Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2009048 zk.- 2009/03/10 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 200901352 Xedapena Pdf formatuan

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 Zenbakiko Epaitegia

EDIKTUA, errentamenduei buruz bideratutako 1252/08 prozeduraren ondoriozkoa.

Judizioa: 1252/07 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Bilboko Udalaren Etxebizitzak toki erakunde autonomoa.

Abokatua: Ruiz Visaira, José Ramón.

Prokuradorea: Alfonso José Bartau Rojas.

Demandatua: Ivana Sánchez De La Cruz, Maria Begoña De La Cruz Extremo eta Antonio Sánchez Expósito.

Gaia: errentamenduak.

Judizio horretan epaia eman da eta honakoa da bere epaitza:

Ezetsi egiten dut Bartau Rojas prokuradoreak, Bilboko Udalaren Etxebizitzak toki erakunde autonomoaren izenean eta ordez, aurkeztutako demanda, María Begoña de la Cruz Extremo, Ivana Sánchez De La Cruz eta Antonio Sánchez Expósito jaun-andreen aurka. Hortaz, demandatuak absolbitzen ditut demandan beraien aurka aurkeztutako eskaera guztietatik eta prozeduraren kostuak demandatzaileari ezartzen dizkiot.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarriz (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2. artikulua).

Eta nire epaia hau denez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitarapena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, guzti horren fede ematen dut Bilbon (Bizkaia), 2009ko urtarrilaren 12an.

Antonio Sánchez Expósito demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2. artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2009ko otsailaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.