Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2001135 zk.- 2001/07/14 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 13968 Xedapena Pdf formatuan

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

IRAGARKIA, 2001eko ekainaren 21ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da honako proiektu hau: Labreder II deritzan 13,2 kV-ko transformazio zentroa (mota: txabola garai arrunta), Hondarribiko udal barrutian.

 

Energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000/12/27ko EAO) 125. artikuluan, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, segidan aipatzen den linea elektrikoa ezartzeko proiektua jendaurrean jartzen da, Administrazioaren baimena eskatzen baita.

Eskatzailea: Iberdrola, S.A.

Erreferentzia: RI 20/24036- ATD.48/01 -M.u.

Kokagunea: "Seiki-Gestión" Industrialdea - Hondarribia.

"Labreder II" deritzan transformazio zentroa:

Mota: txabola garai arrunta.

Potentzia: 630 kVA.

Transformazio-erlazioa: 13200/398/230 v.

Aurrekontua: 4.285.454 PTA (25.756,10 Euro).

Beren burua kaltetutzat ikusten duten guztiek proiektua aztertu eta idatzizko alegazioak aurkezteko aukera izango dute. Alegazioen hiruna ale aurkeztu beharko dira Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren Bulegoan, helbide honetan: Easo kalea, 10, Donostia. Alegazioak aurkezteko hogei eguneko epea izango da iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia-San Sebastián, 2001eko ekainaren 21a.

Lurralde Bulegoko burua,

JAVIER LOPEZ LARRINAGA.