
Justizi Administrazioa
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
IRAGARKIA, administrazioarekiko auzi-errekurtso bat izapideak egiteko onartu dela jakinarazteko dena.
Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 60. artikuluan xedatutakoa betez, ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinarazten da.
Iragarki honen bidez epea jartzen zaie bai errekurritutako egintzaren ondorioz eskubidedun izan eta demandatuak izateko legezkotuta daudenei, bai eta egintza horri eusteko zuzeneko interesa dutelako, errekurtsoan Administrazioaren alde jarri nahi dutenei ere. Errekurtso horretan agertzeko jarri zaie epea, harik eta demandari erantzuteko epea finkatu arte, betiere jurisdikzio hori arautzen duen Legearen 68. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Bilbao, 2000ko abenduaren 7a.
IDAZKARIA.
Prozedura-mota: pertsonala.
Errekurtsoaren zenbakia: 1253/00, Sekzioa: 3.
Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 2000-06-28.
Errekurtsogilea: Jose Luis Cuesta Inciarte.
Egintza burutu duen administrazioa: Bizkaiko Foru Aldundia.
Errekurritutako egintza: «deuseztatuko den menpeko-lanpostua» baliosteari buruzko Bizkaiko Foru Aldundiaren presuntziozko ezespena, administrazioaren isiltasunagatik (kodea: 4831).