Materiaren eta energiaren balantzeekin zerikusia duten datuak erregistratzeko teknikak aplikatzea.

Bero-transmisioaren printzipioak fluidoetan eta solidoetan.

Ordezko energiak.

Energia banatzeko sareak.

Egoera-aldaketak: lurruntzea eta kondentsazioa.

Bero-transmisioa: erradiazioa, konbekzioa eta eroapena.

Ur-lurruna: asea, gainberotua eta birberotua.

Lurrun-bolumen espezifikoak. Bero espezifikoa.

Lurrunaren presioaren eta tenperaturaren arteko erlazioa.

Errekuntzaren prozesua, aire-bolumen teorikoak eta keak. Tximiniak. Tiro naturala eta behartua. Depresioko eta gaindepresioko sutegiak.

Fluxu-diagramak aztertu eta prozesuan hobekuntzak proposatzeko jarrera berritzailea izatea.

Ikasitako edukiak sektoreko lanpostu zehatzekin erlazionatzeko interesa izatea.

Tresneriak eta instalazioek errendimendu optimorako behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzeko interesa izatea.

Trukagailuetan mantentze-lanak egiteko sekuentzia eta lehentasun zuzena baloratzea.

3. Energiaren baterako sorkuntza kontrolatzea

Baterako sorkuntzako sistemak eta prozesu kimiko industrialeko materiak berreskuratzekoak interpretatzea.

Baterako sorkuntzako sistemetan esku hartzen duten erregai motak sailkatzea, eta horiek erabiltzeko eta prozesatzeko izan ohi diren arazoak balioestea.

Baterako sorkuntzako hainbat tresneriaren eskemak eta fluxu-diagramak interpretatzea.

Baterako sorkuntzako elementuen eginkizunak eta funtzionamendu- eta kontrol-arazo nagusiak identifikatzea.

Baterako sorkuntzako tresneriaren errendimenduaren zenbakizko kalkuluak egitea.

Turbina baterako sorkuntzako tresneriaren ezaugarrien arabera hautatzea.

Baterako sorkuntzaren oinarria. Energiaren kontserbazioaren printzipioa.

Lurrun eta elektrizitatearen baterako sorkuntzako tresneria, funtzionamendu-printzipioen eta xedearen arabera.

Errekuntza. Erregaiak erabiltzeko eta prozesatzeko izan ohi diren arazoak.

Turbinen elementuak eta funtzionamendu-printzipioak.

Eraginkortasun energetikoa.

Kontrolatu behar diren aldagaiekin zerikusia duten datuak zehatz-mehatz erregistratzeko interesa izatea.

Tresneriak eta instalazioek errendimendu optimorako behar bezala funtzionatzen dutela begiratzeko interesa izatea.

Baterako sorkuntzako tresneriaren ordena, garbitasuna eta segurtasuna baloratzea.

Lan-inguruneko eta ingurumeneko segurtasun- eta higiene-arauak betetzeko interesa izatea.

4. Ur afluentearen eta efluentearen parametroak kontrolatzea

Industrian erabiltzen diren urak sailkatzea.

Ur industrialetan erabiltzen diren gehigarriak identifikatzea.

Galdaretarako uraren tratamenduak identifikatzea. Uraren kalitatea zehaztea.

Galdaretarako ura ezaugarritzea. Deskaltzifikagailuak eta desmineralizagailuak.

Desgasifikazio termikoa eta gehigarri bidezkoa. pH-aren erregularizazioa. Kondentsatuak berreskuratzea. Egin beharreko purgen erregimena.

Sarrerako eta irteerako uren parametroekin zerikusia duten datuak erregistratzeko teknikak aplikatzea.

Ur motak. Eragiketa kimiko industrialetan duten presentzia eta eragina.

Ur afluente eta efluenteen tratamenduak. Uraren kalitatea zehaztea.

Uraren parametro fisiko-kimikoak eta mikrobiologikoak.

Industrian erabiltzen diren uren ezaugarriak.

Kimika-industrian ur afluenteak eta efluenteak banatzeko sareak.

Ura tratatzeko teknikak: osmosia, erretxina bidezko deskaltzifikazioa.

Indarrean dagoen legeria betetzen dela egiaztatzeko interesa izatea.

Tresneriak eta instalazioek errendimendu optimorako behar bezala funtzionatzen dutela begiratzeko interesa izatea.

Beste ikaskide batzuekin koordinatzea eta haien iritziak errespetatzea.

Lanak egitean autonomia eta espiritu kritikoa izatea.

5. Hotz industrialaren produkzioa kontrolatzea

Hotz industrialeko tresneria abiarazteko eta geldiarazteko eragiketak identifikatzea.

Hotz industrialeko tresnerian mantentze-lanak egiteko sekuentzia eta lehentasuna zehaztea.

Hotza banatzeko tresneria eta lineak behar bezala isolatuta daudela egiaztatzea.

Kontrolatu behar diren aldagaiekin eta hotz industrialeko tresneriaren egoerarekin zerikusia duten datuak erregistratzeko teknikak aplikatzea.

Tresneriak eta instalazioek errendimendu optimorako behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzea.

Hotz industrialeko tresneria: lurruntzea, xurgatzea, konpresioa/espantsioa.

Errendimendu energetikoa.

Hotz industriala banatzeko sareak: isolamendua.

Hotz-tresneria mantentzeko argibideak.

Segurtasun-araudia eta prozesuan esku hartzeari dagokiona betetzea.

Balizko arazoak konpontzeko autonomia izatea.

Hotz industrialeko tresneriaren ordena, garbitasuna eta segurtasuna baloratzea.

Ingurumen-babesari buruzko araudia aplikatzeko interesa izatea.

4. lanbide-modulua: Kimika-industriako oinarrizko eragiketak

Kodea: 0188

Kurtsoa: 1.a

Iraupena: 198 ordu

Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 14

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1. Prozesu kimikoen oinarrizko eragiketak sekuentziatzen ditu, ezaugarritu eta produktuaren propietateekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Oinarrizko eragiketak identifikatu ditu.

b) Tresneria, erregimena eta lan-baldintzak ezaugarritu ditu.

c) Prozesatu behar den materiaren propietateak eta kalitateak zehaztu ditu.

d) Fabrikazio-prozesuan gauzatu behar diren eragiketen sekuentziak aztertu ditu.

e) Tresneriaren eta lanabesen sinbologia definitu du.

f) Prozesu kimikoaren oinarrizko eskemak eta fluxu-diagramak interpretatu ditu.

g) Fabrikazio kimikoko prozesu ohikoenak deskribatu ditu.

2. Kimika-instalazioan bereizte mekanikoko eragiketak kontrolatzen ditu, eta funtzionamendu-printzipioekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bereizte mekanikoko teknikak identifikatu ditu.

b) Bereizte mekanikoko teknikekin lotutako printzipioak nahaste baten osagaiekin erlazionatu ditu.

c) Bereizte mekanikoko tresneria eta horren eraikuntza-elementuak deskribatu ditu.

d) Zenbakizko kalkuluak egin ditu dagozkien materiaren eta energiaren balantzeen bitartez.

e) Lortutako emaitzak ebaluatu ditu (produktuen identifikazioa, prozesuaren errendimendua, besteak beste).

f) Hurrenez hurrengo transferentzia-prozesua aztertu eta horren errendimendua kalkulatu du.

3. Eragiketa difusionalak kontrolatzen ditu, eta prozesuaren aldagaiak lortu behar den produktuaren ezaugarriekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bereizte difusionaleko teknikak deskribatu ditu.

b) Bereizte difusionaleko teknikekin lotutako printzipioak nahaste baten osagaiekin erlazionatu ditu.

c) Hurrenez hurrengo transferentzia-prozesua aztertu eta horren errendimendua kalkulatu du.

d) Zenbakizko kalkuluak egin ditu dagozkien materiaren eta energiaren balantzeen bitartez.

e) Lortutako emaitzak ebaluatu ditu (produktuen identifikazioa, prozesuaren errendimendua, besteak beste).

f) Bereizte difusionaleko tresneria eta horren eraikuntza-elementuak deskribatu ditu.

g) Taula, kurba eta grafikoetako datuak kontsultatu ditu balantzeak egiteko.

4. Bereizte mekaniko eta difusionaleko eragiketak antolatzen ditu, eta abiarazteko eta geldiarazteko prozedurak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bereizteko tresneriaren eta instalazioen abiaraztea antolatu du.

b) Tresneriak eta instalazioek behar bezala funtzionatzen dutela ziurtatu du.

c) Lan-eremuaren segurtasun-baldintzak egiaztatu ditu, mantentze-lanak egiteko.

d) Lan-eremuaren baldintzak gainbegiratu ditu, bereizteko tresneria eta instalazioetan kanpoko eragileek mantentze-lanak egiteko.

e) Bereizteko tresneria eta instalazioen ordena, garbitasuna eta segurtasuna baloratu ditu.

f) Bereizteko tresneriaren eta instalazioen mantentze-lanak egiteko sekuentzia eta lehentasuna zehaztu du.

g) Mantentze-lanak egiaztatu ditu.

h) Bereizte mekanikoko tresneria eta instalazioak geldiarazteko eragiketen sekuentzia zehaztu du.

i) Bereizteko eragiketetan sortutako datuen eta kontingentzien erregistroak baliozkotu ditu.

B) Edukiak:

1. Kimika-instalazioko oinarrizko eragiketak sekuentziatzea

Kimika-industriako fabrikazio-prozesu adierazgarrienak aztertzea: plastikoak, orea eta papera, petrolioaren eratorriak eta beste batzuk.

Materialak ezaugarritzea eta analisi fisikoak eta kimikoak interpretatzea.

Irudikapen grafikoa eta fluxu-diagramak interpretatzea.

Tresneriaren irudikapen grafikoa egitea.

Oinarrizko eragiketak sailkatzea.

Materiaren eta energiaren balantzeak egitea.

Kimika-industriako fabrikazio-prozesu ohikoenak.

Tresneriaren eta lanabesen sinbologia.

Fluxu-diagramak. Eragiketen diagramak.

Lehengaien, prozesuko produktuen eta azken produktuen ezaugarriak. Azpiproduktuak eta hondakinak.

Egoera geldikorreko materiaren balantzeen printzipioak. Errendimendua.

Egoera geldikorreko energiaren balantzeen printzipioak.

Lan-taldean elkarlanean eta integratuta jardutea.

Funtzioak garatzeko ekimena izatea.

Laneko arauak eta protokoloak errespetatzea.

Ingurumena errespetatzea.

Hizkuntza teknikoa zorrotz erabiltzea.

2. Bereizte mekanikoko eragiketak kontrolatzea

Nahasteen diagrama adierazgarriak maneiatzea.

Analisi granulometrikoak egitea eta horien emaitzak interpretatzea.

Eragiketa kontrolatzeko erabil daitezkeen aldagaiak identifikatzea.

Magnitudeak eta neurri-unitateak zuzen erabiltzea.

Tresneriaren irudikapen grafikoa egitea.

Materiaren balantzeak egitea. Errendimendua kalkulatzea.

Benetako instalazioetan bereizte mekanikoko eragiketak aztertzea.

Bereizte mekanikoko eragiketa bakoitzak betetzen duen funtzioa deskribatzea:

 Bahetzea.

 Bereizte hidraulikoak.

 Sedimentazioa.

 Sailkapen eta kontzentrazio hidraulikoa.

 Flotazio bidezko kontzentrazioa.

 Fluidizatzea.

 Zentrifugazioa.

 Iragaztea.

Eragiketa bakoitzaren oinarria.

Tresneria eta aldagaiak. Aparatuak seriean eta paraleloan elkartzea.

Eragiketa bakoitzaren taulak, grafikoak eta diagramak.

Lankidetza eta ekimena gauzatzea.

Segurtasunarekiko interesa izatea.

Laneko arauak eta protokoloak errespetatzea.

Lan-ingurunea garbitzeko eta ingurumena errespetatzeko jarrera izatea.

3. Bereizte difusionaleko eragiketak kontrolatzea

Instalazioen eta tresneriaren irudikapen grafikoa egitea.

Kontaktu bakun eta anizkunetan kalkulu grafikoak egitea.

Materiaren balantzeak egitea.

Benetako instalazioetan bereizte difusionaleko eragiketak aztertzea.

Bereizte difusionaleko eragiketa bakoitzak betetzen duen funtzioa deskribatzea:

 Disolbatzaile bidezko erauzketa.

 Lurruntzea.

 Destilazioa eta errektifikazioa.

 Kristalizazioa.

 Lehortzea.

 Xurgatzea.

 Adsortzioa.

 Truke ionikoa.

Oreka eta fase-diagrama.

Tresneria eta aldagaiak. Aparatuak seriean eta paraleloan elkartzea.

Lankidetza eta ekimena gauzatzea.

Prebentzioarekiko eta segurtasunarekiko interesa izatea.

Laneko arauak eta protokoloak errespetatzea.

Ingurumena errespetatzea.

Lan-ingurunea garbitzeko jarrera izatea.

4. Bereizte mekaniko eta difusionaleko prozesuak antolatzea

Tresneria erabiltzeko eskuliburuak interpretatzea.

Instalazioa abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko lanak antolatzea.

Instalazioek alor teknikoan behar bezala funtzionatzen dutela ziurtatzea.

Segurtasun-baldintzak egiaztatzea.

Bereizteko eragiketetan mantentze-lanak antolatzea.

Bereizteko instalazioetan oinarrizko mantentze-lanak gainbegiratzea.

Bereizte-eragiketak antolatzeko printzipioak.

Instalazioa abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko eragiketa-printzipioak.

Neurtzeko eta kontrolatzeko tresnak aldian behin egiaztatzeko interesa izatea.

Garbitasuna baloratzea eta ingurumena errespetatzea.

Instalazioen funtzionamenduan segurtasuna baloratzea.

Jarrera ordenatua eta metodikoa izatea.

5. lanbide-modulua: Erreaktore kimikoak

Kodea: 0189

Kurtsoa: 2.a

Iraupena: 140 ordu

Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 7

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1. Erreakzio-prozesuak kontrolatzen ditu eta, eginkizun horretan, inplikatuta dauden aldagaiak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Erreakzio kimikoaren printzipioak zehaztu ditu.

b) Erreakzio-zinetikaren oinarriak deskribatu ditu.

c) Fabrikazio-prozesu etengabearen eta etenaren ezaugarriak identifikatu ditu.

d) Fabrikazio-prozesuko erreakzio kimiko garrantzitsuenak zerrendatu ditu.

e) Materien eta energiaren balantzea ezarri du errendimendua kalkulatzeko.

f) Oreka kimikoaren desplazamenduak deskribatu ditu.

g) Erreaktore motak deskribatu ditu, erreakzioaren xedea eta eraikuntza-elementuak kontuan hartuta.

h) Hasierako erreakzio-baldintzak zehaztu ditu.

i) Erreakzio-tresneria abiarazteko eta geldiarazteko eragiketen sekuentzia ezarri du.

j) Ezusteko egoeren aurrean, prozesuaren normaltasuna berrezartzeko eta produkzio-galerak minimizatzeko beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak hartu ditu.

2. Katalizatzaileak hautatzen ditu eta prozesu kimiko industrialeko erreakzioarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Katalizatzaileen aplikazioak deskribatu ditu.

b) Katalizatzaile mota guztiak identifikatu ditu.

c) Katalizatzailearen prozesuko portaera aztertu du.

d) Katalizatzaileak erreakzioaren errendimenduan duen eragina zehaztu du.

e) Katalizatzailearen balio-bizitza zehaztu du.

f) Katalizatzailea berreskuratzeko/lehengoratzeko teknikak deskribatu ditu.

3. Bereizte elektrokimikoen prozesuak kontrolatzen ditu eta, eginkizun horretan, korronte elektrikoaren eta erreakzio kimikoaren arteko elkarrekintza erlazionatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Korronte elektrikoa erreakzio bateko ioi-desplazamenduarekin erlazionatu du.

b) Gelaxka elektrokimikoak eta horien osagaiak deskribatu ditu.

c) Elektrokimika fabrikazio-prozesuei, produktu kimikoak arazteari eta korrosioaren kontrako babes-estaldurei aplikatu die.

d) Elektrolisiaren fenomenoan gerta daitezkeen erreakzio sekundarioak ezaugarritu ditu.

e) Tenperaturak eta kontzentrazioak bereizte elektrokimikoetan duten eragina aztertu du.

f) Tresneria abiarazteko eta geldiarazteko eragiketen sekuentzia ezarri du.

g) Lan-eremua antolatu du tresnerian lehen mailako mantentze-lanak egiteko.

h) Tresneriak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatu du.

i) Tresneriaren ordena, garbitasuna eta segurtasuna baliozkotu du.

j) Datuen eta izandako gorabeheren erregistroak baliozkotu ditu.

4. Biorreakzioak kontrolatzen ditu esku hartzen duten mikroorganismoak eta horien funtzioa aztertuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Tenperaturaren eragina eta mikroorganismoen transformazio-erreakzioa zehaztu ditu.

b) Agitazio-abiadurak, mantenugai-kontzentrazioak eta pH-ak, besteak beste, biorreakzioan duten garrantzia baloratu du.

c) Biorreaktore motak eta horien osagaiak deskribatu ditu.

d) Biorreaktoreen aplikazio industrial nagusiak deskribatu ditu.

e) Biorreakzioaren ondorio diren produktuek eragindako kutsadura saihesteko prebentzio-neurriak ezarri ditu.

f) Biorreaktoreak abiarazteko eta geldiarazteko eragiketen sekuentzia ezarri du.

g) Lan-eremua antolatu du biorreaktoreetan lehen mailako mantentze-lanak egiteko.

h) Biorreaktoreen funtzionamendu-anomaliak erregistratu ditu mantentze-premiak ezartzeko.

i) Biorreaktoreek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatu du.

j) Biorreaktoreen ordena, garbitasuna eta segurtasuna baliozkotu du.

B) Edukiak:

1. Erreakzio-prozesuak kontrolatzea

Instalazioan edo laborategian erreakzioak egitea eta honako hauek aztertzea:

 Erreakzioaren eta estekiometriaren hipotesia.

 Erreaktiboak prestatzea.

 Erreaktore egokia hautatzea.

 Baldintza aproposak egokitzea.

 Erreaktorean erreakzioaren aldagaiak kontrolatzea.

 Emaitzazko produktuak identifikatzea.

Materiaren balantzearen arazoak konpontzea: teknika aljebraikoak, korrelazio-elementuak.

Hainbat erreaktore motatan energiaren balantzearen arazoak konpontzea.

Erreaktore baten errendimendua enpirikoki optimizatzea.

Erabilitako tresneria abiarazteko eta geldiarazteko eragiketen sekuentzia adieraziko duten fitxak egitea.

Ezusteko egoerak aztertzea produkzio-galerak minimizatzeko.

Prozesu kimikoaren ikuspegi orokorra.

Prozesu motak: etengabea eta etena.

Erreakzio kimikoak:

 Motak.

 Esku hartzen duten materien araberako eta aplikazioen araberako sailkapena.

Zinetika kimikoa:

 Ekuazio zinetikoa.

 Erreakzio-mekanismoak.

 Erreakzio-abiaduran eragina duten faktoreak.

Oreka kimikoa:

 Masa-ekintzaren legea. Oreka-konstantea.

 Disoziazio-maila.

 Orekan eragina duten faktoreak. Le Chatelier-en printzipioa.

Erreakzioetako materiaren balantzeak:

 Funtsezko kontzeptuak. Estekiometria. Masaren kontserbazioaren printzipioa.

 Errendimendua.

Erreakzioetako energiaren balantzeak:

Funtsezko kontzeptuak: beroa, lana, energia, bero-ahalmena...

 Hozteko eta berotzeko prozesuak.

 Erreakzio exotermikoak.

 Sistema adiabatikoak.

Erreaktoreak:

 Motak eta ezaugarriak.

 Erreaktore mota hautatzean eragina duten faktoreak.

 Produktuen araberako erreaktore bereziak.

Erreakzio-aldagaiak: hasierako baldintzak. Erreaktore mota, egoera, baldintza.

Erreakzioak abiarazteko eta geldiarazteko eragiketak:

 Prozeduren sekuentzia.

Fabrikazio-aginduak zehaztutako argibide, formula eta osaerekiko ordena eta egokitzeko jarrera izatea.

Produktu kimikoak segurtasunez maneiatzeko arropa eta lanabes egokiak erabiltzea.

Prozesuek ingurumenaren gainean sortzen duten eragina minimizatzen ahalegintzea.

2. Katalizatzaileak hautatzea

Instalazioan edo laborategian erreakzio katalitikoak egitea eta honako hauek aztertzea:

 Katalizatzailearen prozesuko portaera.

 Katalizatzailea prozesuaren arabera hautatzea.

 Bihurketa- eta errendimendu-kalkuluak.

Katalizatzaileen balio-bizitza kalkulatzea.

Katalizatzailearen definizioa. Katalizatzaile motak. Katalisiaren garrantzia.

Katalisi-mekanismoak. Aktibitate eta selektibitate katalitikoa.

Desaktibazioa. Pozoidura.

Katalizatzaileak lehengoratzea:

 Katalizatzailearen balio-bizitza.

 Lehengoratzeko edo berreskuratzeko teknikak.

 Katalizatzaileak errendimenduan duen eragina.

Erreakzioaren errendimendua.

Prozesu katalitikoen aplikazioak.

Autonomia eta ekimena baloratzea.

Kalitate-arauak, laneko osasunekoak eta ingurumena babestekoak betetzea baloratzea.

Analisia gauzatzean jarrera zorrotza, bizkorra eta garbia izatea.

3. Bereizte elektrokimikoko prozesuak kontrolatzea

Disoluzio elektrolitikoetan eroankortasuna neurtzea.

Erreakzio elektrokimikoen praktikak egitea eta tenperaturaren eta kontzentrazioaren eragina aztertzea.

Laborategian/instalazioan aplikazio industrial elektrokimiko batzuen praktikak egitea.

Elektrokimikaren hastapenak. Definizioak. Eroapen elektrikoa. Ioi-desplazamendua.

Erreakzio elektrokimikoak. Eragina duten aldagaiak.

Gelaxka elektrokimikoen deskribapena. Pila galbanikoak. Elektrodo motak. Nerst-en ekuazioa.

Elektrolisia. Erreakzio sekundarioak.

Teknika elektrokimikoen aplikazio industrialak:

 Produktu kimikoak araztea.

 Metalen korrosioa. Babes-estaldurak.

 Korrosioari aurrea hartzeko metodoak.

 Uren tratamendua.

 Elektrodialisia.

Tresneriaren ordena, garbitasuna eta segurtasuna baloratzea.

Hondakinekin, alderdi kutsatzaileekin eta horien tratamenduarekin zerikusia duen ingurumena babesteko araudia aplikatzea baloratzea.

Analisia gauzatzean jarrera zorrotza, bizkorra eta garbia izatea.

4. Biorreaktoreak kontrolatzea

Instalazioan edo laborategian mikroorganismoak eta mantenugaiak maneiatzea. Prebentzio-neurriak ezartzea.

Mantenugaien kontzentrazioak biorreakzioetan duen eragina aztertzea.

Biorreaktorea behar den kontzentrazioaren arabera hautatzea.

Biorreaktoreak abiarazteko eta geldiarazteko sekuentziak ezartzea.

Kasu praktikoak egitea eta biorreaktore motak eta errendimenduko aldagaiak konparatzea.

Biorreaktoreen funtzionamendu-anomaliak erregistratzea mantentze-premiak ezartzeko.

Biorreakzioak.

Prozesu biologiko industrialetan eragina duten faktoreak.

Biorreaktoreak. Biorreaktore eta osagai motak:

 Etengabea, erdietengabea, etena.

 Nahaste perfektua, tubularra, birzirkulazioa, pistoi-fluxua...

Biorreaktoreek kimika-industrian dituzten aplikazioak:

 Farmazia-prozesuak, isurkinen tratamendua eta beste zenbait aplikazio.

Produktu biologikoak eta kimikoak arretaz maneiatzea.

Biorreaktoreen ordena, garbitasuna eta segurtasun-arauak eta ingurumenari dagozkionak baloratzea.

Hondakin kutsatzaileekin eta horien tratamenduarekin zerikusia duen ingurumena babesteko araudia aplikatzeko interesa izatea.

6. lanbide-modulua: Prozesu kimikoaren erregulazioa eta kontrola

Kodea: 0190

Kurtsoa: 2.a

Iraupena: 180 ordu

Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 17

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1. Prozesu kimikoa kontrolatzeko parametro fisiko-kimikoak zehazten ditu, eta azken produktuaren kalitatearekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kimika-industrian sarrien erabiltzen diren neurri fisiko-kimikoak deskribatu ditu.

b) Kimika-industrian erabiltzen diren kalitate-arau nagusiak azaldu ditu.

c) Lortutako emaitza erreferentziako balioekin kontrastatu du.

d) Lortutako emaitzak behar diren doitasun eta unitateekin adierazi ditu.

e) Lortutako datuen estatistika-tratamendua egin du.

f) Datuak grafikoki irudikatu ditu.

g) Datuak ezarritako euskarrian erregistratu ditu.

h) Kimika-industrian ohikoenak diren analisi jarraituen motak identifikatu ditu.

2. Laginketa-planak antolatzen ditu, eta kimika-industriako kalitatearekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Laginketa-prozedura normalizatua landu du.

b) Laginketa-teknikak sailkatu ditu.

c) Laginketa-teknika hautatu du laginaren ezaugarriak kontuan hartuta.

d) Laginketa-tipologia bakoitzerako lan-prozedura normalizatuak (LPN) eta aplikatzeko argibideak azaldu ditu.

e) Laginketa-planaren arabera hartu behar den lagin kopurua ezarri du.

f) Laginketako materialak eta tresneria identifikatu ditu kantitatea eta egonkortasuna kontuan hartuta.

g) Laginketa-tresneria hautatu du eta laginaren izaerarekin erlazionatu du.

h) Laginak baztertzeko eta errefusatzeko irizpideak zehaztu ditu.

i) Laginketaren sobera diren hondakinak tratatzeko prozedura ezarri du.

j) Lagina hartu, kontserbatu, lekualdatu eta manipulatzean segurtasun-arauak aplikatu ditu.

3. Prozesu kimikoaren aldagaiak neurtzen ditu, eta lortutako emaitzak baloratzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Neurtzeko tresnak kalibratzeko teknikak deskribatu ditu.

b) Aldagaien neurri-unitateak zehaztu ditu.

c) Neurtzeko tresnen ezaugarri orokorrak zehaztu ditu (bitartea, span, sentikortasuna, doitasuna eta beste zenbait).

d) Neurgailuen errore motak aztertu ditu.

e) Neurtzeko tresnak erantzun motaren arabera sailkatu ditu.

f) Tresna guztiak neurtu beharreko parametroaren eta neurketa garatzen den ingurunearen arabera sailkatu ditu.

g) Neurgailuek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatu du, ezarritako maiztasunarekin, neurketa zuzena ziurtatzeko.

h) Neurtutako aldagaiaren datuak erregistratzeko teknikak aplikatu ditu.

i) Kontrolatu beharreko aldagaiak ezarritako bitarteen barruan daudela egiaztatu du.

j) Neurtzeko tresnak mantentzeko lanen sekuentzia eta lehentasuna zehaztu du.

4. Prozesu kimikoetan kontrol-begiztak erregulatzen ditu, eta horien elementuak eta erregulatzeko prozedurak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Tresnen eta kontrol-begizten sinbologia definitu du.

b) Kontrol-begizta ireki bat eta kontrol-begizta itxi bat osatzen duten elementu analogikoak eta digitalak (primarioak, bihurgailuak, transmisoreak, amaierako kontrol-elementuak, kontrolagailuak, alarmak, besteak beste) identifikatu ditu.

c) Kontrol motak (dena ala ezer ez, proportzionala, integrala eta deribatiboa (PID), besteak beste) prozesuaren ezaugarrien arabera sailkatu ditu.

d) Kontrol-sistemaren arkitektura orokorra identifikatu du.

e) Amaierako kontrol-elementuak ezaugarrien arabera hautatu ditu.

f) Kontrol-kontsignen puntuak prozesuaren ezaugarrien eta produkzio-helburuen arabera zehaztu ditu.

g) Kontrolatutako aldagaiak ezarritako kontsignekin erlazionatu ditu.

h) Gorabeheren aurrean neurri zuzentzaileak hartu ditu, eta kontsignak eta kontrol-sistema egokitu ditu.

i) Kontrol-sistemak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatu du ezarritako maiztasunarekin.

j) Kontrol-sistemaren mantentze-lanak egiteko sekuentzia eta lehentasuna zehaztu du.

5. Kontrolatzaile logiko programagarriak (PLC) programatzen ditu, eta jarduteko sekuentzia justifikatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) PLCen ezaugarri orokorrak zehaztu ditu.

b) PLCen sinbolo eta koloreen konbentzioa definitu du.

c) Programazio-logikaren eta lengoaiaren oinarrizko printzipioak definitu ditu.

d) PLCek kontrol industrialean dituzten aplikazioak identifikatu ditu.

e) Kontrol industrialeko oinarrizko sekuentziak programatu ditu.

f) Neurtzeko tresnak kalibratzeko eragiketen sekuentzia zuzena egiaztatu du.

g) PLCek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatu du, ezarritako maiztasunarekin, eta zuzenketa egokiak sartu ditu hautemandako desbideratzeen arabera.

h) PLCen ordena, garbiketa eta segurtasuna baloratu du.

i) PLCen mantentze-lanak egiteko sekuentzia eta lehentasuna zehaztu du.

6. Prozesu kimikoak optimizatzen ditu eta, eginkizun horretan, kontrol aurreratuko sistemak ezagutu eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kontrol aurreratuko sistemek prozesua optimizatzeko, anomaliak aurreikusteko, konpontzeko eta prozesuaren ingurumen-inpaktua minimizatzeko duten ahalmena aztertu du.

b) Erregulazio aurreratuko sistemak (teilakatua, partizioa, aldagai anitzekoa, banatua) sailkatu ditu.

c) Prozesu kimikoan kontrol digitaleko sistemak (SCADA) aztertu ditu.

d) Kontrol-gelen ezaugarriak deskribatu ditu.

e) Kontrol-gelen ordena, garbitasuna eta segurtasuna baloratu du.

f) Prozesuak optimizatzeko teknikak aplikatu ditu (off line optimizazioa, denbora errealeko optimizazioa, neurona-sareak, sistema adituak).

g) Kontrol prediktiboko eta moldatzaileko teknikak aplikatu ditu prozesu industrial bat erregulatzeko.

B) Edukiak:

1. Saiakuntza fisiko-kimikoak zehaztea

Neurketa-unitateak eta API, ISO, DIN eta beste zenbait arau erabiltzea eta maneiatzea.

Solido, likido eta gasetan parametro fisiko-kimikoak eta kalitatean inplikatutako aldagaiak zehaztea.

Kalkulu-orri bateko formulak eta estatistika-funtzioak aplikatzea eta erabiltzea.

Kalkulu-orri bateko datuekin irudikapen grafikoak egitea.

Kalitate-arauak: API, ISO, DIN eta beste zenbait.

Solidoen gaineko neurketak: masa, bolumena, tenperatura, kolorea, hezetasuna eta beste zenbait.

Likidoen gaineko neurketa-metodoak: dentsitatea, kolorea, hezetasuna, eroankortasuna, korrosioa, bero-ahalmena, pH-a, tenperatura, biskositatea, errefrakzio-indizea eta beste zenbait.

Gasen gaineko neurketak: dentsitatea, opakutasuna, hezetasuna, bero-ahalmena, tenperatura eta beste zenbait.

Analizagailu jarraituak (on line).

Analizagailuen etxola.

Datuak estatistikoki tratatzeko eta emaitzak grafikoki irudikatzeko informatika-tresnak.

Ezarritako kalitate-arauak errespetatzea eta betetzea.

Informazioa ordenatuta eta sistematizatuta tratatzea.

Estatistikak fabrikatutako produktuen kalitate-kontrolean duen garrantzia baloratzea.

2. Laginketa-plana antolatzea

Laginketa-planak egitea eta interpretatzea.

Laginketa-prozedura normalizatu bat idaztea.

Laginen kopurua eta tamaina zehaztea, eta haien adierazgarritasuna eta homogeneotasuna ziurtatzea.

Laginketa-arau ofizialak aztertzea.

Lagin homogeneoak eta adierazgarriak lortzea, lagintzeko, manipulatzeko, etiketatzeko, markatzeko eta erregistratzeko prozedurak aplikatuta.

Tresneria maneiatzea, prest jartzea eta mantentzea.

Laginak prestatzean eta sortutako hondakinak tratatzean segurtasun-arauak, laneko osasunekoak eta ingurumenari dagozkionak aplikatzea.

Laginketa-plana: oinarriak, metodologia eta motak.

Kalitate-maila onargarria (KMO edo AQL).

Laginketa-prozedura normalizatua.

Laginketan sortutako hondakinak tratatzeko sistemak.

Laginak hartzea:

 Laginak hartzeko arau ofizialak.

 Laginketako materiala eta tresneria prestatzeko sistemak.

 Lagina manipulatzeko, kontserbatzeko, garraiatzeko eta biltegiratzeko metodoak.

Laginketaren garrantziaz jabetzea.

Segurtasun-arauak, laneko osasunekoak eta ingurumenari dagozkionak betetzeko errespetua izatea.

Lanak egitean ordena eta garbitasuna baloratzea.

Materiala eta tresneria errespetatzea eta zaintzea.

Talde-lanean jarrera positiboa, parte-hartzailea eta laguntzailea izatea.

3. Prozesu kimikoaren parametroak neurtzea

Prozesuan hainbat neurketa-unitate maneiatzea eta horien arteko erlazioa zehaztea.

Tresneria eta neurtzeko aparatuak kalibratzea.

Produktu kimiko bat lortzeko prozesuan esku hartzen duten aldagaiak zehaztea.

Aldagai jakin baten eta aplikazio zehatz baten arabera, tresna egokiena hautatzea.

Tresnak sailkatzea:

 Funtzioaren arabera (sentsoreak, transmisoreak, adierazle erregistratzaileak, transduktoreak, bihurgailuak, erregulagailuak, eta beste zenbait).

 Erantzunaren arabera (lineala eta pendularra).

Emaitzak biltzea eta interpretatzea.

Neurtutako aldagaien datu-erregistroak aztertzea eta kontserbatzea.

Erregresio-zuzenak aplikatzea.

Neurketa. Neurketa zuzenak, homologoak eta ordezkapen bidezkoak.

Erroreak neurketan. Errore absolutua eta erlatiboa. Errore motak (pertsonalak, metodokoak eta instrumentalak).

Neurtzeko tresnen ezaugarri orokorrak (bitartea, span, sentikortasuna, doitasuna, errepikagarritasuna, zona itsua, bereizmena, histeresia eta erantzun-denbora).

Prozesu-industriako aldagai bereizgarrienak. Mailaren, presioaren, tenperaturaren, emariaren eta bestelakoen kontzeptua eta unitateak.

Maila, presioa, tenperatura, emaria eta bestelakoak neurtzeko tresnen funtzionamendu-printzipio fisikoak.

Maila, presioa, tenperatura, emaria eta bestelakoak neurtzeko tresna motak.

Tresnen kalibraketa. Kalibraketa motak. Erregresio sinple haztatua eta ez-lineala.

Aparatuak eta tresneria kalibratzean zehatz jokatzea.

Ordena eta zorroztasuna neurketa-grafikoak interpretatzean eta erroreak kalkulatzean.

Tresnen alorreko azken berrikuntzak ezagutzeko ekimena eta interesa izatea.

4. Kontrol-begiztak erregulatzea

Hainbat prozesu kimikoren hainbat kontrol-sistema irudikatzen dituzten eskemak egitea.

Kontrol-funtzioak zerrendatzea eta produkzioko, kalitateko, mantentzeko eta segurtasuneko funtzioekin erlazionatzea.

Prozesu kimiko baten kontrol-elementuak ezagutzea, identifikatzea eta sailkatzea.

Kontrol-begizta baten osagaiak aztertzea: transmisoreak, transduktoreak, bihurgailuak, erregulagailuak.

Prozesuen kontrola simulatzeko softwarea erabiltzea.

Balbula mota guztiak identifikatzea.

Probak egitea prozesu-diagrama hutsekin, bertan kontrol-begiztak ezartzeko.

Tresnen eta kontrol-begizten sinbologia. Tresneriaren diagramak. Bloke-diagramak. Arauak. Irudikatzeko pantailak, panelak eta kontsola interaktiboak.

Kontrol-begizta irekiak eta itxiak: osagaiak eta ezaugarri funtzionalak.

Erregulagailuetan doikuntzak egiteko aukerak; horien ezaugarriek prozesuan duten eragina.

Amaierako kontrol-elementuak: erregulazio-balbulak. Osagaiak. Garraiatutako fluidoaren araberako dimentsionamendua.

Kontrol-balbula baten ezaugarriak: lineala, isoportzentuala eta irekitze lasterrekoa.

Flashing-a eta kabitazioa kontrol-balbuletan.

NA eta NC balbulak. Hiru bideko balbulak (bereizlea eta nahaslea).

Katigamenduak.

Kontrol motak:

 Bi posiziokoak: dena ala ezer ez, bitarte diferentzialekoak, tarteko posiziokoak, denbora proportzionalekoak.

 PID kontrola: proportzionala, integrala eta deribatiboa eta beste zenbait.

Kontrol-begizta baten aplikazio motak destilazioan, erreaktoreetan, labe eta galdaretan, eta nahasteen prestaketan.

Prozesuaren kontrolean izan daitezkeen hutsegiteen aurrean erantzuteko gaitasuna izatea.

Fabrikazio-argibideekiko ordena eta zorroztasuna.

5. Kontrolatzaile logiko programagarriak (PLC) programatzea

Zenbaki-sistemen arteko bihurketa zuzena eta alderantzizkoa.

Zirkuitu konbinazionalak eta sekuentzialak aztertzea.

Egia-taulak egitea. Zirkuituak sinplifikatzea.

Irteerako ekuaziotik abiatuta zirkuitu baten diseinu eta garapen grafikoa (logigrama) egitea.

Automata programagarri bat programatzeko oinarrizko instrukzioak erabiltzea eta aplikazioa praktikoki egiaztatzea.

Automata programagarri zehatz baten sarrera-irteerako gailu motak identifikatzea.

PLCen sinbologia.

Logikako printzipioak.

PLCen egitura orokorra. Programazio-lengoaiak (LADDER eta GRAFCET).

Prozesuen kontroleko aplikazioak (dosifikazioa, nahastea, pisatzea, bainu elektrolitikoak, isurketen tratamendua eta beste zenbait).

Zirkuitu logiko errazak diseinatzeko autonomia eta ekimena izatea.

Aurkezpen arretatsua eta egungo sinbologiarekin eta araudiarekin bat datorrena baloratzea.

Zirkuitu baten elementuak muntatzeko metodo ordenatua hautatzea.

6. Prozesua kontrol aurreratuko sistemen bidez optimizatzea

Prozesu kimiko batean erabiltzen diren erregulazio-teknikak bereiztea.

Simulazio-programak maneiatzea, kontsignak eta beste zenbait kontrol-parametro aldatzea eta prozesuaren kontrolagarritasunean duten eragina aztertzea.

Kontrol-gelako panelak eta pantailak interpretatzea.

Tutuerien koloreen eta zenbakien kodeak ezagutzea segurtasun-informazio gisa.

Kontrol-sistemen ondorio diren produkzioko historikoak, geldialdiak eta alarmak aztertzea.

Erregulazio aurreratuko sistemak eta kontrol-ekintza konbinatuak:

 Kontrol teilakatua.

 Duplex kontrola (gama zatitukoa).

 Arrazoi erako kontrola.

 Kontrol autohautatzailea.

 Aldagai anitzeko kontrola.

 Feedforward (aurreelikadura) / feedback (berrelikadura) kontrol konbinatua.

 Kontrol banatua.

Kontrol digitaleko sistemak (SCADA).

Prozesuak optimizatzeko sistemak. Kontsignen optimizazioa.

Kontrol-gelak.

Kontrol aurreratuaren aplikazioak destilazioan, erreaktoreetan, labe eta galdaretan, nahasteen prestaketan, lixibagailuetan eta paper-makinetan.

Kontrol-gelen ordena, garbitasuna eta segurtasuna baloratzea.

Prozesuko eta kontrol-gelako tresnak maneiatzean segurtasun-arauak zehatz-mehatz errespetatzea.

Aldaketa teknologikoek sorrarazitako egoera berriekiko jarrera positiboa izatea.

7. lanbide-modulua: Prozesu-industrietako mantentze elektromekanikoa

Kodea: 0191

Kurtsoa: 1.a

Iraupena: 132 ordu

Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 7

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1. Kimika-industriako tresneria eta instalazioak osatzen dituzten materialak identifikatzen ditu eta ezaugarriekin eta erabilerarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kimika-industriako instalazioetan eta tresnerian erabiltzen diren material motak identifikatu ditu.

b) Material horien erabilera zehaztu du, aplikazioaren eta korrosioak, nekeak edo bestek eragindako balizko asalduren arabera.

c) Materialen propietate fisikoak (erresistentzia, elastikotasun-muga, harikortasuna, besteak beste) aztertu ditu.

d) Instalazioak eta higadurak edo kalteak izan ditzaketen elementuak kontserbatzeko eta mantentzeko arazoak identifikatu ditu.

e) Industriako tresneria eta instalazioetan gertatzen diren korrosio motak eta horien mekanismoak deskribatu ditu.

f) Materialen korrosioan eragina duten faktoreak identifikatu ditu.

g) Korrosioaren kontrako prebentzio-mekanismoak ezarri ditu.

h) Material ez-metalikoen degradazio-mekanismo nagusiak deskribatu ditu.

2. Tresneria, makina eta instalazioen elementu mekanikoak aztertzen ditu eta betetzen duten funtzioa ezagutzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Makinetako multzo mekanikoak eta elektromekanikoak identifikatu ditu.

b) Mekanizazio-teknika sarrienak aztertu ditu.

c) Makinetako multzo mekanikoak osatzen dituzten mekanismoek betetzen duten funtzioa deskribatu du.

d) Multzo mekanikoak mekanismoek egiten duten transformazioaren arabera sailkatu ditu.

e) Higadurak ager daitezkeen elementu eta piezen zati edo puntu kritikoak identifikatu ditu.

f) Elementu mekanikoak lubrifikatzeko teknikak deskribatu ditu.

g) Mantentze-plana eta oinarrizko edo lehen mailako mantentze-lanak egiteko argibideak aztertu ditu, makina eta elementu mekanikoen dokumentazio teknikoari jarraituta.

h) Makinen prebentzio-neurriak eta segurtasunekoak deskribatu ditu.

3. Instalazio hidraulikoak eta pneumatikoak ezaugarritzen ditu, eta prozesu kimikoko esku-hartzea baloratzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Instalazio hidraulikoak eta pneumatikoak konfiguratzen dituzten osagaiak eta egitura identifikatu ditu.

b) Instalazio hidraulikoei eta pneumatikoei dagozkien planoak eta zehaztapen teknikoak aztertu ditu.

c) Instalazio hidraulikoak eta pneumatikoak osatzen dituzten elementuak tipologiaren eta funtzioaren arabera sailkatu ditu.

d) Sistema pneumatikoen eta hidraulikoen funtzionamendu-sekuentzia azaldu du.

e) Prozesu kimikoan instalazio hidraulikoen eta pneumatikoen aplikazio arloak deskribatu ditu.

f) Mantentze-plana eta oinarrizko edo lehen mailako mantentze-lanak egiteko argibideak aztertu ditu, instalazio hidraulikoen eta pneumatikoen dokumentazio teknikoari jarraituta.

g) Makinen prebentzio-neurriak eta segurtasunekoak deskribatu ditu.

4. Makina elektrikoak identifikatzen ditu, eta prozesuaren barruan duten xedearekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Printzipio elektrikoak eta elektromagnetikoak definitu ditu.

b) Prozesu industrialetako tresneriari eta instalazioei aplikatutako instalazio elektrikoak aztertu ditu.

c) Linea eta hargailu elektrikoak babesteko mota desberdinetako segurtasun-gailuen printzipio fisikoa zehaztu du.

d) Tresneria eta instalazioetan erabiltzen diren makina elektrikoak identifikatu ditu.

e) Makina elektrikoak tipologiaren eta funtzioaren arabera sailkatu ditu.

f) Transformadore monofasiko eta trifasikoen funtzionamendu-printzipioa eta ezaugarriak definitu ditu.

g) Makina elektrikoen (korronte zuzeneko (KZ) sorgailuak, korronte zuzeneko (KZ) eta korronte alternoko (KA) motorrak eta alternadoreak) funtzionamendu-printzipioa eta ezaugarriak azaldu ditu.

h) Behe-tentsioko eta goi-tentsioko elektrizitatea banatzeko sareen tipologia identifikatu du.

i) Sinbologia elektrikoa definitu du.

j) Makina eta gailu elektrikoen mantentze-plana eta oinarrizko edo lehen mailako mantentze-lanak egiteko argibideak aztertu ditu, haien dokumentazio teknikoari jarraituta.

k) Makina elektrikoen prebentzio-neurriak eta segurtasunekoak deskribatu ditu.

5. Mantentze-ekintzak ezaugarritzen ditu eta haien beharra justifikatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Tresneria eta instalazioak mantentzeko eta kontserbatzeko plana ezarri du.

b) Lan-eremuaren baldintzak aztertu ditu, ezarritako saiakuntzen bitartez, mantentze-lanak egiteko.

c) Mantentze-lanak egiteko baimena emateko ezarrita dauden irizpideak identifikatu ditu.

d) Mantentze-lanak egiaztatzeko eragiketak deskribatu ditu.

e) Mantentze-lanak gauzatzeko tresneria eta instalazioak (isolamendu elektrikoak, isolamendu fisikoa, larrialdietako ekipamenduak, komunikabideak, besteak beste) behar bezala seinaleztatzeko era deskribatu du.

f) Tresneriaren eta instalazioen disfuntzio-seinale ohikoenak deskribatu ditu.

g) Lehen mailako mantentze-lanak zehaztu ditu.

h) Prozesua optimizatzeko mantentzearen ondorio diren aldaketak aztertu ditu.

i) Tresneria eta instalazioak mantentzeari eta kontserbatzeari buruzko dokumentuak behar bezala erregistratu direla gainbegiratu du.

B) Edukiak:

1. Tresneria eta instalazioak osatzen dituzten materialak identifikatzea

Kimika-industriako instalazioetan eta tresnerian erabiltzen diren material motak identifikatzea.

Material horien erabilera, eta korrosioak, nekeak edo bestek eragindako balizko asaldurak.

Materialen propietate fisikoak interpretatzea (erresistentzia, elastikotasun-muga, harikortasuna...).

Industriako tresneria eta instalazioetan gertatzen diren korrosio motak eta horien mekanismoak deskribatzea.

Material metalikoen eta ez-metalikoen korrosioaren faktoreak eta prebentzio-mekanismoak identifikatzea.

Materialak eta propietateak. Material motak.

Propietate fisikoak eta fisiko-kimikoak.

Metalen korrosioa. Korrosio motak.

Oxidazioa. Korrosioa hedatzea.

Material ez-metalikoen degradazioa.

Tresneria eta instalazioak kontserbatzeko eta mantentzeko arazoak baloratzea.

Segurtasun-arauak eta laneko osasunekoak zorrotz betetzea.

Prozesuaren fase bakoitzean kalitate-irizpideak aplikatzeko interesa izatea.

Bere saileko tresneriaren eta instalazioen ordenarekiko eta garbitasunarekiko interesa izatea.

2. Elementu mekanikoak ezaugarritzea

Makinetako multzo mekanikoak eta elektromekanikoak identifikatzea.

Mekanizazio-teknika sarrienak aztertzea.

Makinetako multzo mekanikoak osatzen dituzten mekanismoek betetzen duten funtzioa deskribatzea.

Multzo mekanikoak mekanismoek egiten duten transformazioaren arabera sailkatzea.

Higadurak ager daitezkeen elementu eta piezen zati edo puntu kritikoak identifikatzea.

Elementu mekanikoak lubrifikatzeko teknikak aplikatzea.

Mekanikako printzipioak. Makinen zinematika eta dinamika.

Makina eta mekanismoen elementuak.

Lotura-elementuak.

Transmisio-elementuak.

Lubrifikazio-teknikak: laino bidezko lubrifikazioa.

Segurtasun- eta higiene-araudia zorrotz betetzea.

Makinekin lan egiteko arropa egokia erabiltzea.

Balizko arazoak konpontzeko autonomia izatea.

3. Makina hidraulikoak eta pneumatikoak ezaugarritzea

Dokumentazio eta eskema pneumatikoak interpretatzea.

Pneumatikan erabiltzen den sinbologia maneiatzea.

Instalazio pneumatikoak osatzen dituzten atalak aztertzea.

Dokumentazio teknikoa eta eskema hidraulikoak interpretatzea.

Hidraulikan erabiltzen den sinbologia maneiatzea.

Instalazio hidraulikoak osatzen dituzten elementuak sailkatzea.

Mantentze-plana eta oinarrizko edo lehen mailako mantentze-lanak egiteko argibideak aztertzea.

Pneumatikaren oinarriak.

Instalazio pneumatikoak: ezaugarriak, aplikazio-eremua.

Hidraulikaren oinarriak.

Hidraulikako instalazioak: ezaugarriak, aplikazio-eremua.

Sistema hidraulikoaren hainbat funtzionamendu eta ezaugarriak.

Prozesu kimikoan instalazio hidraulikoen eta pneumatikoen aplikazio arloak deskribatzea.

Instalazio hidrauliko eta pneumatikoetako segurtasun- eta higiene-araudia.

Makinen prebentzio-neurriak eta segurtasunekoak zorrotz betetzea.

Mantentze-lan prebentiboen plana zorrotz betetzea.

Eragiketak gauzatzean norbera babesteko ekipamenduaren segurtasun-neurriak baloratzea.

Aparatuak eta tresneria erabiltzeko baldintza onetan mantentzeko premia baloratzea.

4. Makina elektrikoak identifikatzea

Prozesu industrialetako tresneriari eta instalazioei aplikatutako instalazio elektrikoak aztertzea.

Tresneria eta instalazioetan erabiltzen diren makina elektrikoak identifikatzea.

Makina elektrikoak tipologiaren eta funtzioaren arabera sailkatzea: korronte zuzeneko sorgailuak, korronte zuzeneko eta korronte alternoko motorrak eta alternadoreak.

Makina eta gailu elektrikoen mantentze-plana eta oinarrizko edo lehen mailako mantentze-lanak egiteko argibideak aztertzea.

Goi-tentsioko eta behe-tentsioko maniobra-tresneria identifikatzea: ebakigailuak eta etengailuak.

Behe-tentsioko eta goi-tentsioko sareak identifikatzea: azpiestazioak.

Babes-tresneria erabiltzea: etenik gabeko elikatze-sistemak.

Maniobra-armairuak interpretatzea.

Sinbologia elektrikoa erabiltzea.

Elektrizitatearen printzipioak. Korronte zuzena eta korronte alternoa.

Linea eta hargailu elektrikoak babesteko segurtasun-gailuen magnetismoaren eta elektromagnetismoaren printzipioak.

Osagai elektromagnetikoak. Erreleak.

Makina elektriko estatikoen eta birakarien funtzionamendua. Tipologia eta ezaugarriak.

Makina elektrikoen segurtasun- eta higiene-araudia.

Transformadore monofasiko eta trifasikoen funtzionamendu-printzipioa eta ezaugarriak.

Makina elektrikoen prebentzio-neurriak eta segurtasunekoak zorrotz betetzea.

Aparatuak eta tresneria erabiltzeko baldintza onetan mantentzeko interesa izatea.

Eragiketak gauzatzean norbera babesteko ekipamenduaren (NBE) segurtasun-neurriak baloratzea.

5. Mantentze-ekintzak ezaugarritzea

Tresneria eta instalazioak mantentzeko eta kontserbatzeko plana ezartzea.

Mantentzeko eremuaren seinaleztapena identifikatzea.

Mantentze espezifikoa gainbegiratzea.

Esku-hartzeen dokumentazioa prestatzea.

Tresneriaren eta instalazioen disfuntzio-seinale ohikoenak identifikatzea.

Prozesua optimizatzearekin lotutako lehen mailako mantentze-lanak zehaztea.

Tresneria eta instalazioak mantentzeari eta kontserbatzeari buruzko dokumentuak behar bezala erregistratu direla gainbegiratzea.

Mantentzearen funtzioak eta helburuak.

Mantentze motak.

Lehen mailako mantentzearen antolamendua.

Mantentze-lanak egiaztatzeko eragiketak.

Mantentze-lanak gauzatzeko tresneria eta instalazioak (isolamendu elektrikoak, isolamendu fisikoa, larrialdietako ekipamenduak, komunikabideak...) seinaleztatzea.

Mantentze-lan prebentiboen plana zorrotz betetzea.

Prozesuaren fase bakoitzean kalitate-irizpideak aplikatzeko motibazioa izatea.

Hondakinekin, alderdi kutsatzaileekin eta horien tratamenduarekin zerikusia duen ingurumena babesteko araudia betetzeko interesa izatea.

8. lanbide-modulua: Nahasteak formulatzea eta prestatzea

Kodea: 0192

Kurtsoa: 1.a

Iraupena: 132 ordu

Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 7

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1. Kimika transformatzailean produktuak sailkatzen ditu, eta produkzio-teknikekin eta aplikazioekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kimika transformatzaileko produktuak identifikatu ditu.

b) Formulazioetan erabiltzen diren lehengaien eta materia osagarrien ezaugarriak eta funtzionaltasuna eta prozesu industrialen gaineko eragina definitu ditu.

c) Produktuen osaera definitzen duen araudia interpretatu du.

d) Produktuetarako nahasteak egiteko formulak interpretatu ditu, eta osagaiak, erantsi behar diren egoera eta dosifikazio-marjinak ezagutu ditu.

e) Produktuen aurkezpenak identifikatu ditu (solidoak, konprimituak, likidoak), haien xedea eta erabilitako materien ezaugarriak kontuan hartuta.

f) Erabili behar diren teknikak eta produktuak behar bezala maneiatzeko hartu behar diren arreta-neurriak aztertu ditu.

g) Formulazio kimikoak deskribatu ditu eta haien ingurumen-inplikazioekin erlazionatu ditu.

2. Sistema barreiatuak lortzen ditu, eta haien kontzentrazioaren adierazpenarekin eta lortzeko baldintzekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Sistema barreiatuen motak identifikatu ditu.

b) Kontzentrazioa adierazteko erak deskribatu ditu.

c) Nahasteak eta disoluzioak lortzeko beharrezkoak diren kalkuluak egin ditu.

d) Dosifikatzeko sistema eskuzkoak eta automatikoak identifikatu ditu, eta balantza, dosifikagailu eta nahasteko tresneria motekin erlazionatu ditu.

e) Nahasteak lortzeko prozesuarekin lotutako energia termikoaren aldakuntza baloratu du.

f) Presioak gas-nahasteak egiteko lanetan duen garrantzia aztertu du.

g) Produktu kimikoen disolbagarritasuna zehaztu du tenperaturaren arabera.

h) Nahasteak lortzeko erabiltzen diren laguntzaileen funtzioa deskribatu du.

i) Disoluzioak prestatzeko prozesuari datxezkion arriskuak deskribatu ditu.

j) Formulazioetan disolbatzaile-kontsumoa gutxitzeko premia justifikatu du.

3. Nahasteko teknikak hautatzen ditu, eta osagaien eta azken produktuaren ezaugarriekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Nahasteak lortzeko eragiketak prozesuaren zerbitzu osagarri gisa aztertu ditu.

b) Materiaren eta energiaren balantzeak aplikatu ditu nahasteak lortzeko instalazioetan.

c) Transformazio-prozesuen errendimendu-kalkuluak aplikatu ditu, eta kontsumitutako materialen eta fabrikatutako produktuen kantitateen arteko balantzea egitea justifikatu du.

d) Nahasteak lortzeko erabiltzen den tresneria deskribatu du, eta horretarako irudikapen normalizatuko eskemak eta sinbologia erabili ditu.

e) Nahasteko tresnerian aukeratze-irizpideak eta lan-baldintzak ezarri ditu.

f) Nahasgailu motak hautatu ditu, eta lortu behar den sistema barreiatuaren ezaugarriekin erlazionatu ditu.

4. Nahasteko prozesuak kontrolatzen ditu, eta azken produktuaren ezaugarriak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Fabrikazio-prozesuan eragina duten parametroak (granulometria, jariakortasuna eta beste zenbait) definitu ditu.

b) Lortutako emaitza aztertu du, eta produktuekin, iritsitako kontzentrazioekin eta prozesuaren errendimenduarekin erlazionatu du.

c) Fabrikatutako loteen trazagarritasun zuzenaren inplikazioak baloratu ditu.

d) Soberako produktuak eta zehaztapenak betetzen ez dituztenak tratatu ditu.

e) Tresneriak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatu du.

f) Tresneriaren garbiketan, funtzionamenduan eta oinarrizko mantentze-lanetan segurtasun-neurriak baloratu ditu.

g) Nahasteak lortzeko tresneria eta instalazioak abiarazteko eta geldiarazteko prozedurak deskribatu ditu.

h) Tresneriak disfuntziorik izanez gero bete beharreko jarraibideak ezarri ditu eta disfuntzioen jatorria aztertu du.

B) Edukiak:

1. Kimika transformatzailean produktuak sailkatzea

Produktuen aurkezpenak identifikatzea (solidoak, konprimituak, likidoak), haien xedea eta erabilitako materien ezaugarriak kontuan hartuta.

Nahasteak egiteko formulak interpretatzea, eta osagaiak, eranste-egoera eta dosifikazio-marjinak ezagutzea.

Formulazioetan osagaien kantitateak kalkulatzea.

Eszipienteak (argizariak, gomak, azukreak, alkoholak, tentsioaktiboak...) modu praktikoan prestatzea.

Kimika transformatzailea. Produkzio-teknika eta aplikazioak.

Produktu kimikoen fabrikazioko lehengaiak:

 Sailkapena, ezaugarriak, funtzioak eta aplikazioak.

Produktu elaboratuak: propietateak eta aplikazioak.

Eszipienteak eta gehigarriak:

 Kontzeptua, motak eta funtzioak.

 Ezaugarriak eta garrantzia.

 Plazeboaren kontzeptua.

Produktu kimikoen formulazioa:

 Propietate fisiko eta kimikoen azterketa.

 Bateragarritasun-azterketak.

Produktuen formulazio ekologikoak. Ingurumen-inplikazioa.

Kalkuluak egiteko ordena eta metodoa baloratzea.

Autonomia eta ekimena baloratzea.

Produktuak behar bezala maneiatzeko jarrera arretatsua eta zuhurra izatea.

2. Sistema barreiatuak lortzea

Laborategiko/instalazioko materialak eta tresneria prestatzea.

Teknika bakoitzerako produktu egokiak hautatzea.

Kontzentrazioen kalkuluak egitea.

Nahasteko eta dosifikatzeko sistemak identifikatzea: eskuzkoak eta automatikoak.

Laborategian/instalazioan sistema barreiatuak egitea. Honakoak aztertzea:

 Produktuen identifikazioa.

 Prozesuaren errendimendua.

 Kontzentrazioak.

 Sortutako hondakinak.

Sistema barreiatuak:

 Zehazpena.

 Motak: homogeneoak eta heterogeneoak.

 Ezaugarri fisiko-kimikoak. Osaera.

Sistema barreiatu homogeneoak:

 Disoluzioak.

 Disolbagarritasuna. Eragina duten faktoreak.

 Kontzentrazioaren adierazpena. Kontzentrazioen bihurketa-taulak.

Disolbatzaileak.

Sistema barreiatu heterogeneoak:

 Motak: emultsioak, esekidurak, aerosolak...

 Egonkortasuna. Eragina duten faktoreak.

Disoluzioak eta nahasteak:

 Tresneria (dosifikagailuak, balantzak, eskuzko sistemak eta automatikoak...).

 Nahasteko prozesuarekin lotutako energia termikoaren aldakuntza.

 Presioak gas-nahasteetan duen eragina.

Laguntzaileak: funtzioa. Motak. Ezaugarri fisiko-kimikoak.

Emultsionatzaileen, apar aurkakoen, lodigarrien, fluidifikatzaileen, disolbagarri bihurtzekoen eta bestelakoen dosifikazioa.

Laborategian/instalazioan hainbat motatako sistema barreiatuak prestatzean txukun eta zorrotz jokatzea.

Hondakinen alderdi kutsatzaileen eta horien tratamenduaren gainean sentsibilizatzea.

3. Nahasteko teknikak hautatzea

Nahasteko prozesuetan errendimenduak kalkulatzea.

Nahasteak lortzeko instalazioetan materiaren eta energiaren balantzeak egitea.

Nahasgailu motak hautatzea, eta lortu nahi den sistema barreiatuaren ezaugarriekin (egoera, partikula-tamaina, proportzioa...) erlazionatzea.

Eskemen eta sinbologiaren irudikapen normalizatua.

Instalazioan/laborategian nahasteen praktikak egitea eta nahaste-mailan eragina duten baldintzak aztertzea.

Nahasteak. Motak.

Nahastea. Teoria. Nahaste ausazkoak eta ordenatuak.

Nahaste-maila.

Nahaste-indizea. Baldintzak eta erabilitako parametroak.

Teknikak. Nahaste konbektiboa, zizailazkoa eta difusionala.

Banantzea edo nahastea desegitea.

Tresneria eta lanabesak:

 Nahasgailu etenak eta etengabeak.

 Solido, likido, esekidura eta erdisolidoetarako nahasgailuak.

Eraikuntza-elementuak. Aplikazioak. Printzipio fisikoak.

Nahasteak lortzeko instalazioetako materiaren eta energiaren balantzeak.

Emaitzak sistematikoki egiaztatzeko ohitura izatea.

Segurtasun-neurriak eta norbera babesteko ekipamendua aplikatzeko interesa izatea.

Prozesuaren faseetan ordena eta garbitasuna baloratzea

4. Nahasteko eragiketak kontrolatzea

Erabilitako tresneria abiarazteko eta geldiarazteko eragiketen sekuentzia adieraziko duten fitxak egitea.

Nahasteko eragiketetan egiten diren kontrolak zehatz-mehatz islatuko dituzten erregistroak egitea.

Tresneriak disfuntziorik izanez gero bete beharreko jarraibideak ezartzea.

Nahasteko eragiketen kasu praktikoak aztertzea:

 Laginak hartzea.

 Puntu kritikoak trazagarritasun-sistema bat ezartzerakoan.

 Lotutako dokumentazioa, erregistroak.

Instalazioen garbiketaren kasu praktikoak aztertzea: eragiketen sekuentziak eta erregistroak ezartzea.

Nahasteko prozesua kontrolatzeko parametroak (granulometria, jariakortasuna...).

Tresneria eta instalazioak abiaraztea eta geldiaraztea.

Kutsadura gurutzatua. Prebentzioa.

Loteen trazagarritasuna. Prozedurak eta erregistroak. Segurtasun-bermea. Araudia.

Tresneriaren eta instalazioen oinarrizko mantentzea.

Instalazioen eta tresneriaren higiene-baldintza orokorrak.

Garbiketa fisikoa, kimikoa eta mikrobiologikoa. Garbitzeko sistemak eta tresneria.

Prozeduren ordenarekin eta sekuentziarekin zorrotz jokatzea.

Ordenak eta garbitasunak prozesuaren faseetan duten eragina.

Tresneria abiarazteko, garbitzeko eta mantentzeko eragiketen sekuentzia jarraikitasunez eta zorrotz gauzatzea.

9. lanbide-modulua: Produktu kimikoak egokitzea eta biltegiratzea

Kodea: 0193

Kurtsoa: 1.a

Iraupena: 99 ordu

Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1. Produktu kimikoak ontziratzeko eta etiketatzeko lanak kontrolatzen ditu, eta horien oinarriak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ontziak eta ontziratzeko materialak sailkatu ditu, eta ontziratu behar den produktuarekin erlazionatu ditu.

b) Etiketatzeko materialak identifikatu ditu, eta ontzi eta produktuekin lotu ditu.

c) Ixteko, zigilatzeko eta etiketatzeko erabiltzen diren itsasgarri motak aztertu ditu.

d) Sorta edo lotekako produktuen ontziratzea eta tutuerien bitartez banatutakoen edo soltekoen ontziratzea bereizi ditu.

e) Makina, tresneria eta bestelako elementuen eskemak identifikatu ditu, sinbologia eta nomenklatura zuzena erabilita.

f) Produktuak ontziratzeko eta egokitzeko instalazioetako makinak eta elementuak aztertu ditu.

g) Produktuak banaketa, arriskugarritasuna, erreaktibotasuna, iraungitzea eta biltegiratzea kontuan hartuta etiketatzeko moduak identifikatu ditu.

h) Ontziratzeko prozesuan sortutako hondakinak bereizi eta sailkatu ditu.

i) Ontziratzeko tresneriaren eta makinen lehen mailako mantentze-lanak antolatu ditu.

j) Ontziratzeko eta etiketatzeko produktuen arriskugarritasuna eta behar bezala manipulatzeko baldintzak baloratu ditu, aurrez zehaztutako segurtasun-arauen arabera.

2. Materia eta produktu kimikoen biltegiratzea kontrolatzen du, eta produkzio-baldintzatzaileak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Produktuak iraungitzearen, erabilgarritasunaren, tamainaren eta beste ezaugarri batzuen arabera sailkatu ditu.

b) Kimika-industrietan eta antzekoetan gehien erabiltzen diren biltegiratzeko sistemak eta teknikak deskribatu ditu.

c) Biltegian, gordailuan eta ganberan lehengaien eta produktuen banaketa antolatu du, horien ezaugarriak eta ezarritako irizpideak kontuan hartuta.

d) Erabilgarri dagoen biltegiratze-bolumenaren aprobetxamendu optimoa lortzeko irizpideak ezarri ditu.

e) Biltegi, gordailu eta ganberetan tenperatura, hezetasun, argi eta aireztatze baldintzak aplikatu ditu, produktua kontserbatzeko eskakizunen arabera.

f) Egokitzeari eta biltegiratzeari dagozkien trazagarritasun-irizpideak aplikatu ditu.

g) Biltegian eman beharreko denbora salgaiaren arabera egokia dela iritzi dio.

h) Indarrean dagoen araudiaren arabera biltegi batek bete behar dituen segurtasun-neurriak deskribatu ditu.

i) Biltegia kontrolatzeko tresneria eta programa informatikoak erabili ditu.

3. Produktu kimikoak egokitzeko lineak optimizatzen ditu, eta horien antolamendua justifikatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Egokitze-lanen programa ezarri du.

b) Dosifikatzeko eta egokitzeko faseak produktuaren kalitatearen gainean duen garrantzia justifikatu du.

c) Egokitzeko tresneria kontrol-paneletik abiarazteko eta zaintzeko jarraibideak ezarri ditu.

d) Egokitzeko eragiketetan erabiltzen diren tresneria, makina eta instalazio motak deskribatu ditu.

e) Lan-programaren aldean izan diren desbideratzeak hauteman eta zuzendu ditu.

f) Tresneriaren/makinaren lehen mailako mantentze-lanak eta garbiketa egin ditu metodo egokiak erabilita.

g) Produkzioa zuzentzeko edo hobetzeko neurriak identifikatu ditu.

h) Gune garbietan edo arrisku-eremuetan ezarritakoaren arabera jardun du, eragiteko prozedura normalizatuen arabera.

i) Produktuak paketatzeko/kutxaratzeko teknikak identifikatu ditu, behar bezala manipulatu eta biltegiratzen direla ziurtatzeko.

j) Lekuz aldatzeko egokitutako produktuen egonkortasuna ziurtatu du.

4. Produktu kimikoak kargatzeko eta deskargatzeko eragiketak kontrolatzen ditu, eta beharrak eta izakinak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Produktua hartzeko, igortzeko eta itxaroteko eremuak identifikatu ditu.

b) Produktua hartzeko, igortzeko eta itxaroteko irizpideak ezarri ditu.

c) Produktu kimikoak egoera fisikoaren arabera kargatzeko, deskargatzeko eta dosifikatzeko eragiketak deskribatu ditu.

d) Produktu kimikoak kargatzeko, deskargatzeko eta dosifikatzeko eragiketak antolatu ditu barneko eta kanpoko argibideei jarraiki.

e) Kargatzeko eta deskargatzeko eragiketetan karga solidoak hautsi, likidoak isuri edo gas-ihesik edo bestelako disfuntziorik izanez gero jarraitzeko ezarritako argibideak interpretatu ditu.

f) Hartu edo igorri behar den lotea osatzen duten produktu guztien segurtasun-fitxa aztertu du.

g) Produktuak kargatzeko eta deskargatzeko eragiketetan segurtasun-arauak aplikatu ditu.

h) Garraiobideak bete behar dituen segurtasun-baldintzak aztertu ditu, eta garraiatu behar den produktuaren ezaugarriekin erlazionatu ditu.

B) Edukiak:

1. Ontziratzeko eta etiketatzeko tresnak kontrolatzea

Ontziratzeko sistema hautatzea produktu jakin baterako materialaren, itxituraren eta manipulazioaren arabera.

Itxitura motak sailkatzea eta ontzi motaren eta produktuaren arabera hautatzea.

Ontziak materialen eta itxitura motaren arabera sailkatzea.

Ontziratze motak oro har bereiztea: loteak, paketeak, tutueriak edo soltekoak.

Etiketatzeko sistemak identifikatzea eta ontzi motaren arabera erabiltzea.

Ontzi-hondakinak kudeatzeko sistemak aztertzea.

Produktu kimikoak dauzkaten ontziak maneiatzearen arriskuak aztertzea.

Ontziak: ezaugarriak eta funtzioak.

Ontziak betetzeko prestatzeko moduak. Ondoren ixtea.

Poltsaratzeko prozedurak. Aleko paketeak osatzea eta paletizazioa.

Ontziratzeko prozedurak. Produktu kimikoak egoeraren eta ezaugarrien arabera ontziratzeko erabiltzen den makineria.

Etiketatzea. Etiketak sortzeko eta itsasteko sistemak.

Kodetzeko teknikak eta kodeek etiketetan duten esanahia. Substantzia arriskutsuen sailkapena eta etiketatzea (REACH).

Segurtasun-datuen fitxak eta segurtasun kimikoaren txostena (REACH).

Prozedurei eta argibide teknikoei saiatuki jarraitzea.

Talde-lanean laguntzea hala eskatzen duten zereginetan.

Produktuak kodetzearekin eta etiketen edukiarekin zorrotz jokatzea.

Ontziratzean banako segurtasun-neurriak baloratzea.

2. Produktu kimikoen biltegiratzea kontrolatzea

Produktuak ezaugarri teknikoak kontuan hartuta sailkatzea eta argibide teknikoen arabera biltegiratzea.

Biltegiratzeak eskatzen dituen tenperatura, hezetasun, argitasun edo aireztatze baldintzak lortzeko biltegiak izan behar dituen ezaugarriak aztertzea.

Biltegiratzearekin zerikusia duten arriskuak identifikatzea eta ebaluatzea.

Produktu kimikoak biltegiratzeko higiene-baldintza egokiak identifikatzea.

Biltegiratzea optimizatzeko informatika-programak maneiatzea.

Produktu kimikoen biltegiratzea (produktu kimikoen biltegiratzeari buruzko arautegia eta horren argibideak).

Produktu kimikoak egokitzeko segurtasuna. Segurtasun-fitxak.

Gas likidotuak: oreka-diagrama.

Likidoak: biltegiratze-tenperatura, lurrun-presioa, maila, likidoen egonkortasuna.

Gasak: presio maximoa, presio/tenperatura erlazioa.

Solidoak: tenperatura, hezetasuna, maila edo altuera.

Produktuak biltegiratzea: biltegia informatika-aplikazioak erabiliz kontrolatzea.

Biltegiratzearen jarraipena eta automatizatzeko aukera.

Biltegiratze-datuak zehaztasunez jasotzea eta lotutako programak behar bezala erabiltzea.

Eragiketak gauzatzean eta biltegiratzea kontrolatzeko prozedura aplikatzean zorrotz jokatzea.

Datuak eta horietatik abiatuta egin beharreko kalkuluak hautatzeko jarrera ordenatua eta metodikoa izatea.

3. Produktu kimikoak egokitzeko lineak antolatzea

Ontziak egokitzeko eta banatzeko sistemak aztertzea.

Makinak eta aparatuak eragiketa osagarriekin maneiatzea.

Ontziratzeko eta egokitzeko prozesuan desbideratzeak kontrolatzea.

Produktuak egokitzea lekuz aldatzerakoan egonkortasuna bermatzeko.

Produktu kimikoak ontziratzeko eragiketetan arriskuak baloratzea.

Ontziratzeko eragiketekin lotutako ingurumen-alderdiak identifikatzea.

Ontziratzeko eta egokitzeko nomenklatura eta sinbologia.

Produktuak ontziratzeko eta egokitzeko lineak.

Ontziratzeko eta egokitzeko lineak osatzen dituzten elementuak.

Ontziratzeko eta egokitzeko prozesuko kalitate-irizpideak.

Makinak erabiltzean eta prozeduren jarraipenean zorrotz jokatzea, baita segurtasunarekin eta ingurumenarekin zerikusia duten gaietan ere.

Esleitutako lanetan eta arazoak konpontzerakoan beste pertsona batzuekin koordinatzeko interesa izatea.

Zailtasunen aurrean ekimena eta erreakzionatzeko gaitasuna izatea.

4. Produktu kimikoak eta materia osagarriak kargatzeko eta deskargatzeko eragiketak kontrolatzea

Hartzeko eta igortzeko eremuek izan behar dituzten ezaugarriak deskribatzea.

Kargatzeko eta deskargatzeko eragiketa orokorrak eta bete behar diren arauak identifikatzea.

Produktu kimikoak kargatu eta deskargatzearekin zerikusia duten ingurumen-alderdiak identifikatzea, ingurumeneko larrialdi-planarekin zerikusia dutenak batik bat.

Kargatzeko eta deskargatzeko eragiketetan arriskuak identifikatzea eta ebaluatzea.

Salgai arriskutsuen garraioari buruzko arauak egoera fisikoaren eta arriskugarritasunaren arabera nola betetzen diren aztertzea.

Salgai arriskutsuen garraioa (ADR).

Salgai arriskutsuen karga eta deskarga (ADR).

Ontzia eta bilgarria eta garraio-baldintzak.

Produktu kimiko solidoak kargatzeko, deskargatzeko eta mugitzeko tresneria eta instalazioak.

Solidoen garraioa.

Produktu kimiko likidoak kargatzeko, deskargatzeko eta mugitzeko tresneria eta instalazioak.

Ponpaketa. Ponpekiko eragiketak.

Aplikatzeko segurtasun-baldintzak.

Gasak eta gas likidotuak kargatzeko, deskargatzeko eta mugitzeko tresneria eta instalazioak.

Gas-likidotzea.

Baskulak.

Kargarekin eta deskargarekin lotutako zereginak programatzeko ekimena izatea.

Araudian (ADR batik bat) jasotako informazioa abiapuntutzat hartuta, prozedurak idazten parte hartzea.

Dagokion dokumentazioa idaztean zorrotz jokatzea.

Makinak erabiltzean eta prozeduren jarraipenean zorrotz jokatzea, baita segurtasunarekin eta ingurumenarekin zerikusia duten gaietan ere.

10. lanbide-modulua: Kimika-industrietako arriskuen prebentzioa

Kodea: 0194

Kurtsoa: 1.a

Iraupena: 66 ordu

Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1. Makinak, tresneria eta instalazioak erabiltzean segurtasun-arauen aplikazioa gainbegiratzen du, eta lotutako neurriak eta prebentzio-neurriak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Detekzio-sistema finko nagusiak, sentsoreak eta bestelako alarma-sistemak deskribatu ditu, eta prozesuko instalazioetako banaketa justifikatu du.

b) Presioa arintzeko sistemen eta segurtasun-balbulen beharra justifikatu du, instalazioak babesteko neurri gisa.

c) Suteak itzaltzeko agenteak, tresneria eta instalazioak eta horien aplikazio espezifikoak identifikatu ditu.

d) Kontrol-sistemarekin lotutako segurtasun-elementuak identifikatu ditu.

e) Alarma-sistemen funtzioa azaldu du.

f) Tresneria-erredundantzia segurtasun-sistema gisa justifikatu du.

g) Kimika-instalazioekin lotutako arrisku nagusiak (sutea, leherketa, hodei toxikoak eta bestelakoak) definitu ditu.

h) Produktu kimikoak segurtasunaren edo agresibitatearen arabera sailkatu ditu, eta produktuarekin lotutako sinbologia identifikatu du.

i) Kimika-industriako tresneria, makina eta instalazioen berezko arriskuak identifikatu ditu, presiopean lan egiten dutenenak batik bat.

j) Lan-prozedurei aplikatzekoa den segurtasun-legeria aztertu du.

2. Prozesu kimikoan ingurumen-arauen aplikazioa gainbegiratzen du, eta ingurumen-parametroak ezagutzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kutsatzaileei eta horien monitorizazioari buruzko neurri nagusiak ezaugarritu ditu.

b) Kutsatzaileak detektatzeko eta neurtzeko gailuen antolaera eta aplikazioa justifikatu du.

c) Ingurumen-kutsatzaileak izaeraren, osaeraren eta ondorioen arabera sailkatu ditu.

d) Kimika-instalazioko eragiketa guztiei aplikatzekoak diren ingurumen alorreko arauak eta prozedurak aztertu ditu.

e) Balizko ingurumen-inpaktuaren parametroak eta horren prebentzioa deskribatu ditu.

f) Kimika-industriak ingurumenerako substantzia arriskutsuak arazteko erabiltzen dituen teknikak ezagutu ditu.

3. Bere eta besteren arrisku pertsonalei aurrea hartzen die, eta arriskuei aurrea hartzeko arauak aztertu eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Intoxikatzeko modu nagusiak eta horiei aurrea hartzeko erabiltzen diren babes-bitartekoak deskribatu ditu.

b) Kimika-jarduera industrialean erabiltzen diren prebentzio-bitartekoak eta ekipamenduak sailkatu ditu.

c) Ordena- eta garbitasun-arauak segurtasunarekin erlazionatu ditu.

d) Seinale eta alarmen ezaugarriak eta xedeak deskribatu ditu.

e) Norbera babesteko ekipamenduaren ezaugarriak eta erabilerak deskribatu ditu.

f) Arriskuei aurrea hartzeko arauak ezaugarritu ditu.

4. Larrialdi-planak aplikatzen ditu, eta ebakuazio-teknikekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Istripuen edo larrialdi-plan bat abiarazten duten arrisku-egoeren arrazoiak identifikatu eta deskribatu ditu.

b) Larrialdi-planak istripuaren kategoriaren arabera aktibatzeko irizpideak ezagutu ditu.

c) Hainbat motatako larrialdien aurrean jarduteko protokoloak deskribatu ditu.

d) Okasio bakoitzerako aurreikusitako larrialdi-planak eta jendea ebakuatzekoak interpretatu ditu hala eskatu duten egoeretan.

e) Ingurumen-larrialdiko planak eta jardunak deskribatu ditu.

f) Gauzatu eta koordinatu behar diren ekintzak eta larrialdi-egoera bakoitzerako beharrezkoak diren ekipamenduak eta bitartekoak identifikatu ditu.

g) Lehen laguntzetako teknika simulatuak garatu ditu.

h) Bere ardurapeko arloko jardunak deskribatzen dituen protokoloa landu du.

i) Neurri egokiak hartzeko, larrialdi-egoera berehala eta behar bezala jakinaraziko dela ziurtatzen duten dokumentuak edo izapideak deskribatu ditu.

B) Edukiak:

1. Kimika-sektorean segurtasun-arauen aplikazioa gainbegiratzea

Kontrol-sistemak gainbegiratzea: prozesuko segurtasun-detektagailuak eta alarmak.

Ihes eta isurketen aurreko prebentzioa eta jarduna.

Instalazio industrialak eta zerbitzu-sareak (ura, gasak, elektrizitatea, berokuntza, hoztea, etab.) behar bezala erabiltzen direla egiaztatzea.

Presiopean edo hutsean lan egiten duten tresneria eta instalazioak erabiltzeko segurtasun-neurriak aplikatzea.

Segurtasun industrialeko seinaleztapena ezagutzeko ariketak egitea.

Segurtasun-fitxak sistematikoki erabiltzea produktu kimikoak maneiatu baino lehen eta biltegiratzerakoan.

Kimika-sektorean aplikatzekoa den arriskuen prebentzioa.

Indarrean dagoen araudia.

Lan-inguruneko garbitasunari eta ordenari buruzko arauak eta kimika-instalazioko higieneari buruzkoak.

Larrialdiekin lotutako lege eta arau alorreko eskakizunak.

Segurtasuneko legeria: substantzia arriskutsuen zuzentaraua. Istripu handien zuzentaraua (Seveso II). Bioziden eta plagiziden zuzentaraua. Substantzia eta prestakinen etiketa; arriskugarritasun-piktogramak; arrisku-faseak; arreta-faseak. Kolore-kodeak, tutuerien zenbakiak eta anagramak.

Kimika-instalazioetako eta osagarrietako arriskuak: kimika-instalazioetako arrisku nagusiak. Produktu kimikoen arriskuak. Biltegiratzeko, maneiatzeko eta ontziratzeko bateraezintasunak; korrosioaren, kutsaduraren eta isurketen kontrako arreta-neurriak. Toxikotasun-muga, sukoitasun-muga eta bestelakoak.

Intoxikatzeko moduak: ingestioa, larruazalekoa, begikoa, gasak eta arnasketa, sentikortzea.

Materialen segurtasun-fitxa. Erreaktibotasun kimikoa eta intererreaktibotasun-taula.

Hodei toxikoak (dispertsioa, iraunkortasuna, jardun kolektiboa, babes-neurriak). Lan-giroa (esposizio-maila, mugak, babesa, neurketa eta monitorizazioa).

Jardueretan segurtasun- eta higiene-arauen arabera jokatzea.

Tresneria, instalazioak eta produktuak ordenarekin, zorrotz eta garbitasunez manipulatzea, eta arriskuei aurrea hartzea.

2. Prozesu kimikoan ingurumen-arauen aplikazioa gainbegiratzea

Kutsatzaile kimikoak, fisikoak eta biologikoak izaeraren, osaeraren eta ingurumenean eta organismoan izan ditzaketen ondorioen arabera sailkatzea.

Kimika-produkzioko instalazioen atmosferarako isuriek, hondakin-urek eta hondakin solidoek hurbileko ingurumenean dituzten ondorioak identifikatzea, ebaluatzea eta kontrolatzea.

Kutsatzaileak detektatzeko eta neurtzeko gailuak erabiltzea.

Hondakinak minimizatzeko eta ezabatzeko teknikak aplikatzea.

Kutsatzaile kimiko, biologiko eta fisikoen neurketak egitea, eta emaitzak araudiaren arabera interpretatzea.

Banako eta taldeko babes-neurriak aztertzea.

Hondakinak tratatzeko ingurumen-araudia aplikatzea.

Prebentzio-sistemak eta lan-giroaren babesa. Lan-ingurunearen faktoreak: fisikoak, kimikoak eta biologikoak.

Ingurumen-alderdiak. Ingurumen-arriskuko egoeren aurreko ebaluazio-arauak. Ingurumen-segurtasunari buruz indarrean dagoen araudia.

Kutsadura: aireko partikulak. Gas kutsatzaileak. Uretako kutsatzaileak. Hondakin solidoak.

Kutsatzaileen neurketak eta monitorizazioa.

Ingurumen-legeria eta kudeaketa: ingurumen-kudeaketaren oinarrizko alderdiak. Produkzioa eta garapen iraunkorra; ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa. Ingurumen alorreko ziurtagiriak eta auditoriak: ISO 14000, IPPC (kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratua), hondakinen zuzentaraua; ontzien eta ontzi-hondakinen zuzentaraua.

Laborategiko jardunbide egokietako (GLP) prozedurak betetzea eta errespetatzea.

Laneko eta ingurumeneko segurtasun- eta higiene-araudia betetzea eta errespetatzea.

Sortutako hondakin mota orori dagokion araudia zorrotz erabiltzea.

3. Kimika-industriako arrisku pertsonalen prebentzioa

Segurtasun industrialeko seinaleztapena ezagutzeko ariketak egitea.

Banako eta taldeko babes-bitartekoak aztertzea.

Sute, leherketa, intoxikazio, ihes eta isurketen kontrako larrialdi-planak aztertzea.

Detektagailuak eta neurgailuak identifikatzea.

Presiopean edo hutsean lan egiten duten tresneria eta instalazioak mantentzeko segurtasun-neurriak aplikatzea.

Higiene-arriskuen mapak aztertzea eta diseinatzea.

Arriskuguneetan metodo eraginkorrak aztertzea.

Prozesu kimiko bateko gorabehera edo gertakariei (ebakiak, erredurak, elektrokuzioak, keak, gasak, suteak, leherketak...) aurrea hartzeko neurriak aztertzea.

Kimika-industrietako arrisku-faktoreak eta egoerak.

Kimika-sektoreko arrisku ohikoenak: produktu kimikoekiko lanaren arriskuak, arrisku industrialak eta prozesuaren arriskuak.

Segurtasun-neurriak produkzioan, instalazioen prestaketan eta mantentzean.

Prebentzio sarrienak: suteak, leherketak, presiopeko eta hutseko aparatuak, fluido- eta ke-ihesak, isurketak, elektrokuzioak, ebakiak eta erredurak.

Arriskuei aurrea hartzeko bitartekoak, ekipamendua eta teknikak.

Norbera babesteko arropa eta ekipamendua. Seinaleak eta alarmak.

Suteen kontrako ekipamendua.

Toxikotasun-muga, sukoitasun-muga eta bestelakoak.

Intoxikatzeko moduak: ingestioa, larruazalekoa, begikoa, gasak eta arnasketa, sentikortzea.

Materialen segurtasun-fitxa. Erreaktibotasun kimikoa eta intererreaktibotasun-taula.

Lanpostuko jardueretan segurtasun- eta higiene-arauen arabera jokatzea.

Tresneria, instalazioak eta produktuak ordenarekin, zorrotz eta garbitasunez manipulatzea, eta arriskuei aurrea hartzea.

Norbera babesteko ekipamenduak behar bezala eta etengabe erabiltzea.

4. Larrialdi-planak eta ebakuazio-teknikak aplikatzea

Okasio bakoitzerako aurreikusitako barneko eta kanpoko larrialdi-planak eta jendea ebakuatzekoak interpretatzea.

Ikastetxeko larrialdi-plana aztertzea.

Ingurumen-larrialdiko planak eta jardunak aztertzea.

Lehen laguntzetako teknika simulatuak aplikatzea.

Sute, leherketa, intoxikazio, ihes eta isurketen kontrako larrialdien aurrean jarduteko protokoloa lantzea.

Arriskuguneak eta izan litezkeen larrialdiak adierazi ondoren, seinaleztatzeko neurriak proposatzea.

Istripu-kategoriak; larrialdi-planak aktibatzeko irizpideak.

Barneko larrialdi-planaren antolamendua; kanpoko larrialdi-planaren egitura; elkarri laguntzeko planak.

Ingurumen-kutsaduraren ondoriozko larrialdi-planak.

Larrialdiari erantzuteko eta babesteko neurriak, ekipamendua eta bitartekoak. Lehen laguntzak. Ebakuazio-teknikak. Suteak itzaltzea. Kalteak baloratzea.

Larrialdietarako simulakroak eta entrenamendua.

Gertakari eta istripu sarrienen aurrean egoki erreakzionatzea.

Larrialdien aurrean bete-betean parte hartzea eta simulakroan inplikatzea.

Lehen laguntzak ikasteko eta eguneratzeko interesa izatea eta horretan inplikatzea.

11. lanbide-modulua: Kimika-prozesuko industrietako proiektua

Kodea: 0195

Kurtsoa: 2.a

Iraupena: 50 ordu

Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1. Kimika-industriari buruzko proiektu bat egiteko metodologia aztertzen du, eta haren garapena egituratzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Informazioa bilatzeko metodoak zehaztu ditu.

b) Proiektu mota guztiak identifikatu ditu (kudeatzekoak, arazoak konpontzekoak, esperimentatzekoak, ikertzekoak).

c) Proiektuak egiteko irizpideak deskribatu ditu (lan-taldeak osatzea, informazioa biltzea, aztertzea eta laburbiltzea, txostenak egitea, besteak beste).

d) Proiektu bat egiteko parametro guztiak baloratu ditu (giza baliabideak eta materialak, denborak eta bideragarritasuna).

e) Proiektua gauzatzeko metodoa zehaztu du.

f) Proiektua garatzeko lan-etapak deskribatu ditu (prestatzea eta bilatzea, esperimentatzea, eraikitzea eta bestelakoak).

g) Proiektua abian jartzearen bideragarritasuna eta egokitasuna baloratu du.

2. Kimika industrialeko goi-mailako teknikariaren konpetentziekin erlazionatutako proiektu bat diseinatzen du, eta proiektua osatzen duten faseak sartu eta garatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektua egiteko beharrezkoa den informazioa bildu du.

b) Proiektuarekin zerikusia duen eta enpresaren jarduerek zehazten duten araudia aztertu du.

c) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari eta ekonomikoari buruzko azterlana egin du.

d) Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta horien edukia identifikatu ditu.

e) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu, eta proiektuaren irispidea identifikatu du.

f) Proiektua garatzeko beharrezko jarduerak zehaztu ditu.

g) Proiektua egiteko beharrezkoak diren baliabide materialak eta pertsonalak aurreikusi ditu.

h) Proiektuaren baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

i) Diseinatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

j) Proiektuaren kalitatea bermatzen duten adierazleak definitu ditu.

3. Proiektuaren inplementazioa edo gauzatzea planifikatu eta definitzen du, eta esku hartzeko plana eta dagokion dokumentazioa zehazten du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gauzatu beharreko jarduerak identifikatu eta proiektutik atera ditu.

b) Jarduerak sekuentziatu ditu eta osatzeko premien arabera antolatu ditu.

c) Jarduera bakoitzerako beharrezko baliabideak eta logistika finkatu ditu.

d) Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

e) Jarduerak gauzatzeko edo jarduteko prozedurak finkatu ditu.

f) Proiektua ezartzeari datxezkion arriskuak identifikatu ditu, eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta beharrezko bitartekoak eta ekipamenduak definitu ditu.

g) Baliabide materialak eta giza baliabideak eta gauzatze-denborak esleitzeko plangintza egin du.

h) Ezartzearen baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

i) Proiektua ezartzeko edo gauzatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.

4. Proiektua kudeatzen du eta jarraipen eta kontroleko prozedura definitzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

c) Jarduerak egitean sor daitezkeen gorabeherak eta izan daitekeen konponbidea ebaluatzeko eta horiek erregistratzeko prozedura definitu du.

d) Baliabideetan eta jardueretan litezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura zehaztu du, horiek erregistratzeko sistema barne dela.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

f) Erabiltzaileen edo bezeroen ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du eta berariazko dokumentuak landu ditu.

g) Hala badagokio, proiekturako baldintzen orria beteko dela ziurtatzeko sistema bat ezarri du.

5. Proiektua aurkeztu eta defendatzen du, eta proiektua lantzean eta heziketa-zikloko ikaskuntza-prozesua garatzean eskuratutako konpetentzia teknikoak eta pertsonalak eraginkortasunez erabiltzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektuari buruzko memoria-dokumentua egin du.

b) Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiliko dituen aurkezpena prestatu du.

c) Proiektuaren azalpena egin du. Bertan, haren helburuak eta eduki nagusiak deskribatu ditu eta jasotako ekintza-proposamenen hautaketa justifikatu du.

d) Azalpenean komunikazio-estilo egokia erabili du eta, ondorioz, azalpen antolatua, argia, atsegina eta eraginkorra lortu du.

e) Proiektua behar bezala babestu du, eta arrazoituta erantzun die epaimahai ebaluatzaileak planteatzen dituen galderei.

12. lanbide-modulua: Ingeles teknikoa

Kodea: E200

Kurtsoa: 2.a

Iraupena: 40 ordu

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1. Tituluaren lanbide-esparruarekin, prestakuntza pertsonalarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.

b) Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.

c) Ahozko argibideak ezagutu ditu eta enpresaren testuinguruan emandako adierazpenei jarraitu die.

d) Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.

e) Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

f) Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.

g) Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

h) Laneko elkarrizketa baterako aurkezpen pertsonala prestatu du.

i) Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

2. Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.

b) Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.

c) Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.

d) Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.

e) Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.

f) Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.

g) Aurkezpenetan eta agurretan, prestatu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.

h) Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.

i) Profilarekin lotutako okupazioak eta lanpostuak identifikatu ditu.

j) Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.

k) Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

l) Nork bere prestakuntza eta lanbide-konpetentziak aurkezteko Europako herrialdeetan erabilitako jarraibideen araberako Curriculum Vitaea egin du.

3. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.

b) Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

c) Sektorearen berezko alderdi sozio-profesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

d) Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

e) Beste herrialdearen berezko balioak eta ohiturak identifikatu eta bere jatorrizko herrialdekoekin lotu ditu, antzekotasunak eta desberdintasunak ezartzearren.

B) Edukiak:

1. Profilarekin lotutako ahozko mezuak ulertzea eta sortzea

Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea: gustuak eta lehentasunak, iradokizunak, argudioak, argibideak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpena eta bestelakoak.

Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak

Intonazioa, ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa.

Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.

Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

Laneko elkarrizketa bat prestatzea, dituen prestakuntza eta motibazio pertsonalak aurkezteko.

Sektoreko terminologia espezifikoa.

Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa, eta bestelakoak.

Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.

Lan-elkarrizketa baten gaikako atalak.

Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.

Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.

Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

2. Profilarekin lotutako idatzizko mezuak interpretatzea eta adieraztea

Hainbat formatutan emandako mezuak ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.

Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

Erlazio logikoak ezagutzea: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.

Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

Sektorearen berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.

Puntuazio-markak erabiltzea.

Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

Testu koherenteak lantzea.

Lan-ingurunearekin lotzen den lan-eskaintza bateko iragarkien atalak ulertzea.

Dagokion profilarekin lotutako lan-eskaera prestatzea: curriculuma eta gutun eragingarria.

Euskarri telematikoak: faxa, e-posta, burofaxa, web-orriak.

Hizkuntzaren erregistroak.

Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.

Europako Curriculum Vitaearen eredua.

Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.

Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

Beste kultura batzuen alderdi profesionalekiko interesa erakustea.

Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

3. Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea

Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementu esanguratsuenak interpretatzea.

Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.

Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.

Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

13. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea

Kodea: 0196

Kurtsoa: 1.a

Iraupena: 99 ordu

Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

b) Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

c) Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

d) Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.

e) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

f) Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

g) Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

2. Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

b) Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.

c) Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

d) Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

e) Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

f) Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

g) Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

3. Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

f) Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

g) Soldata-ordainagiria aztertu du eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

j) Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

4. Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

b) Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak adierazi ditu.

c) Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

d) Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

e) Langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

g) Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

h) Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

5. Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

b) Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

c) Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

d) Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-ingurunean ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

e) Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

f) Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

g) Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

b) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

c) Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

e) Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

f) Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

g) Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

7. Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

b) Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

c) Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

d) Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

e) Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

f) Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

B) Edukiak:

1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua

Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

Tituluaren lanbide-sektorea zehaztu eta aztertzea.

Norberaren ibilbidea planifikatzea.

Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

Erabakiak hartzeko prozesua.

Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

Autoenplegua lan-munduratzeko hautabidetzat baloratzea.

Lan-munduratze egokirako lan-ibilbideak baloratzea.

Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

2. Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea

Antolakundea pertsona-talde gisa aztertzea.

Antolamendu-egiturak aztertzea.

Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

Lan-taldeen sorrera aztertzea.

Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

Gatazka zehaztea: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

Gatazka ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.

Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena baloratzea.

Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.

Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

3. Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak

Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

Nomina interpretatzea.

Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren arteztarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana&

Lana arautzearen beharra baloratzea.

Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa.

Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta baloratzea.

4. Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia

Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

5. Arrisku profesionalak ebaluatzea

Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

Arrisku-faktoreak aztertzea.

Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

Arrisku profesionalaren kontzeptua.

Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

Prebentzio-neurriak hartzeko interesa.

Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia baloratzea.

6. Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea

Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.

Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.

Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun-mailak enpresan.

Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).

Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

Prebentzioaren plangintza enpresan.

Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.

Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.

Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

7. Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea

Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakoak dituzten betebeharrak aztertzea.

Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.

Larrialdi-egoerak aztertzea.

Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

Langileen osasuna zaintzea.

Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

Larrialdi medikoa / lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.

Seinale motak.

Larrialdien aurreikuspena baloratzea.

Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

14. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

Kodea: 0197

Kurtsoa: 2.a

Iraupena: 60 ordu

Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 4

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1. Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

b) Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

c) Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

d) Enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

e) Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

f) Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.

g) Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

b) Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

c) Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

d) Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

e) Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

f) Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

g) Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.

h) Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

i) Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

3. Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

c) Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

d) Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

e) Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

f) Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

g) Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

h) Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

i) Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.

j) Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

k) Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

l) Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

4. Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

b) Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

c) Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

d) Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

e) Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

f) Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.

B) Edukiak:

1. Ekimen sortzailea

Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna, plangintza eta prestakuntza.

Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

Enpresaburuaren kontzeptua.

Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

Ekintzaileen arteko lankidetza.

Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

Ekintzailetzaren bultzatzaile gisa, ekimena, sormena eta erantzukizuna baloratzea.

2. Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena

Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).

Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

Genero-berdintasuna errespetatzea.

Enpresa-etika baloratzea.

3. Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea

Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

Produkzio-plana prestatzea.

Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

Zerga-arloa enpresetan.

Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.

Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

4. Administrazio-funtzioa

Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.

Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

15. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza

Kodea: 0198

Kurtsoa: 2.a

Iraupena: 360 ordu

Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 22

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1. Kimika-instalazioko eragiketak antolatzen ditu, eta zuzen fabrikatzeko arauak beteko direla bermatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Fabrikazio-prozesuetako lan-prozedurak eta argibideak interpretatu ditu.

b) Fabrikatuko diren produktuak, tresneriaren erregimena eta baldintzak, eta lan-denborak zehaztu ditu.

c) Prozesua behar bezala koordinatzeko eta optimizatzeko argibide orokorrak zehaztu ditu.

d) Kontrol-prozedurei, prozesu kimikoei, energia-zerbitzuei eta osagarriei, laginak hartzeko planari, kalitate-planari eta mantentze-lanetakoari dagozkien eragiketak xehatu ditu.

e) Produkzioan esku hartzen duten prozesu guztiak ziurtatu ditu, eta giza baliabideak eta bitarteko materialak optimizatu ditu.

f) Dokumentazioa, datuen erregistroa eta txosten teknikoak egiteko lanak kudeatu ditu, eta prozesuaren trazagarritasuna bermatu du.

g) Kalitatea kudeatzeko planak betetzen direla kontrolatu du.

2. Prozesu kimikoaren eta zerbitzu osagarrien tresneria eta instalazioak prestatzeko eragiketak gainbegiratzen ditu, eta haiek prozesu kimikoan sinkronizatzea ziurtatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Tresneria eta instalazioak konpontzeko edo bertan esku hartzeko prestatzeko lanak zehaztu ditu.

b) Tresneria, makina eta instalazioen anomaliak aztertu ditu.

c) Konpontzeko dagoen atal edo arlo bat mantentzeko eta prestatzeko eragiketak gainbegiratu ditu.

d) Tresneria, makinak eta instalazioak abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko eragiketak zehaztu ditu.

e) Prozesu kimikoa abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko eragiketak zehaztu ditu.

f) Fabrikazio-prozesuko tresneria eta instalazioak mantentzeko plana ezartzen eta betetzen lagundu du.

g) Tresneria, makina eta instalazioen eta lan-eremuaren ordena eta garbitasuna ziurtatu du.

h) Produkzio-prozesuak zehaztutako baldintzetan mantentzen direla kontrolatu du.

i) Fabrikazio-prozesuan neurri zuzentzaileak eta hobetzekoak ezarri ditu, definitutako protokoloei jarraiki.

3. Produktu kimikoen nahasteak lan-prozedura normalizatuei jarraiki formulatu eta prestatzen direla egiaztatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Nahasteen formulazioa interpretatu du.

b) Nahasteak prestatzeko lan-argibideak aztertu ditu.

c) Materialen pisua, proportzioak, homogeneotasuna eta bestelako parametroak ezarritako formulazioarekin bat datozela ziurtatu du.

d) Prozesuan nahasteak eta disoluzioak prestatzeko lanak egin ditu.

e) Nahasteko tresneria abiarazteko eta geldiarazteko sekuentzia egiaztatu du.

f) Nahasteko tresneriaren lehen mailako mantentze-lanak ziurtatu ditu.

g) Nahasteko prozesuan sortu diren ezusteko egoeren aurreko jardunak antolatu ditu.

h) Lortutako formulazioen erregistroa gainbegiratu du.

i) Nahasteko tresneria eta instalazioak garbitzeko eta higienizatzeko eragiketak eta jarduteko sekuentzia gainbegiratu ditu.

j) Konpontzeko dagoen atal edo arlo bat mantentzeko eta prestatzeko eragiketak gainbegiratu ditu.

4. Prozesu kimikoaren eragiketa-erregimena kontrolatzen du, eta kalitate-planekin erlazionatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Laginak hartzeko plana ezarri du.

b) Laginak hartzeko eta horien analisi fisiko-kimikoak egiteko eragiketak gauzatu ditu.

c) Prozesu kimikoa abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko eragiketak kontrolatu ditu.

d) Prozesuaren optimizazioa ziurtatu du kontrol aurreratuko sistemen bitartez.

e) Prozesuko aldagaiak ezarritako bitarteen barruan mantentzen direla gainbegiratu du.

f) Neurri zuzentzaile egokiak hartu ditu prozesuan izandako anomalien arabera.

g) Tresneriaren eta lanabesen portaera erregistratu du, haiek mantentzeko premiak ezartzeko.

h) Kontroleko tresneria eta instalazioak garbitzeko eta higienizatzeko eragiketak gainbegiratu ditu.

i) Mantentze-lanak ezarritako maiztasunarekin zehaztu ditu.

j) Kontroleko tresneria eta instalazioak mantentzeko eragiketak gainbegiratu ditu.

5. Produktu kimikoak lan-prozedura normalizatuei jarraiki egokitu eta biltegiratzen direla kontrolatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lehengaiak hartzeko lanek eta produktuak bidaltzekoek ezarritako kalitatea betetzen dutela gainbegiratu du.

b) Egokitzeko materiala gainbegiratu du.

c) Lehengaiak eta igortzeko produktuak behar bezala identifikatuta daudela egiaztatu du.

d) Lehengaiak, produktuak eta materiala biltegiratzeko ordena eta baldintzak ezarri ditu.

e) Biltegiko materialen fluxua kontrolatu du, eta denborak eta espazioak optimizatu ditu.

f) Produktuen etiketatzea trazagarritasun-arauak betez ezarri du.

g) Egokitutako produktuak kalitate-arauak eta segurtasunekoak betez lortu ditu.

h) Produktuak igortzeko lanak eta garraioaren fluxua antolatu ditu, haien izaera/propietateak kontuan hartuta eta segurtasun-arauak eta trazagarritasunari dagozkionak betez.

i) Produktuak ontziratzeko eta egokitzeko eragiketak gainerako fabrikazio-eragiketekin koordinatu ditu.

j) Produktuak behar bezala manipulatzea ziurtatuta paketatu ditu.

k) Txostenak egin ditu eta prozesuaren trazagarritasuna ziurtatu du.

l) Produktua hartzeari, biltegiratzeari, ontziratzeari eta ezarritako euskarrian eta prozedura eta kodeekin etiketatzeari dagozkion datu guztiak erregistratu direla egiaztatu du.

6. Segurtasun-arauak eta ingurumenari dagozkionak betetzen direla gainbegiratzen du, eta prozesu kimikoaren eraginkortasunarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresako segurtasun-planak eta ingurumenari dagozkionak identifikatu ditu.

b) Segurtasun-arauak eta ingurumenari dagozkionak betez prestatzea eta jardutea sustatu du.

c) Tresneria, makina eta instalazioek segurtasun-arauak eta ingurumenari dagozkionak betez lan egiten dutela ziurtatu du.

d) Mantentze-lanak egiteko babes eta tresneria egokiak erabiltzen direla eta segurtasun- eta prebentzio-araudia betetzen dela egiaztatu du.

e) Tresneria, makina eta instalazioei dagozkien segurtasun-arauek eta lan-eremuan identifikatutako arriskuek eraginpean hartzen dituzten langileek haiek guztiak ezagutzen dituztela egiaztatu du.

f) Ingurumenaren gaineko eta segurtasuneko arriskua duten desbideratzeak zuzentzeko beharrezkoak diren eragiketak bermatu ditu.

g) Norberaren eta besteren arrisku pertsonalei aurrea hartzeko banako babes-ekipamenduak erabiltzen direla gainbegiratu du.

h) Langile guztiek praktika, simulakro eta larrialdietan ezarritako segurtasun-protokolo eta planen arabera bete-betean parte hartzeko modua antolatu du.

7. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek lortutako produktuen produkzioarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio-sistemak, biltegiratzea eta bestelakoak.

c) Produkzio-prozesua garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

d) Giza baliabideen konpetentziak produkzio-jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.

e) Sarearen elementu bakoitzak enpresaren jarduera garatzean duen garrantzia interpretatu du.

f) Merkatuaren ezaugarriak, bezero motak eta hornitzaile motak erlazionatu ditu, eta enpresaren jarduera garatzean izan dezaketen eragina aztertu du.

g) Jarduera honetan ohikoenak diren merkaturatze-bideak identifikatu ditu.

h) Enpresaren egiturak beste mota bateko enpresa-erakundeen aldean dituen abantailak eta eragozpenak adierazi ditu.

8. Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren eta ezarritako enpresako prozeduren arabera.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

 Lanpostuak behar duen prestasun pertsonala eta denborakoa.

 Jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia) eta profesionalak (ordena, garbitasuna, lanposturako beharrezko segurtasuna, erantzukizuna).

 Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean eta norbera babesteko neurrien aurrean.

 Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

 Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

 Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

 Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

b) Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez lanbide-jardueran aplikatu beharreko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

c) Lanbide-jarduerak dituen arriskuen eta enpresaren arauen arabera erabili du norbera babesteko ekipamendua.

d) Garatutako jardueretan, ingurumena errespetatzeko jarrera argia izan du, eta horrekin lotutako barruko eta kanpoko arauak aplikatu ditu.

e) Lanpostua edo jarduera garatzeko eremua antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

f) Jasotako argibideak interpretatu eta bete ditu, eta zuzendu zaion lanaz arduratu da.

g) Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorra ezarri du, eta haiekin tratu erraza eta zuzena du.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo ezustekoren berri eman du.

i) Dagokion jardueraren garrantzia baloratu du. Enpresaren produkzio-prozesuen barruan zuzendutako zereginetan izan diren aldaketetara eta eginkizun berrietara egokitu da.

j) Edozein jarduera edo zereginetan, arauak eta prozedurak arduraz aplikatzeko konpromisoa hartu du.

 

III. ERANSKINA

GUTXIENEKO ESPAZIOAK ETA EKIPAMENDUAK

1. atala. Espazioak

Prestakuntza-espazioa Azalera (m²)

30 ikasle Azalera (m²)

20 ikasle

Balio anitzeko gela 60 40

Tresneria eta automatismoen lantegia 120 90

Kimika industrialeko eta analisiko laborategia 120 90

2. atala. Ekipamenduak

Prestakuntza-espazioa Ekipamendua

Balio anitzeko gela Ikus-entzunezko tresneria

Sarean instalatutako PCak, bideo-proiektagailua eta Internet

Tresneria eta automatismoen lantegia Arau-bilduma, fabrikazio-eskuliburu teknikoak eta produktu kimikoen katalogoak

Kimika-industriako oinarrizko eragiketei eta prozesuei buruzko instalazio pilotuak edo informatika-simulagailuak, honakoen gisakoak:

Solidoak garraiatzeko eta fluidoak ponpatzeko eta eroateko sistemak

Biltegiratzeko sistemak

Tamaina murrizteko, sailkatzeko, nahasteko eta dosifikatzeko instalazioak

Erreakzio-instalazioak

Egokitzeko, ontziratzeko, etiketatzeko, kutxaratzeko eta paketatzeko tresneria

Uren eta isurkinen araztegiak

Tresneria eta kontroleko instalazio pilotua, honako elementu hauek dituena:

Erregulazio-elementuak. Kontrol-begizta sentsoredunak, eragingailuak, transmisoreak eta kontrolatzaileak. Kontrolatzaile logiko programagarriz hornitutako kontrol-panela; kontrol lokaleko sistemak (transmisoreak, bihurgailuak, erregulagailu pneumatikoak edo elektronikoak, sistema digital lokalak); amaierako kontrol-elementuak

Laginak hartzeko tresneria eta lanabesak

Lehengaien, produktu osagarrien, produktu burutuen eta prozesuko efluenteen kalitatea egiaztatzeko sistemak

Neurtzeko eta saiakuntzak egiteko tresneria eta lanabesak (baskulak, balantzak, termometroak, manometroak, emari-neurgailuak, dentsimetroak, pH-metroak, bestelakoak)

Kimika-produkzioaren bereizgarriak diren analizagailu automatikoak eta lineako analizagailuak

Erregistro-sistema eskuzkoak edo informatizatuak; erreminta eta lanabes osagarriak

Norbera babesteko ekipamendua: betaurrekoak, maskarak, eskularruak, oinetakoak eta bestelakoak

Makinen eta garraio-tresneriaren segurtasun-sistemak. Segurtasuneko detektagailu eramangarriak

Taldea babesteko ekipamendua: begi-garbigailuak, su-, gas-, zarata- eta erradiazio-detektagailuak, alarmak eta bestelakoak

Lehen laguntzetarako edo larrialdiei erantzuteko urgentziazko gailuak. Larrialdietako ekipamendu finkoak eta mugikorrak

Kimika industrialeko eta analisiko laborategia Erreaktiboak gordetzeko segurtasun-armairua

Destilagailua

Balantza analitikoa

Desmineralizazio-zutabea

Irabiagailu magnetiko bero-emailea

Huts-ponpa

Zentrifugadorea

Lehortzeko labea

Laborategiko material orokorra

Tratamendu-labea

Konduktimetroa

pH-metroa

Kolorimetroa

Lurrungailu birakaria

Murgilduzko termostatoa

Espektrofotometro ikusgai-ultramorea

Bahegailua

Errota

Lagingailuak

Mikroskopio petrografikoa

Balantza

Mikroskopio metalografikoa

Tratamendu-labea

Probetak prestatzeko tresneria

Durometroa

Gatz-lainoaren ganbera

Dentsimetro sorta

Alkoholimetro sorta

Polarimetroa

Kalibreak eta mikrometroak

Termometro multzoa

Abbe errefraktometroa

Biskosimetro sorta

Urtze-puntua zehazteko tresneria

Saiakuntza fisikoetako oinarrizko materiala

Lupa binokularra

Balantzak

Autoklabea

Homogeneizagailua

Jario laminarreko kanpaia

Hazkuntza-labeak

Hozkailua eta izozkailua

Murgilduzko termostatoa

Mikrobiologiako material orokorra

Pipeta automatikoak

Koloniak kontatzeko tresneria

Mikroskopiako tresneria

Termozikladoreak

Elektroforesiko tresneria

Immunodetekzioko tresneria

Bereizmen handiko kromatografo likidoa (HPLC)

Atomo-xurgapenezko espektrofotometroa

Gas-kromatografoa

Espektrofotometro ikusgai-ultramorea

Titradorea

Infragorria

Potentziometroa

Konduktimetroa

Laborategiko material orokorra

Mufla eta labeak

Balantza analitikoak

Elektroforesiko tresneria

IV. ERANSKINA

IRAKASLEAK

1. atala. Irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena «Kimika industriala» heziketa-zikloko lanbide-moduluetan

Lanbide-modulua Irakasleen espezialitatea Kidegoa

0185 Kimika-industrietako antolamendua eta kudeaketa

Analisi eta kimika industriala Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

0186 Solidoen eta fluidoen garraioa Prozesu-eragiketak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0187 Energia sortzea eta berreskuratzea Prozesu-eragiketak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0188 Kimika-industriako oinarrizko eragiketak Analisi eta kimika industriala Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

0189 Erreaktore kimikoak Analisi eta kimika industriala Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

0190 Prozesu kimikoaren erregulazioa eta kontrola Analisi eta kimika industriala Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

0191 Prozesu-industrietako mantentze elektromekanikoa Prozesu-eragiketak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0192 Nahasteak formulatzea eta prestatzea Prozesu-eragiketak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0193 Produktu kimikoak egokitzea eta biltegiratzea Prozesu-eragiketak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0194 Kimika-industrietako arriskuen prebentzioa Analisi eta kimika industriala Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

0195 Kimika-prozesuko industrietako proiektua Analisi eta kimika industriala Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

Prozesu-eragiketak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

E200 Ingeles teknikoa Ingelesa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

0196 Laneko prestakuntza eta orientabidea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

0197 Enpresa eta ekimen sortzailea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

0198 Lantokiko prestakuntza Analisi eta kimika industriala Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

Prozesu-eragiketak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

edo araudian ager daitekeen beste edozein irakasle-espezialitate.

2. atala. Titulazio baliokideak irakaskuntzaren ondorioetarako

Kidegoak Espezialitateak Titulazioak

Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea Laneko prestakuntza eta orientabidea Enpresa-zientzietan diplomaduna.

Lan-harremanetan diplomaduna.

Gizarte-lanean diplomaduna.

Gizarte-hezkuntzan diplomaduna.

Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomaduna.

Analisi eta kimika industriala Industria-ingeniari teknikoa, industria-kimikako espezialitatea.

Baso-ingeniari teknikoa, baso-industrietako espezialitatea.

edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

3. atala. Titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun pribatuko nahiz publikoko ikastetxeentzat

Lanbide-moduluak Titulazioak

0185 Kimika-industrietako antolamendua eta kudeaketa

0188 Kimika-industriako oinarrizko eragiketak

0189 Erreaktore kimikoak

0190 Prozesu kimikoaren erregulazioa eta kontrola

0194 Kimika-industrietako arriskuen prebentzioa

0196 Laneko prestakuntza eta orientabidea

0197 Enpresa eta ekimen sortzailea Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo irakaskuntzaren ondorioetarako beste zenbait titulu baliokide.

E200 Ingeles teknikoa Ingeles filologian lizentziaduna.

0186 Solidoen eta fluidoen garraioa

0187 Energia sortzea eta berreskuratzea

0191 Prozesu-industrietako mantentze elektromekanikoa

0192 Nahasteak formulatzea eta prestatzea

0193 Produktu kimikoak egokitzea eta biltegiratzea

0195 Kimika-prozesuko industrietako proiektua Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

Diplomaduna, ingeniari teknikoa edo arkitekto teknikoa edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

V. ERANSKINA

URRIAREN 3KO 1/1990 LEGE ORGANIKOAREN BABESEAN EZARRITAKO LANBIDE MODULUEN ETA MAIATZAREN 3KO 2/2006 LEGE ORGANIKOAREN BABESEAN EZARRITAKOEN ARTEKO BALIOZKOTZEAK

1/1990 LEGE ORGANIKOAREN BABESEAN KIMIKA PROZESUKO INDUSTRIETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIAREN TITULUAN EZARRITAKO LANBIDE MODULUEN ETA 2/2006 LEGE ORGANIKOAREN BABESEAN KIMIKA INDUSTRIALEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIAREN TITULUAN EZARRITAKOEN ARTEKO BALIOZKOTZEAK

«Kimika-prozesuko industriak» heziketa-zikloko lanbide-moduluak (LOGSE, 1/1990) «Kimika industriala» heziketa-zikloko lanbide-moduluak (LOE, 2/2006)

Prozesu-industriaren antolamendua eta kudeaketa

Kimika-industriako kalitate-kontrola 0185 Kimika-industrietako antolamendua eta kudeaketa

Segurtasuna eta ingurune kimikoa 0194 Kimika-industrietako arriskuen prebentzioa

Prozesu-industriaren fluodinamika eta termoteknia

Prozesu kimikoa 0186 Solidoen eta fluidoen garraioa

Prozesu-industriaren fluodinamika eta termoteknia 0187 Energia sortzea eta berreskuratzea

Prozesu kimikoa 0188 Kimika-industriako oinarrizko eragiketak

0189 Erreaktore kimikoak

0190 Prozesu kimikoaren erregulazioa eta kontrola

Lantokiko prestakuntza 0198 Lantokiko prestakuntza

 

1/1990 LEGE ORGANIKOAREN BABESEAN OREGINTZA ETA PAPERGINTZAKO INDUSTRIETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIAREN TITULUAN EZARRITAKO LANBIDE MODULUEN ETA 2/2006 LEGE ORGANIKOAREN BABESEAN KIMIKA INDUSTRIALEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIAREN TITULUAN EZARRITAKOEN ARTEKO BALIOZKOTZEAK

«Oregintza eta papergintzako industriak» heziketa-zikloko lanbide-moduluak (LOGSE, 1/1990) «Kimika industriala» heziketa-zikloko lanbide-moduluak (LOE, 2/2006)

Prozesu-industriaren antolamendua eta kudeaketa

Papergintza-industriako kalitate-kontrola 0185 Kimika-industrietako antolamendua eta kudeaketa

Segurtasuna eta ingurune kimikoa 0194 Kimika-industrietako arriskuen prebentzioa

Orearen eta paperaren prozesua 0186 Solidoen eta fluidoen garraioa

Prozesu-industriaren fluodinamika eta termoteknia 0187 Energia sortzea eta berreskuratzea

Lantokiko prestakuntza 0198 Lantokiko prestakuntza

1/1990 LEGE ORGANIKOAREN BABESEAN FARMAZIAKO ETA ANTZEKO PRODUKTUEN FABRIKAZIOKO GOI MAILAKO TEKNIKARIAREN TITULUAN EZARRITAKO LANBIDE MODULUEN ETA 2/2006 LEGE ORGANIKOAREN BABESEAN KIMIKA INDUSTRIALEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIAREN TITULUAN EZARRITAKOEN ARTEKO BALIOZKOTZEAK

«Farmaziako eta antzeko produktuen fabrikazioa» heziketa-zikloko lanbide-moduluak (LOGSE, 1/1990) «Kimika industriala» heziketa-zikloko lanbide-moduluak (LOE, 2/2006)

Prozesu-industriaren antolamendua eta kudeaketa

Farmazia-industriako kalitate-kontrola 0185 Kimika-industrietako antolamendua eta kudeaketa

Segurtasuna eta ingurune kimikoa 0194 Kimika-industrietako arriskuen prebentzioa

Lantokiko prestakuntza 0198 Lantokiko prestakuntza

VI. ERANSKINA

KONPETENTZIA ATALEN ETA MODULUEN ARTEKO EGOKITASUNA (HORIEK BALIOZKOTZEKO), ETA LANBIDE MODULUEN ETA KONPETENTZIA ATALEN ARTEKO EGOKITASUNA (HORIEK EGIAZTATZEKO)

1. atala. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen egokitasuna lanbide-moduluekin

Konpetentzia-atala Lanbide-modulua

UC0574_3: Kimika-instalazioko eragiketak antolatzea. 0185 Kimika-industrietako antolamendua eta kudeaketa

UC0575_3: Kimika-prozesuko eta energiako instalazioen eta instalazio osagarrien egokitzapena egiaztatzea.

UC0576_3: Kimika-prozesuak eta energia-instalazioetakoak eta instalazio osagarrietakoak koordinatzea. 0186 Solidoen eta fluidoen garraioa

0187 Energia sortzea eta berreskuratzea

0188 Kimika-industriako oinarrizko eragiketak

0189 Erreaktore kimikoak

UC0577_3: Oinarrizko kontroleko sistemak gainbegiratzea.

UC0578_3: Kontrol aurreratuko eta optimizazioko sistemak gainbegiratzea eta erabiltzea. 0190 Prozesu kimikoaren erregulazioa eta kontrola

UC0788_3: Produktu kimikoak egokitzeko eta biltegiratzeko lanak koordinatzea eta kontrolatzea. 0193 Produktu kimikoak egokitzea eta biltegiratzea

UC0787_3: Produktu kimikoen nahasteen formulazioa eta prestaketa egiaztatzea. 0192 Nahasteak formulatzea eta prestatzea

UC0579_3: Prozesu kimikoaren segurtasun-arauak eta ingurumenari dagozkionak egoki betetzen direla gainbegiratzea. 0194 Kimika-industrietako arriskuen prebentzioa

2. atala. Titulu honetako lanbide-moduluen egokitasuna konpetentzia-atalekin, horiek egiaztatzeko:

Lanbide-modulua Konpetentzia-atala

0185 Kimika-industrietako antolamendua eta kudeaketa UC0574_3: Kimika-instalazioko eragiketak antolatzea.

0188 Kimika-industriako oinarrizko eragiketak

0189 Erreaktore kimikoak

0187 Energia sortzea eta berreskuratzea

0186 Solidoen eta fluidoen garraioa UC0575_3: Kimika-prozesuko eta energiako instalazioen eta instalazio osagarrien egokitzapena egiaztatzea.

UC0576_3: Kimika-prozesuak eta energia-instalazioetakoak eta instalazio osagarrietakoak koordinatzea.

0190 Prozesu kimikoaren erregulazioa eta kontrola UC0578_3: Kontrol aurreratuko eta optimizazioko sistemak gainbegiratzea eta erabiltzea.

UC0577_3: Oinarrizko kontroleko sistemak gainbegiratzea.

0191 Prozesu-industrietako mantentze elektromekanikoa

0192 Nahasteak formulatzea eta prestatzea UC0787_3: Produktu kimikoen nahasteen formulazioa eta prestaketa egiaztatzea.

0191 Prozesu-industrietako mantentze elektromekanikoa

0193 Produktu kimikoak egokitzea eta biltegiratzea UC0788_3: Produktu kimikoak egokitzeko eta biltegiratzeko lanak koordinatzea eta kontrolatzea.

0194 Kimika-industrietako arriskuen prebentzioa UC0579_3: Prozesu kimikoaren segurtasun-arauak eta ingurumenari dagozkionak egoki betetzen direla gainbegiratzea.


Deskribatzailea:

Aurreko Erreferentziak: