
Justizi Administrazioa
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortziorako 735/05 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN ZEDULA Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian
adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 735/05 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Rosario Sáez Martínek eskatuta hasi da, Teodoro Landa Machoren aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza: 387 EPAIA Epailea: María Jesús Gómez Soria. Lekua: Barakaldo (Bizkaia). Eguna: bi mila eta seiko ekainaren hamabosta. IZO: 48.02.2-05/008145 Prozedura: adostasunik gabeko
735/05 dibortzioa. Alderdi demandatzailea: Rosario Sáez Martín. Abokatua: Álvaro Rodríguez Uribe-Echevarria. Prokuradorea: Susana Canduela Alba. Alderdi demandatua: Teodoro Landa Macho. Abokatua: Prokuradorea: Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa. Nik, María Jesús Gómez Soria andreak, Barakaldoko Lehen
Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko (Familia) epaile magistratu naizen aldetik,
adostasunik gabeko dibortziorako 735/2005 autoak (PZLb) ikusi ditut. Izan ere,
Canduela prokuradore andreak demanda bat aurkeztu du Rosario Sáez Martínen
izenean eta ordez,
Rodríguez letradu andreak lagunduta; Teodoro Landa Macho jauna da demandatua, auzi-iheslari deklaratua. EPAITZA Baietsi egiten dut Rosario Sáez Martínen ordezkariak Teodoro
Landa Machoren aurka aurkeztutako dibortzio-demanda. Beraz, auzilarien arteko dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztietarako. Ez da kosturik ezarri behar. Epai hau irmoa egin ostean, egin bedi horren testigantza eta
bidal bedi Barakaldoko Erregistro Zibilera, dagokion idazpena egiteko. Jakinarazi bekie epai hau alderdiei aditzera emanez ez dela
irmoa eta apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan bost eguneko epean. Probintzia auzitegia arduratuko da errekurtsoaz. Nire epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten
dut. Argitalpena: epaile magistratuak eman, irakurri eta
argitaratu du epai hori, epaia eman duen egunean bertan. Fede ematen dut. Eta demandatuari, Teodoro Landa Machori, behar bezala
jakinarazteko balio dezan, zedula hau egin eta sinatzen dut, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta seiko ekainaren hemeretzian. IDAZKARIA.