
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
EBAZPENA, 1999ko abenduaren 23koa, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearena, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko (UHUN) Ikastetxe Elkartuei emandako diru-laguntzak jakinarazten dituena.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1999ko maiatzaren 5eko Aginduaren bidez (1999ko maiatzaren 26ko EHAA, 98 zk.), Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Ikastetxe Elkartuei diru-laguntzak emateko deialdia onartu zen; horretarako gehienez ere berrogeita hiru milioi (43.000.000) pezetako zenbatekoa gorde zen.
Deialdia Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearen 1999ko irailaren 20ko Ebazpenez ebatzi da, beraz, bidezkoa da emandako diru-laguntzak jakinaraztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruz indarrean dauden lege-manuen eraberritutako idazkera onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko VI. Tituluaren 49.2 artikuluak (Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren laguntza eta diru-laguntzen araubideari buruzkoak) eta deialdiko 10.3 artikuluak xedatutakoaren arabera.
Horregatik guztiagatik, hau
EBATZI DUT:
Bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Ikastetxe Elkartuei emandako diru-laguntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara daitezen agintzea.
IKASTETXEA HERRIA ZENBATEKOA
UNED BERGARA ikastetxe elkartua Bergara 11.397.200 PTA
UNED BIZKAIA ikastetxe elkartua Portugalete 20.962.770 PTA
UNED VITORIA ikastetxe elkartua Vitoria-Gasteiz 10.640.030 PTA
GUZTIRA: 43.000.000 PTA
Vitoria-Gasteiz, 1999ko abenduaren 23a.
Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea,
ANDER GURRUTXAGA ABAD.
Deskribatzailea: