
Iragarpenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
LEHIAKETA, LOGSE tituluen hornikuntza eta entrega kontratatzeko.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
b) Espedientea tramitatzen duen dependentzia: Baliabide Zuzendaritza. Hornikuntza Unitatea.
c) Espediente zenbakia: 023/01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen azalpena: LOGSE tituluak inprimatzea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatze lekua: Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan.
d) Burutze epea/entregatzeko azken eguna: kontratua formalizatzen den egunetik 2001eko abenduaren 31 arte.
Epe partzialak: Hezkuntza Sailaren eskaeratik hilabete bat.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era:
a) Izapideak: presakoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: 23.658.534 pezeta (142.190,65 euros)
5.– Fidantzak.
Behin-behinekoa: es da eskatzen.
6.– Agiriak eta argibideak lortzea.
a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Hornikuntza Unitatea.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Telefonoa: 945 01 83 89/90.
e) Telefaxa: 945 01 83 35/36.
f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2001eko uztailaren 24a.
7.– Kontratistek bete beharreko berariazko baldintzak.
a) Sailkapena:
b) Beste beharkizun batzuk: kaudimen ekonomikoa, finantzarioa eta teknikoa. Klausula administratibo partikularren pleguko 7. puntuan zehaztutakoez gain, plegu horren karatulako 21. puntuan zehaztutakoak ere bai: finantza-erakunden txostena eta azken hiru urtetan egindako horniketa garrantzitsuenen zerrenda.
8.– Parte hartzeko eskaintzak edo eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko uztailaren 27ko goizeko 10ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A", "B" eta "C" kartazalak, administrazio-klausulen pleguan zehazten diren agiriak dituztela barruan.
c) Aurkezteko lekua:
1.a Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
2.a Helbidea: Donostia kaleko 1 zenbakian dagoen Hornikuntza Zerbitzuan aurkeztuko dira.
3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 2001a.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Lakua 2, beheko solairua –4 aretoa–.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: 2001eko uztailaren 27an.
e) Ordua: 12:00 etan.
10.– Beste argibide batzuk:
11.– Iragarki gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko uztailaren 3a.
Kontratazio Mahaiaren burua,
IMANOL LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.