Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2000012 zk.- 2000/01/19 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 00906 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila

AGINDUA, 1999ko maiatzaren 7koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, EB3-0432/98-EP espedientean Lourdes García Fernández andreak aurkeztutako errekurtso arrunta ebazten duena.

Sail honek ondoren adierazten den agindua eman du gaur, Lourdes García Fernández andreak EB3-0432/98-EP espedientean aurkeztutako errekurtso arrunta ebazteko.

Hernaniko udalerrian kokatuta dauden 40 etxebizitza sozial esleitzeko espedientea ikusi da.

Aipatutako espedientearen babesean, ezarritako arauzko baldintzak betetzen zituzten eskatzaileei esleitzeko administrazio-prozedurari hasiera eman zitzaion eta, ondorioz, zegokion zabalkundea eman zitzaion etxebizitzak esleitzeko ebazpen horri.

 

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Gipuzkoako Lurralde ordezkariak, 1999ko otsailaren 1ean, prozedura horretan onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak onartzea ebatzi zuen.

 

1999ko apirilaren 9an, Lourdes García Ferná ndez andreak errekurtso arrunta aurkeztu zuen ebazpen horren aurka. Bertan, ebazpenaren aurka dagoela adierazten du. Beraz, espedientea berrikus dadila eskatzen du.

 

Eusko Jaurlaritzaren 176/1995 eta 356/1985
Dekretuek diotenez, Sail honetako sailburua da aztergai den errekurtso arrunta ebazteko eskumena duen organoa. Bestalde, errekurtsoa azaroaren 26ko 30/1992 Legeak finkatzen duen moduan aurkeztu da.

 

Gai honetan erabili beharreko arauak honakoak dira: uztailaren 30eko 212/1996 Dekretua, etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzekoa; Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 1997ko azaroaren 12ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetzako etxebizitza sozialak adjudikatzeari buruzkoa, eta horren arau osagarriak eta bateragarriak.

Hernanin 40 etxebizitza sozialen sustapenaren hartzaileak onartzeko baldintzen plegua Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 1998ko apirilaren 30eko Aginduz onartu zen, eta bertan xedatzen denez eskabidea egin ahal izateko 1996an indarrean dagoen lanbidearteko gutxieneko soldata halako 1,7ren eta 3,5en artean dauden urteko diru-sarrera haztatuak eduki beharko dira 1996an.

Ezarritakoari jarraituz, errekurtsogileak ez dauzka sustapen honetako etxebizitzen onuraduna izateko behar diren gutxieneko diru-sarrerak, eta horregatik baztertu zuten. Errekurritu den ebazpena zuzena da, ezin baitira aintzat hartu 1996. urtekoak ez diren diru-sarrerak, legezkotasuna, segurtasun juridikoa eta berdintasuna direla eta.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 1998ko apirilaren 30eko Aginduak Hernanin 40 etxebizitza sozialen erosleak onartzeko baldintzen plegua onartu zuen. Agindu horrek baldintza hau jartzen du, besteak beste: Hernanin bizi izatea, urtebeteko epean gutxienez, plegua onartu zuen agindua baino lehen; baina zehazten du ezen, baldintza hori bete gabe ere, onartuko direla Hernanin ohiko kontratua dutenen eskabideak.

 

Dagokigun kasuan, ordea, errekurtsogileak ez du frogatu ez Hernanin bizi izatearen baldintza, ezta bertan ohiko kontratua edukitzearena ere. Ebazpena zuzena da, beraz.

Aipatutako xedapenak eta horiekin bat etorri eta osagarri direnak ikusi ostean, honakoa

XEDATU DUT:

Lourdes García Fernández andreak aurkeztutako errekurtso arrunta ezeztea. Sail honetako Gipuzkoako Lurralde ordezkariak EB3-0432/98-EP espedientean 1999ko otsailaren 1ean hartutako ebazpenaren aurka aurkeztu zen errekurtsoa. Ondorioz, bere horretan jarraitzen du jatorrizko ebazpenak, zuzenbidearekin bat datorrelako.

Agindu hau irmoa da administrazio-bidean; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Donostia-San Sebastiángo Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian. Horretarako epea jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko maiatzaren 7a.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza
eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.

 

 

 

 

 

 


Deskribatzailea:

  • ERREKURTSO ARRUNTA; ESLEIPENA; ETXEBIZITZA SOZIALAK; HERNANI