Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2001125 zk.- 2001/07/02 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 13229 Xedapena Pdf formatuan

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

IRAGARKIA, 2001eko maiatzaren 31koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Industriako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez, jendaurrean azaltzen da ondoren aipatzen den instalazio elektrikoa: aireko eta lurpeko linea elektrikoa Leioako udalerrian.

Iberdrola Distribución-ek eskatu duen instalazioa jendeaurrean jartzen da abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan (2000-12-27ko EAO) aurreikusitako ondorioetarako, eta lege bereko azken xedapenetatik lehenengoan ezarritakoa betetzeko. 1955/2000 Errege Dekretuak energia elektrikoko instalazioei baimena emateko prozedurak, eta energia elektrikoa garraitu, banatu, merkaturatu eta zerbitzatzeko jarduerak arautzen ditu.

Erref.: L-5428 - ATH-01/66 – ASS/AOK.

– Kokapena: Leioako udal barrutian.

– Aurrekontua: 4.096.622 PTA.

– Helburua: barruti horretako energia elektriko-beharrei erantzutea.

Ezaugarriak:

Aireko linea elektrikoa, zirkuitu bakarrekoa.

– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

– Eroaleak: hiru AL-AC-zkoak, LA-56 motakoak (54,6 mm2).

– Euskarriak: metalezkoak.

– Luzera: 127 m.

– Jatorria: «Lamiako-Erandio, 14. zirkuitua» linea elektrikoaren 18. euskarrian.

– Amaiera: linea bereko 19. euskarrian.

Aireko linea elektrikoa, zirkuitu bakarrekoa.

– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 KV.

– Eroaleak: hiru AL-AC-zkoak, LA-56 motakoak (54,6 mm2).

– Euskarriak: metalezkoak.

– Luzera: 75 m.

– Jatorria: «Lamiako-Erandio, 14. zirkuitua» linea elektrikoaren 21. euskarrian.

– Amaiera: linea bereko 22. euskarrian.

Lurpeko linea elektrikoa:

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: 3 (1x150) mm2, aluminiozkoak.

Luzera: 143 m.

Hasiera: «Lamiako-Erandio, 14. zirkuitua» linea elektrikoaren 19. euskarrian.

Amaiera: «Paketxe I» eta «Paketxe II» TZ-etarako eroaletan.

Era berean, aipatutako instalazioarentzako baimena eskatzen da.

Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilbon, Concha jenerala kaleko 23-5. solairuan dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Erreklamazioak bi aletan egin beharko dira eta hogei eguneko epean, iragarkia argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2001eko maiatzaren 31.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO.