Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2009046 zk.- 2009/03/06 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 200901289 Xedapena Pdf formatuan

Iragarkiak

Herrizaingo Saila

LEHIAKETA, oinetakoak eskuratzeko dena.

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Herrizaingo Saila (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

c) Espedientea-zenbakia: S-052/2009.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: horniketa-kontratua.

b) Helburua: oinetakoak eskuratzea.

c) Loteak: ikus lehiaketako agiriak.

d) Entregatzeko lekua: klausula administratibo zehatzen pleguko karatulan zehaztutakoa.

e) Entregatzeko epea: klausula administratibo zehatzen pleguko karatulan zehaztutakoa.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat irizpide.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Gehienez: 181.077,60 euro (BEZik gabe).

5.- Fidantzak: klausula administratibo zehatzen pleguko karatulan zehaztutakoa.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Herrizaingo Saila (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

b) Helbidea: Larrauri Mendotxe Bidea 18.

c) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

d) Telefonoa: 94 607 80 00.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2009ko martxoaren 24ko 17:00ak.

7.- Kontratistaren betebeharrak. klausula administratibo zehatzen pleguko karatulan zehaztutakoa.

8.- a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko martxoaren 25eko 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikus lehiaketako agiriak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Herrizaingo Saila - Baliabide Orokorren Zuzendaritza - Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Larrauri Mendotxe Bidea 18.

3) Herria eta posta kodea: Erandio 48950.

d) Lizitatzaileak nahitaez noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru (3) hilabete, pleguak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: ez.

9.- Eskaintzak irekitzea. 8.c) puntuan zehaztutako lekuan.

d) Eguna: 2009ko apirilaren 23a.

e) Ordua: 11:00ak.

10.- Bestelako argibideak.

Esleitzeko irizpideak: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide erabiliko dira (jarraian azaltzen dira laburbilduta); edozein modutan, administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 30.2 puntuan ezarritakoa aplikatuko da, bertan irizpideok osorik garatzen baitira.

Eskaintza ekonomikoa: 70%

Gainprestazio teknikoak: 30%

Materialen kalitatea

Fabrikatzearen eta akaberaren kalitatea

Hobekuntza logistikoak

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.- Iragarkia EBAOra bidali den eguna: 2009ko otsailaren 12a.

13.- Deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko informatika-ataria edo web orria: www.ej-gv.net.

Erandio, 2009ko otsailaren 13a.

Baliabide Orokorren zuzendaria,

JON ETXEBARRIA ORUE.


Deskribatzailea: