Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2009046 zk.- 2009/03/06 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 200901279 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapenak

Euskal Herriko Unibertsitatea

EBAZPENA, 2009ko otsailaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gerentziarena, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak argitaratzeko dena.

Gerentziaren 2007ko urtarrilaren 18ko Ebazpenaren bidez argitaratu egin ziren unibertsitate honetako administrazio eta zerbitzuetako pertsonal funtzionario eta laboralaren lanpostuen zerrendak eta behin-behineko pertsonalarentzat gordetako lanpostuen zerrenda (2007ko otsailaren 23ko EHAA).

Inoiz indarrean egon diren lanpostuen zerrenda guztietan aldaketak egin behar dira etengabe, indarreko prozedurekin bat etorrita tramitatu eta aldeko erabakiaz burutu diren aldaketak jasoko badira bertan, hau guztiau Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 16. artikuluan aurreikusten dena bete dadin.

Adierazitakoa kontuan hartuta, Gerentzia honek, Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 4an egin zen bileran gaia aztertu eta aldaketak onartu ondoren, eta Errektorearen 2006-07-20ko Ebazpenaz emandako ahalmenez baliatuz, ondokoa

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren lanpostuen zerrendei egindako aldaketak, ebazpen honen eranskinean jasota daudenak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuak izan daitezela xedatzea.

Bigarrena.- Aldaketa hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunean hasiko dira ondorioak sortzen eta haien aurka interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute Gobernu Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Euskal Herriko Justizi Auzitegi Gorenean, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Leioa, 2009ko otsailaren 11.

Gerentea,

PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.

ERANSKINA

A) Pertsonal funtzionario eta laboralaren lanpostuen zerrendako lanpostu berriak.

Zk. kodea Lanpostuaren Izena Hor. H.E. Taldea K/E Adm. Maila H. Esp. H. Esk. B.E. Oh. Campusa

003 GIPUZKOAKO CAMPUSEKO ERREKTOREORDETZA

F 1060 147 Menpekoa 127 L E 04 UPV/EHU 13 9191,28 1.09/1 2

004 BIZKAIKO CAMPUSEKO ERREKTOREORDETZA

F 1061 147 Menpekoa 128 L E 04 UPV/EHU 13 9191,28 1.12/12 3

008 IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA

L 353 273 I. taldeko teknikaria (Irakaskuntza eta Ikerketarako Laguntza)* 1 L I UPV/EHU 23 3 28 1

L 354 273 I. taldeko teknikaria (Irakaskuntza eta Ikerketarako Laguntza)* 2 L I UPV/EHU 23 3 26 2

L 355 273 I. taldeko teknikaria (Irakaskuntza eta Ikerketarako Laguntza)* 3 L I UPV/EHU 23 3 36 2

L 356 273 I. taldeko teknikaria (Irakaskuntza eta Ikerketarako Laguntza)* 4 L I UPV/EHU 23 3 31 2

L 357 273 I. taldeko teknikaria (Irakaskuntza eta Ikerketarako Laguntza)* 5 L I UPV/EHU 23 3.09/1 35 3

L 358 273 I. taldeko teknikaria (Irakaskuntza eta Ikerketarako Laguntza)* 6 L I UPV/EHU 23 3 26 3

L 359 273 I. taldeko teknikaria (Irakaskuntza eta Ikerketarako Laguntza)* 7 L I UPV/EHU 23 3 27 3

L 360 273 I. taldeko teknikaria (Irakaskuntza eta Ikerketarako Laguntza)* 8 L I UPV/EHU 23 3 29 3

L 361 273 I. taldeko teknikaria (Irakaskuntza eta Ikerketarako Laguntza)* 9 L I UPV/EHU 23 3 30 3

L 362 273 I. taldeko teknikaria (Irakaskuntza eta Ikerketarako Laguntza)* 10 L I UPV/EHU 23 3 32 3

L 363 273 I. taldeko teknikaria (Irakaskuntza eta Ikerketarako Laguntza)* 11 L I UPV/EHU 23 3 31 3

L 364 273 I. taldeko teknikaria (Irakaskuntza eta Ikerketarako Laguntza)* 12 L I UPV/EHU 23 3 34 3

L 365 273 I. taldeko teknikaria (Irakaskuntza eta Ikerketarako Laguntza)* 13 L I UPV/EHU 23 3 33 3

L 366 274 III. taldeko teknikaria (Animaliategia)* 1 L III UPV/EHU 17 2.09/1 37 1

L 367 274 III. taldeko teknikaria (Animaliategia)* 2 L III UPV/EHU 17 2.09/1 37 3

L 368 274 III. taldeko teknikaria (Animaliategia)* 3 L III UPV/EHU 17 2 37 3

F 1062 275 Ikerketaren Gestio teknikaria 1 L A 01 UPV/EHU 23 14125,8 3.09/1 3

F 1063 240 Ikerketaren Gestio Ekonomikoko teknikaria 2 L A 01 UPV/EHU 23 14125,8 3 02 3

F 1064 240 Ikerketaren Gestio Ekonomikoko teknikaria 3 L A 01 UPV/EHU 23 14125,8 3.12/12 02 3

F 1065 260 Proiektu teknikaria 2 L A 01 UPV/EHU 23 14125,8 3 24 3

F 1066 276 Teknologia eta Jakintzaren Transferentziako teknikaria 1 L A 01 UPV/EHU 23 14125,8 3.09/1 25 11 3

010 IRAKASLEEN ERREKTOREORDETZA

F 1067 277 Irakasleen plantilako teknikaria 1 L A 01 UPV/EHU 23 14125,8 3.09/1 3

011 NAZIOARTEKO HARREMANETAKO ERREKTOREORDETZA

F 1068 278 Nazioarteko proiektuetako teknikaria 1 L A 01 UPV/EHU 23 14125,8 3.09/1 11 3

014 IKASLEEN ERREKTOREORDETZA

F 1069 018 Administrazio-laguntzailea 274 L D 03 UPV/EHU 16 9402,72 2.12/12 2

31 KONTABILITATE ETA AURREKONTUETAKO GERENTEORDETZA

F 1070 279 Ekonomia gestioko teknikaria 1 L A 01 UPV/EHU 23 14125,8 3.09/1 02 3

F 1071 279 Ekonomia gestioko teknikaria 2 L A 01 UPV/EHU 23 14125,8 3 02 3

032 PERTSONALEKO GERENTEORDETZA

F 1072 179 Teknikari abokatua 6 L A 01 UPV/EHU 24 16495,32 3 01 3

040 AKADEMI GESTIOA ETA GRADUKO ETA GRADUONDOKO IKASKETAK

F 1073 018 Administrazio-laguntzailea 275 L D 03 UPV/EHU 16 9402,72 2 3

F 1074 255 Berezko Ikasketen atalaren burua 1 L B/C 06/02 UPV/EHU 22 12209,88 3.09/1 3

F 1075 256 Tituluen atalaren burua 1 L B/C 06/02 UPV/EHU 22 12209,88 3 3

F 1076 257 Laguntza eta Deialdien atalaren burua 1 L B/C 06/02 UPV/EHU 22 12209,88 3 3

F 1077 267 Bulegoaren burua 54 L C/D 02/03 UPV/EHU 19 9602,88 2.09/1     3

F 1078 267 Bulegoaren burua 55 L C/D 02/03 UPV/EHU 19 9602,88 2.09/1     3

F 1079 267 Bulegoaren burua 56 L C/D 02/03 UPV/EHU 19 9602,88 2.09/1     3

F 1080 267 Bulegoaren burua 57 L C/D 02/03 UPV/EHU 19 9602,88 2     3

130 LETREN FAKULTATEA

F 1081 280 Arloko arduraduna 1 L C  02 UPV/EHU 20  11196,24 2.12/12     1

135 JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN ZIENTZIETAKO FAKULTATEA

L 369 164 Laborategiko teknikari espezialista 47 L III   UPV/EHU 21   2.12/12     1

163 GASTEIZKO INGENIARITZAREN U.E.

L 370 164 Laborategiko teknikari espezialista 48 L III   UPV/EHU 21   2.09/1     1

224 ZUZENBIDE FAKULTATEA

F 1082 280 Arloko arduraduna 2 L C  02 UPV/EHU 20  11196,24 2.12/12     3

231 PSIKOLOGIA FAKULTATEA

L 371 237 Multimedia Laguntzarako teknikaria 20 L III   UPV/EHU 20   2.12/12     2

240 ARKITEKTURAKO G.E.T. (GIPUZKOA)

F 1083 018 Administrazio-laguntzailea 276 L D 03 UPV/EHU 16 9402,72 2 2

L 372 236 Informatika Laguntzarako teknikaria 30 L III   UPV/EHU 20   2.12/12     2

263 DONOSTIAKO UNIBERTSITATE ESKOLA-POLITEKNIKOA

L 373 164 Laborategiko teknikari espezialista 49 L III   UPV/EHU 21   2.09/1     2

278 KRIMINOLOGÍAREN EUSKAL INSTITUTOA

F 1084 138 Kargudunaren idazkaria (Ikastegiak) 27 I.L. C/D 02/03 UPV/EHU 18 8189,76 2     2

310 ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA FAKULTATEA

F 1085 281 Ikastegiko teknikaria 1 L A 01 UPV/EHU 23 14125,8 3.09/1 3

L 374 237 Multimedia Laguntzarako teknikaria 21 L III UPV/EHU 20 2.09/1 3

L 375 164 Laborategiko teknikari espezialista 50 L III   UPV/EHU 21   2     3

L 376 164 Laborategiko teknikari espezialista 51 L III   UPV/EHU 21   2.12/12     3

L 377 164 Laborategiko teknikari espezialista 52 L III   UPV/EHU 21   2.09/1     3

L 378 164 Laborategiko teknikari espezialista 53 L III   UPV/EHU 21   2     3

L 379 164 Laborategiko teknikari espezialista 54 L III   UPV/EHU 21   2     3

321 EKONOMIA ETA ENPRESA ZIENTZIEN FAKULTATEA

F 1086 281 Ikastegiko teknikaria 2 L A 01 UPV/EHU 23 14125,8 3.12/12 3

L 380 237 Multimedia Laguntzarako teknikaria 22 L III UPV/EHU 20 2.12/12 3

327 MEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA FAKULTATEA

L 381 164 Laborategiko teknikari espezialista 55 L III   UPV/EHU 21   2.09/1     3

345 BILBOKO INGENIARITZA G.E.T.

F 1087 281 Ikastegiko teknikaria 3 L A 01 UPV/EHU 23 14125,8 3.12/12 3

L 382 237 Multimedia Laguntzarako teknikaria 23 L III   UPV/EHU 20   2.09/1     3

L 383 164 Laborategiko teknikari espezialista 56 L III   UPV/EHU 21   2.12/12     3

L 384 164 Laborategiko teknikari espezialista 57 L III   UPV/EHU 21   2.12/12     3

L 385 164 Laborategiko teknikari espezialista 58 L III   UPV/EHU 21   2     3

L 386 164 Laborategiko teknikari espezialista 59 L III   UPV/EHU 21   2     3

L 387 164 Laborategiko teknikari espezialista 60 L III   UPV/EHU 21   2     3

354 BILBOKO IRAKASLEEN U.E.

F 1088 180 Arloko arduraduna 3 L C  02 UPV/EHU 20  11196,24 2.09/1     3

F 1089 018 Administrazio-laguntzailea 277 L D 03 UPV/EHU 16 9402,72 2.09/1 3

363 INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. (BIZKAIA)

L 388 164 Laborategiko teknikari espezialista 61 L III   UPV/EHU 21   2.09/1     3

L 389 164 Laborategiko teknikari espezialista 62 L III   UPV/EHU 21   2.12/12     3

L 390 164 Laborategiko teknikari espezialista 63 L III   UPV/EHU 21   2     3

L 391 164 Laborategiko teknikari espezialista 64 L III   UPV/EHU 21   2     3

364 MEATZEEN ETA HERRI LANEN INGENIARITZA TEKNIKOKO U. E.

L 392 164 Laborategiko teknikari espezialista 65 L III   UPV/EHU 21   2.12/12     3

00147 ELEKTRONIKA ETA TELEKOMUNIKAZIOAK SAILA

F 1090 139 Saileko idazkaria 113 L C/D 02/03 UPV/EHU 18 8189,76 2.12/12     3

B) Pertsonal funtzionario eta laboralaren lanpostuen zerrendako lanpostu aldatuak.

