Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2001139 zk.- 2001/07/19 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 14213 Xedapena Pdf formatuan

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia

IRAGARKIA, administrazioarekiko auzi errekurtso bat hedatu dela jakinarazten duena.

Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 46. eta 60. artikuluetan xedatutakoa betez, ondoren zehazten den prozeduran eta bertan azaltzen diren administrazio egintzei dagokienez, administrazioarekiko auzi errekurtsoa hedatu egin dela jakinarazten da.

Errekurtsoa: pertsonala: 4593/98.

Errekurritutako jatorrizko egintza: Bateraezintasunei buruzko Bilboko Udalaren 1998-06-17ko Dekretua eta 2. Jarduera burutu ahal izateko Udalbatzaren Erabakiak aitortutako bateragirritasun adierazpenak indargabetzen dituen 1998-07-23ko Erabakia. Espedientea: 952219.2183.

Egintza burutu duen administrazioa: Bilboko Udala.

Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 1998/10/06.

Errekurtsogilea: Jose Cruz Erice Apraiz.

Hedapena eragin duen egintza: Bilboko Udaleko udalbatzaren 1997-06-16ko bilkuraren akordioa, bateragarritasunei buruzkoa.

Hedapena egin den eguna: 2001eko otsailaren 20a.

Iragarki honen bidez epea jartzen zaie bai errekurritutako egintzaren ondorioz eskubidedun izan eta demandatuak izateko legezkotuta daudenei, bai eta egintza horri eusteko zuzeneko interesa dutelako, errekurtsoan Administrazioaren alde jarri nahi dutenei ere. Errekurtso horretan agertzeko jarri zaie epea, harik eta demandari erantzuteko epea finkatu arte, beti ere jurisdikzio hori arautzen duen Legearen 68. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bilbao, 2001eko otsailaren 21a.

IDAZKARIA.