Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2001139 zk.- 2001/07/19 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 14216 Xedapena Pdf formatuan

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia

EDIKTUA, 109/00 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Nik Domingo Gibert Trueba jaunak, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salako idazkari naizen honek, honako hau

JAKINARAZTEN DUT:

Carlos Israel Navarro Herreria jaunak Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren 1999-11-25eko Ebazpenaren aurka aurkeztu zuen 109/00 zenbakidun administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren gaineko ebazpena eman dela. 1999-11-25eko Ebazpenak ezetsi egin zuen 1999-04-26ko Ebazpenaren aurkako errekurtso arrunta. 1999-04-26ko Ebazpenaren bidez, Carlos Israel Navarro Herreria jaunari zigorra ezarri zitzaion Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzko arloan arau hauste larria egiteagatik. Espedientea: 405X9900291-SR1363/99/XIX. Hona hemen 109/00 zenbakidun administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren gaineko ebazpenak dioena:

Carlos Israel Navarro Herreria jaunari jakinarazi behar zaio ez dela prokuradorearen bitartez eta abokatuaren laguntzarekin aurkeztu, eta beraz ez duela eskakizun hori bete. Era berean, jakinarazi behar zaio hamar eguneko epe luzaezina duela autoetan aurkezteko, eta prokuradore baten bitartez eta defendatu eta ordezkatuko duen abokatu baten bitartez aurkeztu beharko dela. Horrez gain, ohartarazten zaio agindutako egiaztatzen ez badu, aktuatutako guztia artxibatu egingo dela.

Eta Carlos Israel Navarro Herreria jaunari legezko eran jakinarazteko balio dezan, ediktu hau eman eta izenpetu dut Bilbon, bi mila eta bateko apirilaren lauan.

IDAZKARIA