1.1.- Dagokion jardute sailean honako hau aldatuko da:

Zk. kodea Lanpostuaren Izena Hor. H.E. Taldea K/E Adm. Maila H. Esp. H. Esk. B.E. Oh. Campusa

061 MIGUEL DE UNAMUNO EGOITZA

L 45 112 Ikuzketa eta Garbiketako langilea 1 C V UPV/EHU 13 1 3

1.2.- Horren ordez honako hau esan behar duelarik:

Zk. kodea Lanpostuaren Izena Hor. H.E. Taldea K/E Adm. Maila H. Esp. H. Esk. B.E. Oh. Campusa

061 MIGUEL DE UNAMUNO IKASTETXE NAGUSIA

F 1059 138 Kargudunaren idazkaria (Ikastegiak) 34 L.D. C/D 02/03 UPV/EHU 18 8189,76 2     2

2.1.- Dagokion jardute sailean honako hau aldatuko da:

Zk. kodea Lanpostuaren Izena Hor. H.E. Taldea K/E Adm. Maila H. Esp. H. Esk. B.E. Oh. Campusa

039 INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIEN GERENTEORDETZA

F 360 168 Telefonista 5 C D/E 03/04 UPV/EHU 16 9402,72 2.1/95 2

F 390 168 Telefonista 6 C D/E 03/04 UPV/EHU 16 9402,72 2 2

2.2.- Horren ordez honako hau esan behar duelarik:

Zk. kodea Lanpostuaren Izena Hor. H.E. Taldea K/E Adm. Maila H. Esp. H. Esk. B.E. Oh. Campusa

039 INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIEN GERENTEORDETZA

L 387 265 IV. taldeko teknikaria (sareak)* 1 C IV   UPV/EHU 16   2     3

L 388 265 IV. taldeko teknikaria (sareak)* 2 C IV   UPV/EHU 16   2     3

*I. taldeko teknikaria (Irakaskuntza eta Ikerketarako Laguntza), III. taldeko teknikaria (Animaliategia) eta IV. taldeko teknikaria (Sareak) lanpostuek behin-behineko izena daukate, kasuan kasuko sailkapen profesionala zehaztu arte.

E.E. (Plazak betetzeko eskakizun bereziak)

01: Zuzenbidean lizentziatua.

02: Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua.

11: Ingelesa jakitea.

24: Osasun zientzien arloko titulazioren batean lizentziatua. Doktore-gradua edo 2 urteko esperientzia ikerketan.

25: Zientziaren arloko titulazioren batean lizentziatua edo ingeniaria.

26: Zientziaren arloko titulazioren batean lizentziatua edo ingeniaria. Doktore-gradua edo 2 urteko esperientzia ondoko gaietan: kalkulu zientifikoko clusterretarako ekipamendu fisikoa (hardwarea) eta softwarearen gestioa, proba, instalazio, konfigurazio eta mantentzea; zerbitzuaren beraren softwarea programatzea; web aplikazioak; konpilatzea; clusterraren baliabide informatikoen arloan, core-ez baliatzea; proiektu zientifikoak egiteko behar den metodologia egokiari buruzko aholku ematea (eredu teoriko-konputazionalei buruzkoa), bai eta proiektu praktikoei buruzkoa ere (aukeran dauden programei buruzko analisia), eta egokiena ezartzea.

27: Fisika edo kimika zientzietan lizentziatua. Doktore-gradua edo 2 urteko esperientzia ondoko gaietan: laginen imanazioa neurtzea 14T iman supereroalea eta kriostatoa daukaten plataformak erabilita, 7T iman supereroaledun SQUID MPMS magnetometroa erabilita, lagin dardarkariko magnetrometroa, 1.5 T-ra arteko elektroimanduna eta 100-1000 K-ko laginetarako labea, Kerr efektu bidezko gainazal-imanaziodun magnetometroa 0.4 T-ra arteko elektroimanarekin, histeresi-zikloen trazatzailea 30 mT-ra arteko Hlemholtz karreteduna, eta iman supereroaledun sistemetan, aldian-aldian, mantentze lanak egitea eta tresnak kalibratzea.

28: Zientziaren edo farmaziaren arloko titulazioren batean lizentziatua edo ingeniari kimikoa. Doktore-gradua edo 2 urteko esperientzia ondoko gaietan: lagin organiko eta ez-organikoen tratamendua eta horien analisia gas- eta likido-kromatografia teknikak erabilita eta detektore mota desberdinetara akoplatuta, laser bidezko ablazio sistema daukan masa-espektroskopia indukzioz akoplatutako plasma erabilita (ICP-MS), absortzio atomikoa, UV/Vis espektroskopia, fluoreszentzia molekularreko espektroskopia, analisiak metodo potentziometrikoen bidez edo metodo konduktimetrikoen bidez, ikerketarako laguntza zientifiko eta teknologikoa ematea, esperimentazioko metodo berriak garatu, optimizatu eta ezarrita, eta ekipamendua kalibratzea, egiaztatzea, puntuan izatea eta mantentzea.

29: Zientziaren arloko titulazioren batean lizentziatua, ingeniari kimikoa edo materialen ingeniaria. Doktore-gradua edo 2 urteko esperientzia ondoko gaietan: karakterizazio mikroestrukturala eta mikroanalitikoa MEB ekortze-mikroskopio elektronikoaren eta MET transmisio-mikroskopio elektronikoaren bidez (eremu argia/eremu iluna) lortutako irudi-tekniketan oinarrituta saiakerak in-situ berotze- eta hozte-baldintzetan, oinarrizko mikroanalisi kualitatiboa eta kuantitatiboa eta mapa eta ekortzeak egitea konposizio lerroan EDX eta WDX X izpien espektroskopia erabilita, analisi mikrotesturala eta fase kristalinoa identifikatzea EBSD bidez, laginak prestatzea sputtering teknika erabilita lortutako Au eta C-rezko estalketa bidez, erretxinan inklusioa eta leunketa mekaniko eta elektrokimikoa erabilita, ultrasoinuz ebakitzeko makina, leunketa prekonkaboa eta bonbardaketa ionikoa.

30: Biokimikan, biologian, farmazian, kimikan edo medikuntzan lizentziatua edo ingeniari kimikoa. Doktore-gradua edo 2 urteko esperientzia ondoko gaietan: endopeptidasa bidezko digestio entzimatikoaren ondorioz lortutako lagin proteomikoen prozesamendua eta horien analisia masa-espektroskopia erabilita, peptidoen markaketa isotopikoa, ESI eta MALDIrako laginak prestatzea, emaitzak prozesatzeko programa informatikoak eta datu-baseak.

31: Zientziaren arloko titulazioren batean lizentziatua. Doktore-gradua edo 2 urteko esperientzia ondoko gaietan: laginak analizatzea erresonantzia magnetiko nuklearraren bidez eta nukleoak behatzea (1H, 13C, 19F, 31P, 29Si...), teknika desberdinak erabilita (COSY, NOESY...), konposatuak identifikatzea eta egitura identifikatzea, konformazioak zehaztea disoluzioan, prozesuen jarraipena eta zinetika, polimorfismoa aztertzea, elkarketa-prozesuak zehaztea, azterlanak egitea tenperatua handi eta baxuetan, enantiomero-soberakina zehaztea, imanak eta espektrometroak mantentzea, kalibratzeak eta datuak prozesatu eta interpretatzea.

32: Zientziaren arloko titulazioren batean lizentziatua, ingeniari kimikoa edo materialen ingeniaria. Doktore-gradua edo 2 urteko esperientzia ondoko gaietan: X izpien difrakziorako (DRX) laginak prestatzea ehotze bidez eta buztin-laginen agregatu orientatuak prestatzea eta horiek DRX bidez analizatzea dibergentzia zirrikitu programagarria eta PixCel detektagailua daukan hauts-difraktometroan, X izpien fluoreszentziarako laginak prestatzea hauts prentsatuzko pastilletan eta beira boratuzko perletan, laginak FRXen neurtzea, datuen tratamendua eta difraktogramak interpretatzea, difraktogramak zuzentzea, formatua aldatzea, faseak identifikatzea, buztinaren mineral taldeak identifikatzea agregatu orientatuan, analisi erdikuantitatiboa, kristalitoaren tamaina kalkulatzea. Instalazio erradioaktiboetako operadore titulua.

33: Biokimikan, biologian edo medikuntzan lizentziatua. Doktore-gradua edo 2 urteko esperientzia ondoko gaietan: biologia-laginak behatzea eta analizatzea mikroskopia konfokaleko eta fluoreszentzia mikroskopiako teknikak erabilita, transmisioko eta ekorketako mikroskopia elektronikoa erabilita, eta fluxu zitometria erabilita, biologiako laginak prozesatzea fijazio, inklusio eta mikrotomia teknikak erabilita aztertzeko, kontrasteak koloreztatzea, laginak prestatzea luzapenez, tindaketa negatiboaren bidez, puntu kritikoan lehortuta, gainestaldura metalikoz edo kriotekniken bidez (kriofijazioa, kriordezkapena, kriomikrotomia, kriolehorketa, kriofraktura eta kriomikroskopia), irudiak interpretatzea eta irudi digitalak prozesatzea (kriostato, bibratomoa, ultramikrotomoa eta lan guneak).

34: Kimikan edo geologian lizentziatua, ingeniari geologoa edo materialen ingeniaria. Doktore-gradua edo 2 urteko esperientzia ondoko gaietan: oinarrizko analisia plasma-iturridun masa espektrometria bidez (ICP-MS), analisi isotopikoa ionizazio termikoko iturridun masa espektrometria bidez (TIMS), multikolekziodun bereizmen handiko masa espektrometria bidez (MC-ICP-MS), anioi eta katioien analisia ioi-kromatografia bidez (CI) eta laser bidezko ablazio mikroanalisia erabilita eta plasma iturridun masa espektrometria erabilita, eta laginak tratatzea ohiko analisi kimikoko laborategian eta sala zuriko baldintza ultragarbietan.

35: Zientziaren arloko titulazioren batean lizentziatua, ingeniari kimikoa edo materialen ingeniaria. Doktore-gradua edo 2 urteko esperientzia ondoko gaietan: lagin polikristalinoak prestatzea, analisia bereizmen handiko X izpien difraktometroa erabilita, difrakzio diagramak egitea difraktometroan tenperatura eta hezetasun baldintza berezietan, tenperatuta handi eta baxuetan, eta abiadu handirako detektagailuarekin, difrakzio estandarreko diagramak egitea monokromagailu sekundarioa eta detektagailu ultraarina daukan difraktometroa erabilita, difraktogramen tratamendua software berezia erabilita, faseak identifikatzea software berezia eta datu baseak erabilita, analisi kuantitatiboak, kristal-eremuaren tamaina kalkulatzea, estres-kalkuluak, kristalinitatea, horretarako, fase puru zein nahasteen egitura-ereduak hartu eta difrakzio diagramen simulazio teorikoa eginda. Instalazio erradioaktiboetako operadore titulua.

36: Zientziaren arloko titulazioren batean lizentziatua, ingeniari kimikoa edo materialen ingeniaria. Doktore-gradua edo 2 urteko esperientzia ondoko gaietan: MET transmisio-mikroskopio elektronikoa (eremu argia/eremu iluna) erabiltzea, X izpien oinarrizko mikroanalisia (EDX), kriomikroskopia, elektroien difrakzioaren bidezko analisi kristalografikoa, laginak prestatzea ultramikrotomoan ebakita (giro tenperaturan eta tenperatura baxuetan) eta dispertsioak edo disoluzioak beiratzea kriomikroskopia bidez analizatzeko.

37: Urriaren 10eko 120/2005 Errege Dekretua, esperimentaziorako eta beste helburu zientifiko batzuetarako erabilitako animalien babesari buruzkoa: B kategoriako langileek izan beharreko titulu ofiziala edo esperientzia baliokidea, xedapen iragankorretatik hirugarrenean zehaztutakoa.


Deskribatzailea:

Aurreko Erreferentziak:

Geroko Erreferentziak: