Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2009126 zk.- 2009/07/03 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 200903851 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapenak

Industria eta Berrikuntza Saila

EBAZPENA, 2009ko maiatzaren 21ekoa, Industria Garatzeko zuzendariarena, 2006ko martxoaren 2ko Ebazpenaren bidez Track Organismo de Control SL erakundeari Euskal Autonomia Erkidegoan Kontrol Erakunde gisa jarduteko eman zitzaion baimena aldatzeko dena.

AURREKARIAK

Bat.- Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariaren 2006ko martxoaren 2ko Ebazpenaren bidez, Track Organismo de Control, SL erakundea, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko Kontrolerako Erakunde gisa baimendu zen eta Erregistroan GV-027-A zenbakiaz inskribatu zen.

Bi.- 2009ko otsailaren 13an, Egiaztapeneko Erakunde Nazionalak (ENAC) Track Organismo de Control, SL erakundearen OC-I/116 zenbakiko egiaztapenaren 2. berrikuspena eranskin teknikoa argitaratu zuen. Eranskin horretako Kontrol Erakunde gisako egiaztapenaren hedadurak honako arlo hauek barne hartzen ditu: «Goragailuak: Igogailuak» eta «Erregelamendu Elektrikoa: Goi Tentsioa eta Behe Tentsioa».

Hiru.- 2009ko martxoaren 11n, Track Organismo de Control SL erakundearen ordezkaria den, José Ramón Ruiz Moro jaunak idazki bat aurkeztu zuen, eta idazki horretan erakunde horri emandako baimena gaurkotzeko eskatu zuen, ENAC-en aurreko paragrafoan azaldutako eranskin teknikoan izandako aldaketari jarraiki.

Espediente hori ebazterakoan, beharrezkoa izango da jarraian aipatzen direnak kontuan hartzea eta horien aipamena egitea

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.- Industria Garatzeko Zuzendaritza da Ebazpen hau hartzeko organo eskuduna; hala xedatuta dator 2009ko maiatzaren 18an lehendakariak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortzeko, ezabatzeko eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen 4/2009 Dekretuaren 5. xedapen gehigarrian eta 1. xedapen iragankorrean. Dekretu horrek aldatu egin du 284/2005 Dekretua, urriaren 11koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Bi.- Track Organismo de Control S.L. erakundeak Industriaren Kalitate eta Segurtasunerako Azpiegituren Erregelamendua onartzen duen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuaren 42 eta 43 artikuluek eta aplikatzekoak diren beste arauek ezartzen dituzten kontrol erakunde baimendua izateko betekizun guztiak betetzen dituela egiaztatu du aurkeztutako dokumentazioaren bitartez.

Aipatutako lege-aginduak, eta horiekin bat datozen eta oro har aplikatzekoak diren beste xedapen batzuk aztertuta,

EBATZI DUT:

1.- Track Organismo de Control SL erakundeari (erakundearen helbidea: Gordoniz kalea, 44-9., 7. Dep. 48002 Bilbao, Bizkaia) Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol-erakunde gisa jarduteko emandako baimena gaurkotzea. Baimen honen hedadura Egiaztapeneko Erakunde Nazionalaren OC-I/116 zenbakiko egiaztapen-dokumentuak eta 2. Eranskin Tekniko Berrikusiak, 2009ko otsailaren 13koak zehaztutakoa delarik. Baimen honen barne diren erregelamendu esparruak honako hauek dira:

" Goragailuak. Igogailuak: aldizkako ikuskatzeak.

- 2291/1985 Errege Dekretua, azaroaren 8koa, jasotzeko eta mantentzeko aparatuen Erregelamendua onartzen duena.

- 57/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, igogailuen parkearen segurtasuna areagotzeko aginduak ezartzen dituena.

- 1981ko martxoaren 31n emandako Agindua (1981/04/20ko BOE), igogailuetarako eska daitezkeen gutxieneko baldintza teknikoak -1966ko erregelamenduaren arabera- eta aldiroko azterketa orokorrak egiteko arauak ezartzen dituena.

- 1987ko irailaren 23an emandako Agindua, jasotzeko eta mantentzeko aparatuen Erregelamenduaren MIE-AEM-1 jarraibide tekniko osagarria onartzen duena, elektrikoki, hidraulikoki edo oleoelektrikoki mugitzen diren igogailuei buruzkoa. 1991ko irailaren 12ko Aginduak aldatu du aipatutako Agindua.

- 1314/1997 Errege Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak igogailuei buruzko 95/16/EE Zuzentaraua aplikatzeko xedapenak ematen dituena.

" Erregelamendu elektrikoa: behe-tentsioa: hasierako eta aldizkako ikuskatzeak.

- 842/2002 Errege Dekretua, 2002-08-02koa, behe-tentsiorako Erregelamendu elektroteknikoa onartzen duena. Jarraibide Tekniko Osagarriak ITC BT (1-51).

- 2413/1973 Errege Dekretua, 1973-09-20koa, behe-tentsiorako Erregelamendu elektroteknikoa onartzen duena. 1985-10-09ko 2295/1985 Errege Dekretuak eta haren ITCak (MI-BT [1-44]) aldatzen dutena.

" Erregelamendu elektrikoa: goi-tentsioa: aldizkako ikuskatzeak.

- 3275/1982 Errege Dekretua, azaroaren 12koa, zentral elektriko eta transformazioko azpiestazio eta zentroetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzkoa. MIE-RAT (1-20) jarraibide tekniko osagarriak.

2.- Kontrol Erakunde gisa jarduteko baimenaren hedaduraren gaurkotze honek Egiaztapeneko Erakunde Nazionalaren egiaztapena mantentzen den bitartean izango du balioa. Ebazpen honek arestian aipatutako egiaztapenean edota baimenak eskatzen dituen gainontzeko baldintza eta daturen batean gertatzen den edozein aldaketaren berri ematera behartzen du erakundea.

3.- Kontrol Erakundeak Industria Establezimenduen Erregistroan aldatzea eskatu beharko dio lurralde-organo eskudunari.

4.- Ebazpen hau legezko eran argitara eta jakinaraz dadila agintzea.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; haren aurka, gorako errekurtsoa aurkez daiteke Teknologiako eta Industria Garapeneko Sailburuordetzan, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 21a.

Industria Garatzeko zuzendaria,

ALEJANDRO LÓPEZ CÁRCAMO.


Deskribatzailea: