Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2009048 zk.- 2009/03/10 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 200901339 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila

EBAZPENA, 2009ko otsailaren 17koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian jardundako 948/08 zenbakidun prozedura laburrean alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena.

Ebazpen honen bidez argitara ematen da Funtzio Publikoaren zuzendariak 2009ko otsailaren 16ko Ebazpena eman duela non xedatu den Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiari bidal dakiola honako prozedurari buruzko espediente administratiboa:

Prozedura Laburtua 948/08 zenbakiduna: 2007ko urriaren 31ko Aginduaren bitartez deitutako lanpostuak esleitzeko den Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2008ko martxoaren 11ko Aginduaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka Ana Isabel Aparicio Villa andreak jarri duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

Prozedura honek eragina izan dezake lehen esandako lanpostuak betetzeko konkurtsoaren ebazpenean.

Horregatik guztiagatik, eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran, 49.1. artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

1.- Aipatutako espedienteetan interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea, Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiaren aurrean lehenago esandako prozeduretako alderdi bezala aurkezteko aukera izan dezaten.

2.- Honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 17a.

Funtzio Publikoaren zuzendaria,

FERNANDO TOÑA GUENAGA.


Deskribatzailea: