
Xedapen Orokorrak
Konstituzio Auzitegia
INKONSTITUZIONALITATEARI BURUZKO 4104/99 zenbakidun ARAZOA.
Konstituzio-Auzitegiak, urtarril honetako 18ko probidentzi batez, izapideak egiteko onartu egin du inkonstituzionalitateari buruzko 4104/99 zenbakidun arazoa. Konstituzioaren 149.1-1. artikulua urratu daitekeela-eta, Euskal Autonomia Erkidego Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salako Bigarren Sekzioak aurkeztu zuen aipatu arazoa, eta Eusko Legebiltzarrak onartutako ekainaren 30eko 17/1994 Legeko 11. artikuluari buruzkoa da, zehazki, hirigintzako aprobetxamenduaren eskubideari buruzkoa.
Madril, bi milako urtarrilaren hamazortzian.
JUSTIZIAKO IDAZKARIA.
Sinatua eta izenpetua.
Deskribatzailea: