
Bestelako Xedapenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
EBAZPENA, 2000ko otsailaren 11koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarte Ekonomiako zuzendariarena, uztailaren 28ko 198/1998 Dekretuan adierazitako laguntzak jaso dituzten enpresen zerrenda argitaratzeko dena. Dekretu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Ekonomiako enpresen bazkidetze-mailako egiturak eratzeko eta finkatzeko laguntzak arautzeari buruzkoa da, eta luzatu egin zen 1999ko uztailaren 28ko agindu batez.
Dekretu horren 11.5 artikuluan ezarritako betebeharraz konplitzeko, hots, dekretu horren bidez emandako diru-laguntzei publizitatea emateko, hau
EBATZI DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea uztailaren 28ko 198/1998 Dekretuan —luzatu egin zen 1999ko uztailaren 28ko agindu batez— adierazitako languntzak jaso dituzten enpresen zerrenda. Eskabideari emandako zenbakia, enpresa onuradunaren izena eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adierazten dira zerrendan, zeina ebazpen honen I. eranskinean baita.
Vitoria-Gasteiz, 2000ko otsailaren 11.
Gizarte Ekonomiako zuzendaria,
JESÚS ALFREDO ISPIZUA ZUAZUA.
ESPEDIENTEA ENPRESA ONURADUNAK ZENBATEKOA
EXPEDIENTE EMPRESAS BENEFICIARIAS IMPORTE
E.-1/99 CONFEDERACION COOPERATIVAS DE EUSKADI 8.750.000
E.-2/99 FEDERACION COOP. TRABAJO ASOCIADO 5.000.000
E.-3/99 FEDERACION COOP. CONSUMO DE EUSKADI 2.000.000
E.-4/99 FEDERACION COOP. AGRARIAS DE EUSKADI 1.500.000
E.-5/99 FEDERACION COOP. ENSEÑANZA DE EUSKADI 1.500.000
E.-6/99 AGRUPACION SOCIEDADES LABORALES A.S.L.E. 17.000.000
E.-7/99 FEDERACION COOP. ENSEÑANZA NO UNIVERSITARIA 2.000.000
Deskribatzailea: