Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2009053 zk.- 2009/03/17 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 200901497 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

56/2009 DEKRETUA, martxoaren 3koa, honen bidez Gipuzkoako Foru Aldundiak premiazko okupazioa egin behar duela adierazten da: Montezkueko ur-biltegia urez hornitzeko proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetuko dira.

Garapen Iraunkorreko Departamentuko Diputatuak 2008ko urriaren 13an emandako Foru Aginduaren bidez, «Montezkueko ur-biltegia urez hornitzeko proiektua» onartzeko legezko izapideei ekitea erabaki zen; proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jartzeko erabakia ere hartu zen, nahitaez desjabetzeko. Ondoren, 2008ko abenduaren 16an Diputatuen Kontseiluak egin zuen bilkuran, ondasun eta eskubide horiek okupatzeko beharra adieraztea erabaki zen, eta Eusko Jaurlaritzari lanen premiazkotasunaren adierazpena eskatzea, desjabetze-dosierrak eragiten dien ondasun eta eskubide horien okupazioa Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluaren arabera egin ahal izateko.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian, zenbait alegazio aurkeztu ziren, eta administrazio-dosierrean adierazten den moduan ebatzi ziren.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago dosierra izapidetzeko inolako oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luzaezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Lan hori Gipuzkoako Lurralde Historikoko Hornidura eta Saneamenduaren Plan Osoan sartzen da. Plan horretan, Tolosaldeko eskualdea Ibiurgo urtegitik hornitzeko sistemaren diseinua sartzen da, eta urtegi hori aurki hasiko da jardunean.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritzapen-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurrean egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2. artikuluan ezarritakoaren arabera, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen sailburuari zegokion horretarako proposamena Gobernu Kontseiluari aurkeztea.

Hori dela bide, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko martxoaren 3an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, Montezkueko ur-biltegia urez hornitzeko proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzea. Berariaz hasarazitako dosierrean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko martxoaren 3an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ingurumen eta

Lurralde Antolamendu sailburua,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


Deskribatzailea: