Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2009055 zk.- 2009/03/20 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 200901567 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

EBAZPENA, 2009ko otsailaren 27koa, Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordearena, merkataritzako zabalkunde eta informazio jarduerak egiteko laguntzen 2009ko ekitaldirako deialdia publiko egiten duena.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko maiatzaren 15eko Aginduak (2003ko maiatzaren 28ko 103. EHAA) merkataritzako zabalkunde eta informazio jardueretarako laguntzen programa arautzen du eta 2006ko maiatzaren 24ko Aginduak (2006ko ekainaren 13ko 111. EHAA) eta 2009ko otsailaren 26ko Aginduak aldatu dute.

Adierazitako aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraiki, bidezkoa da bertan ezarritako laguntzen 2009ko ekitaldirako deialdia egitea. Horretarako, beharrezkoak diren arauak emango dira.

Azaldutakoa dela eta, adierazitako aginduaren 5. artikuluan ezarritako ahalmenari jarraiki, hauxe

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Xedea.

Ebazpen honen xedea ondokoa da: merkataritzako zabalkunde eta informazio jardueretarako laguntzen programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko maiatzaren 15eko Aginduan (Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko maiatzaren 24ko Aginduak eta 2009ko otsailaren 26ko Aginduak aldatua) aurreikusitako laguntzen 2009ko ekitaldirako deialdia egitea.

Horretarako 250.000 euro zuzenduko dira guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren abenduaren 29ko 19/2008 Legeak 2009. urterako ezartzen duen aurrekontu-kredituaren arabera. Honelaxe banatuko dira:

- 2003ko maiatzaren 15eko Aginduaren 4.1.1 artikuluan adierazitako jardueretarako 100.000 euro zuzenduko dira.

- 2003ko maiatzaren 15eko Aginduaren 4.1.2 artikuluan adierazitako jardueretarako 150.000 euro zuzenduko dira.

Zenbateko hauek aldatu ahal izango dira -eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta-, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondoriozko agortu gabeko aurrekontu baliabideen arabera eta ebazpenak eman aurretik. Zirkunstantzia horren berri emango da Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordearen ebazpen bidez.

2. artikulua.- Betekizunak.

Eskatzaileek, merkataritzako zabalkunde eta informazio jardueretarako laguntzen aginduan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izateko, aginduaren 3. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

3. artikulua.- Eskabideak eta epea.

1.- Eskabide-eredua Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoetan eskuratu ahal izango da, bai eta Interneteko ondoko helbidean ere: www.euskadi.net./comercio.

2.- Eskabideak eta gainerako agiri osagarriak Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Merkataritza Zuzendaritzara bidali beharko dira eta Lurralde Historiko bakoitzean dagoen Industria, Merkataritza eta Turismoko Lurralde Bulegoan aurkeztuko dira edota, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean zehaztutako lekuetan.

3.- Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2009ko maiatzaren 4an amaituko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 27a.

Merkataritza, Kontsumo eta

Industria Segurtasuneko sailburuordea,

RODRIGO GARCÍA AZURMENDI.


Deskribatzailea: