
Agintariak eta Langileria
Garraio eta Herri Lan Saila
AGINDUA, 2009ko otsailaren 24koa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, sail horretan goi-kargudunaren idazkari-lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe utzi dela jakinarazteko dena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta, Garraio eta Herri Lan Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Garraio eta Herri Lan sailburuak 2009ko urtarrilaren 9an eman zuen Aginduaren laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (2009ko urtarrilaren 27ko EHAAren 18. zk.), honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau; Garraio eta Herri Lan Saileko Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritzan, 520010 kodea, 157 dotazioa.
Bigarrena.- Aginduaren kontra, administrazioko bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organo berari, jakinarazten den egunetik harako hilabeteko epean. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 24a.
Garraio eta Herri Lan sailburua,
NURIA LÓPEZ DE GUEREÑU ANSOLA.
Deskribatzailea: