Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2009048 zk.- 2009/03/10 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 200901363 Xedapena Pdf formatuan

Iragarkiak

Santurtziko Udala

IRAGARKIA, AGR 206 Egoitzazko Kudeaketa Arloaren Xehetasun Azterlanaren testu bateratua behin betiko onartzeari buruzkoa.

Udalaren Osoko Bilkurak, 2008ko abenduaren 30ean egindako aparteko batzarrean, onetsi egin zuen José Ramón Torres López jaunak Promociones Basañez Anaiak, S.L. enpresaren ordezkaritzan aurkeztu duen AGR -206 Egoitzazko Kudeaketa Arloaren Xehetasun Azterlanaren testu bateratua (Sarrera-erregistroko zk.: 19938, 2008ko azaroaren 7koa).

Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 194. eta 196. artikuluetan xedatutakoa betez, honako iragarki hau argitaratu da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Udalaren iragarki-oholean eta probintzian gehien saltzen den egunkarietako batean.

Santurtzi, 2009ko urtarrilaren 30a.

Alkatea,

RICARDO ITUARTE AZPIAZU.