Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2009048 zk.- 2009/03/10 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 200901340 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

AGINDUA, 2009ko urtarrilaren 16koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Arrietane Fundazioa»ren estatutuetako 5., 8., 11., 12., 13. eta 14. artikuluen aldaketa eta patronatuaren baitan izandako aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzen duena.

«Arrietane Fundazioa»k bere estatutuen aldaketa onartu eta inskribatzeko aurkeztutako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2008ko urriaren 16an notario Juan Ignacio Gomeza Villak -«Arrietane Fundazioa»ren ordez eta izenean- aurkeztutako eskabidea eskuratu da Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Erregistroan, non eskatzen baita estatutuak aldatzeko eta bere kideak izendatu eta berriztatzeko.

Eskabide horri honako agiri hauek erantsi zitzaizkion:

- Estatutuak aldatzeari eta kideak izendatu eta berriztatzeari buruzko Eskritura Publikoaren bi kopia baimenduak. Eskritura Juan Antonio Arrieta Mendizabalek eman zuen 2008ko abuztuaren 6an Bilboko notario Juan Ignacio Gomeza Villaren aurrean (protokolo zenbakia: 1761). Eskrituran, honako hau itsatsiko da:

" 2008ko abuztuaren 6an Juan Ramón Belausteguigoitia Abandok -«Arrietane Fundazioa» Patronatuko idazkariak- lehendakari Juan Ignacio Arrieta Mendizabalen on iritziarekin eta notarioak eskrituran bertan legitimatutako izenpeekin Bilbon emandako ziurtagiria, zeina egun berorretan Patronatuak egindako bileraren aktari baitagokio. Bilera horretan, fundazioaren estatutuak aldatu, karguak berriztatu eta Patronatuko kide berria izendatzea erabaki ziren.

" Fundazioaren estatutuetako 5., 8., 11., 12. 13. eta 14. artikuluen aldaketaren justifikazio memoria.

" James Ferdinand Raphael Kirkland jaunak Fundazioko kide eta bokal kargua onartu izanaren dokumentu pribatua. Kirkland jaunaren izenpea Mexiko Barruti Federaleko notario Javier I. Pérez Almaraz jaunak egiaztatu zuen (125. zenbakia), 1961eko urriaren 5eko Hagako Ituneko Amaiera-Oharra jasoz.

- Kargua onartzeari eta pertsona fisiko ordezkaria izendatzeari buruzko Eskritura Publikoaren bi kopia baimenduak. Eskritura Eliza Katolikoko (Bilboko Elizbarrutia) Gotzain Ricardo Blázquez Pérezek eta Gaspar Martínez Fernández de Larrinoak Bilboko notario Juan Ignacio Gomeza Villaren aurrean emandakoa da (protokolo zenbakia: 1964). Eskrituraren zati nagusian jasotzen da ezen Eliza Katolikoko (Bilboko Elizbarrutia) Gotzain Ricardo Blázquez Pérezek Fundazioko Kidearen kargua onarzen duela Bilboko Elizbarrutiaren izenean. Horretaz gain, Bilboko Elizbarrutiak Fundazioaren Patronatuan izango duen ordezkari modura Gaspar Martínez Fernández de Larrinoa izendatzen du, zeinak, egintzan bertan egonda, onartu egiten baitu izendapena.

Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistro, Aholkularitza eta Kontrol Unitateko zerbitzu teknikoek aztertu dute espedientea, eta zenbait huts zuzentzeko eskatu zuten EAEko Fundazioen Erregistroko arduradunaren 2008ko abenduaren 2ko idazkiaren bidez.

Hirugarrena.- 2009ko urtarrilaren 12an, egindako errekerimenduari erantzunez, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Erregistroan agiri hauek eskuratu dira:

- Huts materialak zuzentzen dituen Eskritura Publikoaren baimendutako bi kopia. Eskritura Juan Ramón Belausteguigoitia Abandok eman zuen -2009ko abenduaren 23an- Bilboko notario Juan Ignacio Gomeza Villaren aurrean (protokolo zenbakia: 2534). Eskrituraren zati nagusiari itsasten zaizkionak:

" 2008ko abenduaren 23an Juan Ramón Belausteguigoitia Abandok -«Arrietane Fundazioa»ren Patronatuko idazkariak- lehendakari Juan Ignacio Arrieta Mendizabalen on iritziarekin Bilbon emandako ziurtagiria -eskrituraren zati nagusian notarioak legitimatutako izenpeak jasotzen dituena-, non Patronatuak 2008ko abuztuaren 6an egindako bileraren aktan -zuzentzen den Eskriturari itsatsitakoan- izandako huts materialak zuzentzen baitira.

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.- Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio espedientea agindu baten bidez erabakitzea. Hala dago aginduta bai Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 36.3. eta 40. artikuluetan eta bai Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1. artikuluan ere.

Bigarrena.- Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak.

Hirugarrena.- Bete da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 10., 11., 12., 16. eta 40. artikuluetan agindutakoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 40. artikuluan eta hurrengoetan agindutakoa; artikulu horiek fundazioen gobernuko organoen izendapena inskribatzeko prozeduraren betebeharrak ezartzen dituzte.

Laugarrena.- Estatutuetako aldaketak eta fundazioetako gobernuko organoetan izandako eraldaketak inskribatzeko oro har eskatutako baldintzez gain, gai horretaz Fundazioko Estatutuetan berariaz jasotzen diren arauak betetzen dira.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua. Ondorioz,

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak,

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Arrietane Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa onartzea.

Bigarrena.- Fundazioko estatutuen aldaketa inskribatzeko agintzea agindu honen egunaz, estatutuak aldatu eta kideak izendatu eta berriztatzeari buruzko Eskritura Publikoan ezarritakoaren arabera. Eskritura, Fundazioaren ordez eta izenean, Juan Antonio Arrieta Mendizabalek eman zuen 2008ko abuztuaren 6an Bilboko notario Juan Ignacio Gomeza Villaren aurrean (protokolo zenbakia: 1761), eta huts materialak zuzentzeko den Eskritura Publikoaren bidez egokitu zen, zeina Juan Ramón Belausteguigoitia Abandok eman baitzuen, Bilboko notario Juan Ignacio Gomeza Villaren aurrean, 2008ko abenduaren 23an (Protokolo zenbakia: 2534).

Hirugarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Bilboko (Bizkaia) «Arrietane Fundazioa»ren izenean irekitako orrian inskribatzea Patronatuko kide Juan Ramón Belausteguigoitia Abando, James Ferdinand Ráphael Kirkland Vázquez eta Iñigo Sagarduy Salsón jaunei -estatutuetan aginduko moduan- beste hamar urtez berriztatzen zaizkiela euren karguak, estatutuak aldatzeko eta kideak izendatu eta berriztatzeari buruzko Eskritura Publikoaren arabera, zeina, Fundazioaren ordez eta izenean, Juan Antonio Arrieta Mendizabalek eman baitzuen, 2008ko abuztuaren 6an, Bilboko notario Juan Ignacio Gomeza Villaren aurrean (protokolo zenbakia: 1761).

Laugarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Bilboko (Bizkaia) «Arrietane Fundazioa»ren izenean irekitako orrian inskribatzea -estatutuetan aginduko moduan- hamar urterako izendatzen dela Bilboko Elizbarrutiko Gotzaindegiko kide modura, estatutuak aldatzeari eta kideak izendatu eta berriztatzeari buruzko Eskritura Publikoaren arabera, zeina, Fundazioaren ordez eta izenean, Juan Antonio Arrieta Mendizabalek eman baitzuen, 2008ko abuztuaren 6an, Bilboko notario Juan Ignacio Gomeza Villaren aurrean (protokolo zenbakia: 1761).

Bosgarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Bilboko (Bizkaia) «Arrietane Fundazioa»ren izenean irekitako orrian inskribatzea Gaspar Martínez Fernández de Larrinoaren izendapena, Bilboko Elizbarrutiak Fundazioaren Patronatuan izango duen ordezkari modura, hain zuzen ere, kargua onartzeari eta pertsona fisiko ordezkaria izendatzeari buruzko Eskritura Publikoaren arabera. Eskritura Eliza Katolikoko (Bilboko Elizbarrutia) gotzai Ricardo Blázquez Pérezek eta Gaspar Martínez Fernández de Larrinoak Bilboko notario Juan Ignacio Gomeza Villaren aurrean emandakoa da (protokolo zenbakia: 1964).

Seigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Bilboko (Bizkaia) «Arrietane Fundazioa»ren izenean irekitako orrian inkribatzea Patronatuko karguen birbanaketa, estatutuak aldatzeari eta kideak izendatu eta berriztatzeari buruzko Eskritura Publikoaren arabera, zeina, Fundazioaren ordez eta izenean, Juan Antonio Arrieta Mendizabalek eman baizuen, 2008ko abuztuaren 6an, Bilboko notario Juan Ignacio Gomeza Villaren aurrean (protokolo zenbakia: 1761).

Inskripzio horren eta aurreko beste batzuen arabera, honela dago osatuta Patronatua:

Indarraldia

Lehendakaria: Juan Antonio Arrieta Mendizabal jauna Zehaztugabea

Idazkaria: Juan Ramón Belausteguigoitia Abando jauna 2018-08-06

Lehendakariordea: Edurne Arrieta Mendizabal andrea Zehaztugabea

Kideak: James Ferdinand Raphael Kirkland Vázquez jauna 2018-08-06

Iñigo Sagarduy Salson jauna 2018-08-06

Bilboko Elizbarrutiko Gotzaindegiaren ordez: Gaspar Martínez Fernández de Larrinoa jauna 2018-08-06

Zazpigarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 16a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Deskribatzailea: