Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2001136 zk.- 2001/07/16 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 13991 Xedapena Pdf formatuan

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia

IRAGARKIA, administrazioarekiko auzi errekurtso bat izapideak egiteko onartu dela jakinarazteko dena.

Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 60. artikuluan xedatutakoa betez, ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinarazten da.

Iragarki honen bidez epea jartzen zaie bai errekurritutako egintzaren ondorioz eskubidedun izan eta demandatuak izateko legezkotuta daudenei, bai eta egintza horri eusteko zuzeneko interesa dutelako, errekurtsoan Administrazioaren alde jarri nahi dutenei ere. Errekurtso horretan agertzeko jarri zaie epea, harik eta demandari erantzuteko epea finkatu arte, betiere jurisdikzio hori arautzen duen Legearen 68. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bilbao, 2001eko otsailaren 28a.

IDAZKARIA.

 

Prozedura-mota: pertsonala.

Errekurtsoaren zenbakia: 131/01, Sekzioa: 3.

Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 2001/01/18.

Errekurtso-egilea: Virginia Ansotegi Ballarin.

Egintza burutu duen administrazioa: Donostia-San Sebastiángo Udala.

Errekurritutako egintza: Bilboko udaltzaingoko lanpostua atzeraeraginarekin berrikusteko Donostiako Udalari egindako eskariaren presuntziozko ezespena, administrazioaren isiltasunagatik.