Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2009048 zk.- 2009/03/10 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 200901336 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila

AGINDUA, 2009ko martxoaren 3koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena. Horren bidez garatu eta argitaratzen da sektore estrategikoetako enpresei finantza-laguntza emateko programaren deialdia.

Gobernu Kontseiluaren 2009ko otsailaren 10eko Akordioak berariazko programa bat garatzen du sektore estrategikoetako enpresenetarako finantzaketari laguntzeko; batez ere, duten enplegu- edo jarduera-bolumenagatik, enpresa txiki eta ertainen (ETE) finantza-egitura egokitzeko finantza-laguntza emateko programa garatu duen abenduaren 30eko 230/2008 Dekretuko laguntzak jaso ezin ditzaketen enpresei laguntzeko da programa hori.

Akordioan honakoak arautu dira: finantzaketa-lerroa lortzeko baldintzak, onuradunak, baliabideen erabilgarritasuna eta maileguen baldintzak; eta arautzeke geratzen dira, aldiz, elkarren bermerako sozietateen eta finantza-erakunde laguntzaileen aurrean jarraituko diren izapidetzeko prozedurak. Ondorio horietarako, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak beharrezkoak diren lankidetza-hitzarmenak sinatuko ditu programari atxikita dauden elkarren bermerako sozietateekin eta finantza-erakundeekin.

Akordio horretako seigarren puntuan ezarritakoarekin bat etorriz, finantzaketa-lerroen lehenengo deialdia egiten da eta, horretarako, beharrezkoak diren arauak ematen dira.

Hori dela bide, akordio horretako seigarren puntuan ezarritako ahalmenaren ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Xedea.

Agindu honen xedea da Gobernu Kontseiluaren 2009ko otsailaren 10eko Akordioan aurreikusitako finantzaketarako berme-lerroa deitzea. Akordio horren bidez, hain zuzen ere, sektore estrategikoetako enpresei finantza-laguntza emateko berariazko programa bat ezartzea eta abian jartzea onartu zen.

Finantza-erakunde laguntzaileek eman beharreko maileguen bolumena, hasiera batean, 75 milioi euro da; kopuru hori, dena dela, gehitu egin daiteke, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren ondorengo aginduen bitartez.

2. artikulua.- Onuradunak.

1.- Akordio horretan ezartzen diren bermeak eta finantzaketa-lerroa jaso ahal izango dituzte abenduaren 30eko 230/2008 Dekretuan aurreikusitako finantzaketa-lerroari eutsiz laguntzarik jaso ahal izan ez duten enpresak, baldin eta hurrengo baldintzak betetzen badituzte:

- Egoitza Euskadin izan eta beren jarduera nagusia bertan dutenak.

- Zuzenean 250 langiletik gora dituztenak.

- Zuzenean edo zeharka beste enpresa baten edo elkarrekin batera beste enpresa batzuen % 25eko edo hortik gorako partaidetza ez dutenak, enpresa horiek egoitza EAEn izan eta beren jarduera nagusia bertan badute.

2.- Finantzaketa-lerro hori irekita egongo da jarduera ekonomikoko sektore guztietara, eta onuradun moduan salbuetsita egongo dira izakunde eta sozietate publikoak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta sektore batzuetako (finantzak, eraikuntza eta higiezinak, energia, altzairugintza eta garraioa) enpresak.

3.- Finantzaketa eskuratu ahal izateko enpresa ezin da egon krisi-egoeran, Europako Batzordearen 2004/C244/02 Komunikazioan ezarritakoa betez (Europar Batasunaren Egunkari Ofiziala, 2004ko urriaren 1ekoa); horrez gain, enpresak egunean izan behar ditu foru-aldundiekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

3. artikulua.- Enplegua mantentzeko konpromisoa.

Otsailaren 10eko Akordioan jasotako bermeak eta finantzaketa-lerroak lortzeko beharrezkoa izango da onuradunaren aldetik enplegua mantentzeko konpromisoa. Hori dela eta, abalatutako finantza-eragiketa indarrean dagoen bitartean, onuradunak ezingo du enplegu-erregulazioko espedienterik zabaldu, lan-kontratuak iraungitzeko; nahiz eta, lan arloko agintaritzaren aurrean justifikatutako kausak direla eta, prozedura hori onartu ahal izango den, lan-kontratuak aldi baterako eteteko. Eginbehar hori ez betetzeak, salbu eta onuradunak uko egiten dion eragiketari eragiketaren amortizazio aurreratuaren bitartez, laguntza itzultzeko espedientea irekitzea ekarriko du.

