
Iragarpenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
IRAGARKIA, Kanpezuko Bigarren Hezkuntzako Institutua (Araba) eraberritzeko obra-kontratuaren lizitazioa jakinarazten duena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritza.
c) Espedientearen zenbakia: CO/47/01.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Kanpezuko Bigarren Hezkuntzako Institutua (Araba) eraberritzeko obrak.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Kanpezu.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 8 hilabete, zuinketa-akta sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: presakoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipenaren era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: 36.394.897 PTA (218.737,74 euro).
5.– Fidantzak.
Behin-behineko fidantza:
Ez da behar.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurralde Burutza —Unitate Teknikoa—.
b) Helbidea: San Prudentzio, 18.
c) Herria eta posta kodea: 01005 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 72 37.
e) Faxa: 945 01 72 01.
f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2001eko abuztuaren 3a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: C taldea, 2 azpitaldea, C kategoria.
b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 17. puntuan adierazitakoak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko abuztuaren 3ko 10:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A" eta "B" kartazalak, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.
c) Aurkezteko lekua:
1.a Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.
2.a Helbidea: Donostia kalea, 1, Vitoria–Gasteiz —Lakua II, 3. solairua—.
3.a Herria eta posta kodea: Vitoria–Gasteiz–01010.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hilabete eta erdi, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.
e) Aldaerak: ez dira onartuko.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Lakua 2, beheko solairua –4 aretoa–.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1, Vitoria–Gasteiz.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria–Gasteiz–01010.
d) Eguna: 2001eko abuztuaren 3a.
e) Ordua: 12:00ak.
10.– Bestelako argibideak.
11.– Iragarki-gastuak: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kargura.
12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez dagokio.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko uztailaren 2a.
Baliabide zuzendaria,
IMANOL LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.