
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
AGINDUA, 1999ko abenduaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 1999. urteari dagokion "Isaac Lopez-Mendizabal" izeneko lehiaketako epaimahaiaren erabakia argitaratuz.
Irakasmaila ez-unibertsitarioetan euskarazko ikasliburu hoberenak saritzeko 1999. urteko "Isaac Lopez-Mendizabal" lehiaketa jakinarazi zuen irailaren 28ko Aginduak (EHAA, 1999ko urriaren 29a). Agindu horrek xedatutakoaren arabera, epaimahaiaren ebazpena argitaratzen da.
Epaimahaiak honako sari hauek banatu ditu:
a) Euskaraz irakasteko testu-libururik hoberena:
Anaya-Haritza argitaletxearen Matematika LMH 5.
b) Euskara irakasteko testu-libururik hoberena:
Ibaizabal-Edelvives argitaletxearen Euskara eta Literatura DBH 4.
c) Irakaslearen gida-libururik hoberena:
Elkarlanean-Gie argitaletxeen Urtxintxa HH 3 urte. Irakaslearen karpetak.
d) Oinarrizko irakurgaietan hoberena:
EDEBE-GILTZA argitaletxearen Irakurgaiak LMH 1.
e) Kontsulta-liburuen eta material osagarrien arteko hoberena:
Elkarlanean-Gie argitaletxeen Euskal Literaturaren Antologia liburua.
Deialdiaren 4. artikuluaren arabera sari bakoitza 500.000 PTAkoa izango da.
AZKEN XEDAPENA
Bide administratiboa agortzen duen agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenean, dagokion aretoan, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Guztiok jakinaren gainean egoteko argitaratzen da honako agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 1999ko abenduaren 14a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
Deskribatzailea: