Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2003171 zk.- 2003/09/03 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 17060 Xedapena Pdf formatuan

Iragarpenak

Herrizaingo Saila

LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarkia, informatikaren arloko proiektua eta planak prestatzeko laguntza teknikoa kontratatzeko dena (Esp.: A-246/03).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza - Kontratazioa.

c) Espedientearen zenbakia: A-246/03.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Lanak burutzeko tokia zein izango den Herrizaingo Sailburuordetzak zehaztuko du, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan. Dena dela, lan egiteko ohiko lekutzat Gasteiz izendatzen da. Joan-etorridun lanaldiei dagokienez, aipatu lekua hartu beharko da erreferentziatzat.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2003ko urriaren 20an hasi beharko dira lanak, eta gehienez ere 2004ko 31ra arte irun dezakete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

 

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: berrogeita hamahiru mila laurehun eta hirurogeita zazpi (153.467) eurokoa izango da kontratuaren gehieneko aurrekontua, bi urtekotan banatua.

 

2003. urtean: hogeita zortzi mila laurehun eta bederatzi (28.409,-) euro

2004. urtean: ehun eta hogeita bost mila berrogeita hamazortzi (125.058,-) euro.

5.– Fidantzak:

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren %4.

 

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián, 1- E aldea - solairuartekoa.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa:945-01.88.98

e) Faxa:945-01.87.49

f) E-maila: c-lopez@ej-gv.es.

g) Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko azken eguna: 2003ko irailaren 12a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez. Ekonomia eta finantza arloko kaudimenari eta gaitasun teknikoari eta profesionalari dagozkien betekizunak:

– Kaudimen finantzarioa eta ekonomikoa: finantza erakunde baten txostena.

– Gaitasun profesionala, teknikoa edo zientifikoa: ezagutza teknikoen, eraginkortasunaren, esperientzia profesionalaren eta fidagarritasunaren gaineko betekizunak konplitzearena egiaztatu eta balora dadin, kontratu gauzatzeko zerbitzua egiteko bermea eta gaitasuna justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute lizitatzaileek.

– Azken hiru urteotan egindako lanik nabarmenenak edo emandako zerbitzurik aipagarrienak, zerbitzu edo lan horien zenbatekoak, datak eta onuradun publiko zein pribatuak ere aipatuta.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko irailaren 12a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Aurkeztu beharreko agiriak: "A", "B" eta "C" letrak dituzten hiru kartazal aurkeztu beharko dira, berariazko klausula administratiboen pleguan zehaztutako edukia dutela, eta aurkeztu ere berariazko klausula administratiboen pleguaren 7,3 puntuko azken paragrafoan zehaztutako eran edo eskutan aurkeztu beharko dira.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa

2.a Helbidea: eskutan entregatu beharko dira Kontratazioan, Donostia kaleko 1.an, edo, bestela, postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio organoari, telex, telefax edo telegrama baten bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira ez dira onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro eta jaso ez badira ez dira inola ere onartuko.

 

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

 

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

9.– Eskaintzak irekitzea:

 

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1 - E aldea - solairuartekoa

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2003ko irailaren 18a.

e) Ordua 12:00ak

10.– Bestelako argibideak:

Informazio administratiboa: Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

Informazio teknikoa: Hauteskunde Zuzendaritza.

 

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura

 

Vitoria-Gasteiz, 2003ko uztailaren 28a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.

 


Deskribatzailea:

  • ZERBITZU ETA OBREN KONTRATAZIOA