4. artikulua.- Finantza daitezkeen egoerak.

1.- Finantza-egitura egokitzeko proiektuak finantzatzeko modukotzat joko dira, baldin eta enpresak aurkeztu duen finantza-egitura etorkizunean garatzeko ezegokia bada edo, betiere, haren kapital arruntaren balantze osoaren % 10etik beherakoa bada edo kapital arrunt horren aldaketa negatiboa bada azkeneko ekitaldian.

2.- Bermea behar duten mailegu-eragiketen zenbatekoa kalkulatzeko, azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuaren bidez onartu zen Kontabilitateko Plan Orokorraren balantzearen pasibo arrunteko 4 eta 5 multzoetan (Hartzekodun komertzialak eta epe laburreko zorrak) sartzen diren hurrengo partidak zenbatuko dira:

Merkataritzako efektuen, kreditu-kontuen eta merkataritzako hartzekodunen deskontu-eragiketetan, eskabidea aurkeztu baino 12 hilabete lehenagoko batez besteko saldoa zenbatuko da.

Kreditu-erakundeekin dauden zorretan, eskabidea aurkeztu osteko bi urte naturaletan amortizaziorako utzi diren kopuruen batura zenbatuko da.

3.- Enpresaren kapital arruntaren egoera aztertu ondoren zehaztuko ditu elkarren bermerako sozietateak, agindu honetako 10. puntuan ezarri den prozedura betez, bermearen zio den maileguko finantza-eragiketaren zenbatekoa eta epea.

5. artikulua.- Hitzarmenak elkarren bermerako sozietateekin eta finantza-erakundeekin.

1.- Programa honen itzalpean gauzatzen diren mailegu-eragiketa guztiak elkarren bermerako sozietate batek bermatuko ditu. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak eta bertan jarduten duten elkarren bermerako sozietateek hitzarmen bat sinatuko dute aipatutako sozietateek bermatzen dituzten finantza-eragiketei bermeen sistema bat emateko.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak eta finantza-erakundeek lankidetza-hitzarmenak sinatuko dituzte finantza-erakundeei behar dituzten funtsak emateko, hau da, onuradunen aldeko maileguak onartzeko behar dituzten funtsak emateko erakunde horiei, betiere elkarren bermerako sozietateak bermatu dituenean.

6. artikulua.- Abal-eragiketen ezaugarriak.

1.- Elkarren bermerako sozietateek emandako finantza-abalek zuzenean edo zeharka bermatu behar dituzte onuradunek finantza-erakunde laguntzaileen aurrean dituzten diru-arriskuak; izan ere, arrisku horiek honako zio honengatik gerta daitezke: zirkulatzailea finantzatzeko maileguak, aurreko 4. artikuluaren arabera.

2.- Abalen kostua eta baldintzak honako hauek dira:

- Azterketaren ziozko komisioa: maileguaren printzipalaren % 0,15, abala eskatzean eta behin bakarrik.

- Abalaren ziozko komisioa: urtean % 0,50.

Aurretik aplikatuko zaio, urtarrilaren 1eko datarekin, bermatu den maileguaren urteko batez besteko saldoari. Gauzatzen den urtean eta behin betiko mugaeguneratzen den urtean, urtea amaitu arte edo mugaeguneratu arte benetan igaro den egun-kopuruarekiko proportzionala den moduan aplikatuko zaio batez besteko saldoari.

- Ez da aplikatuko komisiorik edo gastu gehigarririk.

7. artikulua.- Finantza-eragiketen ezaugarriak.

Hona hemen maileguen ezaugarriak:

a) Bermatutako eragiketa bakoitzeko 600.000 euroko zenbatekoa, gutxienez.

b) Onuradun bakoitzaren maileguak guztira ezin dira 1.500.000 eurotik gorakoak izan. Taldea osatzen duten enpresen kasuan, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan zehazten denez, talde horretako enpresen multzorako gehienezko zenbateko agregatua ezingo da izan 4.500.000 eurotik gorakoa, eta hor sartuko dira, betiere, abenduaren 30eko 230/2008 Dekretuaren itzalpean emandako maileguak.

c) Epea: 1-3 urte. Printzipalak maileguetan duen gehieneko gabealdia urtebetekoa izango da. Amortizazioa eta interesak hiru hilean behin, dagokion aldia mugaeguneratuta.

d) Aplikatu beharreko interes-tasa Euriborra izango da, gehi % 1,50, eta hori hiru hilean behin aztertu behar da. Ondorio horietarako, Euribor gisa ulertu behar da, Reuter-en Euribor= pantailaren bidez (oinarria: Act/360) edo, aurrekoa desagertuz gero, informazio bera eman dezakeen beste pantaila baten bidez lortutako bankuen arteko interes-tasa. Tasa hori hiru hilabeterako gordailuetarako da, eta eragiketaren dataren edo berrikuspeneko dataren aurreko azken egun baliodunean kalkulatzen da. Ez da biribiltzerik onartuko.

e) Ez da aplikatuko komisiorik edo gastu gehigarririk.

f) Mailegu-hartzaileak epea mugaeguneratu aurretik eta batere kosturik gabe ezeztatu edo kendu ahal izango du mailegua.

8. artikulua.- Aurkeztu beharreko agiriak.

1.- Eskatzaileek hurrengo agiriak bete beharko dituzte:

a) Eskabidea, II. eranskineko F1 inprimakian jasotako ereduaren arabera.

b) Eskatzailearen ordezko izateko boterearen fotokopia.

c) Erantzukizunezko adierazpena: eskabidean jasotzen diren alderdiak egiazkoak direla (erantsita ematen den F2 inprimakia) eta enplegua mantentzeko konpromisoa dagoela frogatzeko. Ikuskapen-bisita baten bidez frogatuko dira, hain zuzen, hurrengo alderdiak:

- Eskabidea egin den egunean plantilan dauden langileen kopurua, hilabete horretako TC1en arabera.

- Eskabidea egin den ekitaldiaren aurrekoan, abenduaren 31n, fakturatutako kopurua.

- Eskabidea egin den ekitaldiaren aurrekoan, abenduaren 31n, urteko balantze orokorraren kopurua.

d) Foru-aldundietan zerga-betebeharrak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria.

e) Foru-aldundiaren ziurtapena: hor agertu beharko da jarduera ekonomikoen zergaren zein epigrafetan dagoen alta emanda enpresa hori.

f) Gizarte Segurantzaren ziurtapena, ordaindu beharrekoak ordainduta daudela egiaztatzen duena.

g) Azken ekitaldietako urteko kontuak.

h) Pasibo galdagarria finantzatzeko beharrizanen memoria deskribatzailea. Enpresak egin behar du (II. eranskineko F3 inprimakia).

2.- Eskatzaileak gorago aipatutako adierazpenean jasotako daturen bat faltsutzen badu, indarrean dagoen zehapen-araubidea ezarriko zaio, bai administratiboa, bai penala.

3.- Nolanahi ere, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak eta elkarren bermerako sozietate laguntzaileek eskabidea aurkeztu duen enpresari informazio gehiago eskatu ahal izango diote, eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko beharrezkotzat jotzen badute.

9. artikulua.- Eskabideak aurkeztea.

1.- Enpresek elkarren bermerako sozietateen bulegoetan aurkeztu beharko dituzte eskabideak eta aurreko artikuluan azaldutako gainerako agiriak; I. eranskinean zerrendatzen dira horiek guztiak.

2.- Eskabidearen eredua eta inprimakiak agindu honetako I. eranskinean zehazten diren bulegoetan eskuratu ahal izango dira; bestela, Interneteko www.euskadi.net helbidetik jaitsi daitezke.

3.- Finantza-laguntza emateko programarako eskabideei, agindu honetako 1. artikuluan jasotako mailegu- eta kreditu-kopurua agortu arte erantzungo zaie, edo artikulu horretan bertan aurreikusitako moduan kopuru hori gehitzearen ondorio dena agortu arte. Maileguak eta kredituak agortzen direnean, gorabehera horren berri emango da, Ogasun eta Finantza sailburuordearen ebazpen baten bidez (ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da).

10. artikulua.- Eskabideak aztertzea eta «Abala baimentzeko agiria» gauzatzea.

1.- Elkarren bermerako sozietate laguntzaileek aztertu eta ebaluatu beharko dituzte aurkezten diren eskabideak, abala eman baino lehenago.

2.- Eskabidearen atalen bat bete gabe utzi bada edo horrekin batera ez bada aurkeztu 8. artikuluan zehazten den dokumentazioa, dagokion elkarren bermerako sozietate laguntzaileak 10 egun emango dizkio interesdun enpresari oker hori zuzen dezan edo falta diren agiriak aurkez ditzan; horrela egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko da.

3.- Elkarren bermerako sozietateak autonomia izango du jasotzen dituen eta xedetzat abala eskatzea duten eskabideak onartu edo ukatzeko; kontraberme errealak edo pertsonalak ere eskatu ahal izango ditu. Horretarako, betiere, egokitzat jotzen dituen aztertzeko eta erabakitzeko irizpideak aplikatuko ditu.

4.- Elkarren bermerako sozietate laguntzaileak, eskabidearen azterketa amaitu ostean, eta hala badagokio, «Abala baimentzeko agiria» egingo du. Agiri horretan, F4 inprimakian jasotako informazioa zehaztuko da.

5.- Elkarren bermerako sozietateak aldi berean emango die «Abala baimentzeko agiriaren» berri onuradunari, finantza-erakunde laguntzaileari eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailari.

6.- Elkarren bermerako sozietate laguntzaileak Ogasun eta Herri Administrazio Sailari eman behar dio gauzatu diren abal-eragiketen eta ukatutakoen berri. Horretarako, lankidetza-hitzarmenean ezartzen diren aldizkakotasuna, betekizunak eta ereduak beteko ditu.

11. artikulua.- Mailegu-eragiketak gauzatzea.

1.- Elkarren bermerako sozietateak kreditu-eragiketak egiteko «Abala baimentzeko agiria» onetsi duenean eta agiri hori kasuan kasuko finantza-erakundera bidaltzen denean, enpresek lankidetza-hitzarmena sinatzen duen finantza-erakunderen batekin gauzatuko dute abal hori.

2.- Finantza-erakundeek gauzatzen diren mailegu-eragiketen berri eman behar diote Ogasun eta Herri Administrazio Sailari. Horretarako, lankidetza-hitzarmenean ezartzen diren aldizkakotasuna, betekizunak eta ereduak beteko dituzte.

12. artikulua.- Laguntzen bateragarritasuna.

1.- Eragiketek ezinbestean bete behar dute Europako Batzordearen abenduaren 15eko 1998/2006 Araudian (EE), minimis laguntzei Ituneko 87. eta 88. artikuluetan ezarritakoa aplikatzeari buruzkoan, ezarritakoa.

Laguntza horiek bateragarriak izango dira beste administrazio publiko, sail, organismo edo erakunde publiko zein pribatu batek emandako laguntzekin; baina, salbuespen araudian edo Batzordeak hartutako erabakian kasu bakoitzeko inguruabar zehatzetarako ezarritako laguntza ezin da izan laguntzen metatzea baino handiagoa.

2.- Arau honen bidez onuradun diren pertsonek edo erakundeek une oro jakinarazi behar diote Ogasun eta Herri Administrazio Sailari xede bererako beste diru-laguntzarik edo laguntzarik eta beste minimis laguntzarik jaso duten, bai zergaldi horretan, bai ordura arteko aurreko bi zergaldietan.

13. artikulua.- Jarraipen eta Ebaluazio Batzordea.

Programa jarraituko eta ebaluatuko duen batzorde bat eratuko da. Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren, elkarren bermerako sozietateen eta finantza-erakunde laguntzaileen ordezkariek osatuko dute batzordea, eta haren zeregina programaren aplikazioa eta ebaluazioa aztertzea izango da.

14. artikulua.- Euskal Finantza Institutuaren subrogazioa.

Euskal Finantza Institutuak erakunde laguntzaile moduan jardun ahal izango du, edota programa honetan Ogasun eta Herri Administrazio Sailari esleitu zaizkion eskubide, betebehar eta zereginetan subrogatu ahal izango da, bai eta haren ondoriozko agindu eta lankidetza-hitzarmenetan ere.

AZKEN XEDAPENAK

Deialdia egiteko agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 3a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

I. ERANSKINA

ELKARREN BERMERAKO SOZIETATE LAGUNTZAILEAK

Elkargi, S.G.R.www.elkargi.es

Egoitza nagusia:

Mikeletegi pasealekua, 50.

20009 Donostia-San Sebastián.

Telefonoa: 943 30 90 60.

E-maila: elkargi@elkargi.es.

Arabako Eskualde Zuzendaritza:

Posta, 24-1.

01001 Vitoria-Gasteiz.

Telefonoa: 945 23 12 12.

E-maila: earaba@elkargi.es.

Bizkaiko Eskualde Zuzendaritza:

Plaza biribila, 4-2.

48001 Bilbao.

Telefonoa: 94 423 82 28.

E-maila: ebizkaia@elkargi.es.

Durangoko bulegoa:

Landako etorbidea, 4-Elkartegia 102.

48200 Durango.

Telefonoa: 94 621 57 63.

E-maila: edurango@elkargi.es.

Gipuzkoako Eskualde Zuzendaritza:

Mikeletegi pasealekua, 50.

20009 Donostia-San Sebastián.

Telefonoa: 943 30 91 77.

E-maila: egipuzko@elkargi.es.

Bergarako bulegoa:

Ibergarai kalea, 30-Behea.

20570 Bergara.

Telefonoa: 943 77 70 74.

E-maila: ebergara@elkargi.es.

Oinarri, Sociedad de Garantía para la

Economía Social, S.G.R.www.oinarri.es

Egoitza nagusia:

E-3 eraikina, 2. solairua, Arabako Teknologia Parkea.

Miñao. 01510 Vitoria-Gasteiz.

Telefonoa: 945 29 82 80.

E-maila: sgr@oinarri.es.

Bizkaiko Ordezkaritza:

Navarra eraikina, Nafarroa 6, 3. dep. 6.

48001 Bilbao.

Telefonoa: 944 24 87 08.

E-maila: bizkaia@oinarri.es.

II. ERANSKINA

ESKABIDERAKO INPRIMAKIAK

F1 ESKABIDEA

Espediente-zenbakia: .................................................................Sozietate aren izena:...................................................

Jn./And.: .......................................................................... ..............................NAN: ........................................

Honako karguduna naizen aldetik: .......................................................................... .....................................................

Enpresa honen legezko ordezkari naizela: ...................................................................IFZ: .............................................

Enpresak eremu honetan dihardu: .......................................................................... .................................................

Sozietatearen helbidea: .......................................................................... .......................................................................... ............

Tel.:.............................................Faxa :..............................................E-maila:................... ...................................

«Sektore estrategikoetako enpresei finantza-laguntza emateko berariazko programa» delakoan sartzeko eskatzen du.

Data eta sinadura:

Agiri hauek eransten dira:

- Eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren fotokopia.

- Enpresaren datuei buruzko erantzukizunezko adierazpena.

- Gizarte Segurantzari aurkeztutako aitorpenaren azkeneko TC1 eredua.

- Zerga-betebeharretan egunean izatearen ziurtagiria.

- Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean izatearen ziurtagiria.

- Foru-aldundiaren ziurtagiria, enpresa alta emanda dagoen jarduera ekonomikoen zerga agertzen duena.

- Azken ekitaldietako urteko kontuak.

- Pasibo galdagarrietan finantzaketa-beharrei buruzko memoria.

- Datu Pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu inprimaki honen bidez eskuratutako zure datu pertsonalak datuak tratatzeko fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula. Datu horiek elkarren bermerako sozietateei eta finantza-erakundeei utzi ahal izango zaizkie, erakunde horiek finantza-programa hau kudeatzen lagunduko dutelako. Eskatzaileak, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzake, legean ezartzen denez. Horretarako, Ogasun eta Herri Administrazio Sailera jo beharko du. Hauxe du helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

F2 ERANTZUKIZUNEZKO ADIERAZPENA

Espediente-zenbakia: ...............................................................Sozietatear en izena:.....................................................

Jn./And .: .......................................................................... ................................NAN: ........................................

Honako karguduna naizen aldetik: .......................................................................... ...................................................

Enpresa honen legezko ordezkari naizela: .....................................................................IFZ: .........................................

ADIERAZTEN DU:

1.- Euskal Autonomia Erkidegoan bizi dela.

2.- Egoera arautua duela foru-aldundiekiko zerga-betebeharretan, legeak dioena betez, eta egunean dituela, baita ere, Eusko Jaurlaritzarekiko edo Eusko Jaurlaritzaren edozein sozietate publikorekiko betebeharrak.

3.- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteak dituela.

4.- Enpresa eskatzailearen datuak, honako hauek direla:

Langile-kopurua Negozio-kopurua

(euro) Urteko balantze orokorra

(euro)

Itxitako azken ekitaldia

Itxitako azkenaurreko ekitaldia

5.- Eskabidea egiten den egunean dauden langile guztiak mantentzeko hitza ematen duela formalki (.......(e)(a)n aurkeztutako azkeneko TC1en arabera) abalatutako eragiketaren indarraldian, bai eta abalatutako finantza-eragiketa ezeztatzeko hitza ere ematen duela, lan-kontratuak iraungitzea dakarren enplegu-erregulazioko edozein espediente aurkeztu baino lehenago. Konpromiso horiek betetzen ez badira, akordioko laugarren puntuan eta legeria aplikagarrian jasotako erantzukizunetan eroriko da.

Data eta sinadura: .........................................................................

F3 PASIBO GALDAGARRIAREN FINANTZAKETA-BEHARRAK

DESKRIBATZEN DITUEN MEMORIA

1) Abenduaren 30eko 230/2008 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren pasibo arrunteko kontuak honela daude enpresaren balantzean:

Zenbatekoa (eurotan)

Kontabilitate-kontua Izena 2007 2008

400 Hornitzaileak

401 Hornitzaileak, ordaindu beharreko merkataritzako efektuak

407 Hornitzaileentzako aurrerakinak

520 Epe laburreko zorrak kreditu-erakundeekin

521 Epe laburreko zorrak

524 Epe laburreko finantza-errentamenduaren ziozko hartzekodunak

525 Epe laburrera ordaindu beharreko efektuak

527 Kreditu-erakundeekin dauden zorren epe laburreko korrituak

528 Zorren epe laburreko korrituak

Guztira

2) Onuradunaren kapital arruntaren bilakaera 2007. eta 2008. urteetan.

Balantzea (milioi eurotan) 2007ko abenduaren 31 2008ko abenduaren 31

Korritu eta zergen aurreko etekina

Finantza-gastuak

Amortizazioak

Aktibo arrunta

- Diruzaintza edo baliokideak

- Kobratu beharreko efektuak

- Izakinak

- Beste aktibo arrunt batzuk

- ......................

Aktibo arrunta guztira (1)

Pasibo arrunta

- Ordaindu beharreko efektuak

- Epe laburreko zordunak

- Beste pasibo arrunt bat

- ........................

Pasibo arrunta guztira (2)

Kapital arrunta (1)-(2)

Kapital arruntaren aldakuntza

3) Pasibo arruntaren finantzaketa-beharrak, kreditu-kontuak edo merkataritza-deskontua deskribaturik:

F4 ABALA BAIMENTZEKO AGIRIA

1) Erakunde abal-emailea:

2) Enpresa onuradunaren datuak:

Sozietatearen izena / Izena

Sozietatearen helbidea

IFZ/IFK

JESN

Jardueren deskribapena

3) Abala duen finantza-eragiketa.

Eragiketa-mota

Baimen-zenbakia

Eragiketaren zenbatekoa

Baimenaren data

Interes-tasa Euriborra + % 1,50

Mugaeguna

Gabealdi nagusia

Printzipalaren ordainketa-kadentzia

Interesen ordainketa-kadentzia

Finantza-erakundea

4) Beste argibide batzuk.

Beste ohar batzuk

Idazki honen bidez ziurtatzen dut elkarren bermerako sozietate honek, (erakundea) alegia, baimendu egin duela (2. epigrafean aipaturiko enpresa/pertsona)-ri abal bat ematea eta gauzatzea, eranskin honetan aipatzen diren baldintzetan, hala baitator xedatuta sektore estrategikoetako enpresei finantza-laguntza emateko berariazko programa bat ezartzea eta abian jartzea onartu zuen 2009ko otsailaren 10eko Akordioan eta 2009ko martxoaren 3ko Aginduan.

(e)n, 2009ko aren (e)(a)n.

(Erakunde abal-emailea), EBS


Deskribatzailea:

Geroko Erreferentziak: