
Bestelako Xedapenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
EBAZPENA, 1999ko azaroaren 29koa, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariarena, Lanerako Prestatzeko Babespeko Ikastegiaren kalifikazioa jaso duten ikastegien zerrenda argitara ematen duena.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, 1988an prestakuntzaren arloan jorratzen hasitako jardunen ondorioz, ikastegi-sare bat sortzeko estrategia antolatu eta planifikatu behar izan zuen, etengabeko prestakuntzaren eta lanerako prestakuntzaren zati handi bat ikastegi horien bitartez landu ahal izateko, baldintza onetan.
Horretarako, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, 1988tik aurrera, dekretu batzuk argitaratu ditu urtero, Lanerako Prestatzeko Babespeko Ikastegi izateko betebeharrak eta kalifikazio hori jasotzeko prozedura arautzeko, eta ikastegi horiek beharrezko tresneria teknikoz hornitzeko diru-laguntzak emateko.
Edozein administrazio publikoren jardunak gardena eta publikoa izan behar duenez, abenduaren 24ko 303/1996 Dekretuak 7.3 artikuluan ezartzen du ezen, urtero, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak ebazpen bat emango duela —zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den—, dekretu horren babesean Babespeko Ikastegiaren kalifikazioa jaso duten ikastegien berri emateko (dekretu horrek Lanerako Prestatzeko Babespeko Ikastegiak arautu zituen, bai eta ikastegi horiek tresneria teknikoz hornitzeko laguntzak ere).
Enplegu eta Prestakuntza zuzendariaren 1997ko azaroaren 28ko ebazpen batez (1998ko urtarrilaren 5eko EHAA, 2 zk.), 1988tik aurrera babestutako zentroen berri eman zen; ebazpen honekin, berriz, 1998an eta 1999an babestutakoen berri ematen da.
Horrenbestez, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen bitartez jakitera ematea ezen ebazpen honen I. eranskinean ageri diren ikastegiei Lanerako Prestatzeko Babespeko Ikastegiaren kalifikazioa eman zaiela 1998an, abenduaren 24ko 303/1996 Dekretuaren babesean.
Bigarrena.– Ebazpen honen bitartez jakitera ematea ezen ebazpen honen II. eranskinean ageri diren ikastegiei Lanerako Prestatzeko Babespeko Ikastegiaren kalifikazioa eman zaiela 1999an, abenduaren 24ko 303/1996 Dekretuaren babesean.
Vitoria-Gasteiz, 1999ko azaroaren 29a.
Enplegu eta Prestakuntza zuzendaria,
JESUS MONREAL ZIA.
I. ERANSKINA
Ikastegia: Iurretako Bigarren Hezkuntzako Institutua.
Herria: Iurreta
Espezialitatea: Fabrikazio mekanikoa: Mekanizazioa
Ikastegia: San José de Calasanz Ikastetxea
Herria: Santurtzi
Espezialitatea: Osasuna: Erizaintzaren Laguntza
Ikastegia: Antoniano Ikastetxe Politeknikoa
Herria: Zarautz
Espezialitatea: Metala: Trokelgintza eta Moldeak
II. ERANSKINA
Ikastegia: San José - Maristak
Herria: Durango
Espezialitatea: Fabrikazio mekanikoa: Proiektu Mekanikoen Garapena
Ikastegia: Zumaiako Institutua
Herria: Zumaia
Espezialitatea: Elikadura: Barazki, Haragi eta Arrain Kontserbagintza
Deskribatzailea: