
Iragarkiak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
IRAGARKIA, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 711/2008 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 08.0217.20.02.01.02 administrazio-espedientea bidali eta interesatuta dauden hirugarrenak epatzekoa dena.
Manuel del Caz Borregoren jaraunsleak ezin izan ditugu aurkitu administrazio-espedientean agertzen den helbidean (Gipuzkoako Errenteriako José M.ª Usandizaga kaleko 2. zenbakia). Beraz, jakinarazten zaio Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiak espediente hori bidal dakion eskatu duela. Espedientea Construcciones Loidi Txiki, S.L., RCA-k eskatuta bideratu da, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariak 2008-09-12an eman zuen Ebazpenaren aurka.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie Manuel del Caz Borrego jaunaren jaraunsleei. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 17a.
Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,
ABEL LÓPEZ DE AGUILETA QUINTANA.