Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2008003 zk.- 2008/01/04 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 00178 Xedapena Pdf formatuan

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Kontratazio Batzorde Nagusia

LEHIAKETA. Iragarkia, "Testu orokor ez espezializatuak itzultzeko gaztelania-euskara itzulpen automatikoko tresna eskuratzea, ezartzea eta hasierako euskarria" helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitzeko dena (KBN C02/062/2007 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hizkuntza Politikarako sailburuordea. Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/062/2007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Testu orokor ez espezializatuak itzultzeko gaztelania-euskara itzulpen automatikoko tresna eskuratzea, ezartzea eta hasierako euskarria.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: 15 hilabeteko epea finkatu da, kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik hara.

Epe partzialak:

– Lehenengoa: 2008ko uztaila. Ordu arte egindako lanen txosten zehatza entregatu eta aurkeztu, enpresa esleipendunak ezarritako lan-plangintzaren arabera.

– Bigarrena: 2008ko abendua. Ordu arte egindako lanen txosten zehatza entregatu eta aurkeztu, enpresa esleipendunak ezarritako lan-plangintzaren arabera.

– Hirugarrena: 2009 (amaiera). Itzulpen automatikoko tresna Eusko Jaurlaritzaren sistema informatikoan ezarri. Xede horrekin garatutako hizkuntza baliabideak eta tresnak entregatu.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: laurehun mila (400.000, 00) euro.

5.– Behin-behineko fidantza.

Zortzi mila (8.000,00) euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua, Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

d) Telefonoa: 945 01 89 27.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko otsailaren 1a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, behar izanez gero (taldea, azpitaldeak eta kategoria):

Taldea: V, Azpitaldea: 2 eta kategoria: C.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala eskatuko zaie espainiarrak ez diren baina Europar Batasuneko estatuetakoak diren enpresarioei: ekonomia- eta finantza-kaudimen eta gaitasun tekniko eta profesionaleko betekizunak HAKLren testu bategineko 16. eta 19. artikuluen arabera.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

Azken hiru urteetako bakoitzean egindako negozio kopuruaren inguruko deklarazioa, ekitaldiko, gutxienez, 300.000,00 eurokoa izango dena.

Gaitasun teknikoa edo profesionala:

Enpresa lizitatzaileek azken hiru urteetan kontratuaren xedearen antzeko lan bat, behintzat, egin izana ezinbestekoa izango da, zeinak, gutxienez, 300.000,00 eurokoa izan behar duen. Egiaztatzeko, enpresek lanen zerrenda bat aurkeztu beharko dute, bertan zenbatekoak, datak eta onuradun publikoak zein pribatuak adierazita.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko otsailaren 4ko 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2) Helbidea: Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

d) Eguna: 2008ko otsailaren 12a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

Kontratazio elektronikoa onartzen da espediente honetan.

11.– Iragarkien gastuak.

Esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2007ko abenduaren 12a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 12a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Deskribatzailea: