Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2009046 zk.- 2009/03/06 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 200901273 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

EBAZPENA, 2009ko otsailaren 3koa, Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordearena, presaz jardun beharra duten alde behartsuetarako laguntza-programarako gaitutako 2008ko ekitaldiari dagokion aurrekontu-kreditua zein egunetan agortu den argitaratzen duena.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko irailaren 4ko Aginduak alde behartsuetako merkataritza-jarduerari eusteko laguntza-programa arautzen du. Alde behartsu horiek Ibaizabal Itsasadarraren Ezkerraldean eta Oarsoaldean daude. Merkataritza-jarduerari eusteko laguntzak udalei, merkatarien elkarteei, eta enpresa txiki eta ertainei emateko dira.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko irailaren 4ko Aginduaren 2.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdia bukatzeko aurreikusitako kreditua zein egunetan ahitu den adieraziko da bertan.

Adierazitakoagatik, eta 2008ko ekitaldirako agortu direnez Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordearen 2008ko uztailaren 23rako Ebazpenean aurreikusitako laguntzak emateko fondoak (ebazpen horren bidez jakinarazten zen laguntza horiek 2008ko ekitaldirako emateko deialdia).

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Argitaratzea 2008ko abenduaren 30ean agortu egin zela presaz jardun beharra duten alde behartsuetarako laguntza-programarako laguntzak emateko 2008ko ekitaldirako kontsignatutako aurrekontu-kreditua.

Bigarrena.- 2008ko ekitaldian aurkeztutako inbertsio-kasuak hurrengo ekitaldiko aurrekontu-kredituei egotzi ahal izango zaizkie baldin eta aurrekontu-krediturik ezagatik laguntzarik jaso ez badute eta aurreikusitako moduan ukatu badira, baldin eta proiektu horietan betetzen badira laguntzak jasotzeko Aginduan ezarritako baldintzak; horretarako, beste eskabide bat aurkeztu beharko dute, baina lehentasun-ondorioetarako, ukatutako lehenengo eskabidearen data gordeko da, agindu arautzailearen 2.2 artikuluarekin bat etorriz.

Hirugarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 3a.

Merkataritza, Kontsumo

eta Industria Segurtasuneko sailburuordea,

RODRIGO GARCÍA AZURMENDI.


Deskribatzailea: