Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1999250 zk.- 1999/12/31 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 21651 Xedapena Pdf formatuan

Iragarpenak

HOBETUZ

DEIALDIA, etengabeko prestakuntzarako dirulaguntzak emateko dena.

HOBETUZ - Fundaciσn Vasca para la Formaciσn Profesional Continua - Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak (hemendik aurrera testuan HOBETUZ izango denak), egin duen Euskadiko Etengabeko Prestakuntzarako Laguntzen Deialdiaren xederik behinena enplegua duten langileen lanbide prestakuntza eraginkorragoa eskuratzean datza, alor hori erabiltzaileei gehiago hurbilduz alegia, eta hori guztia enpresen benetako beharrizanei eta langileen prestakuntza beharrizanei hertsiki lotuz burutzea.

Deialdi honetan, HOBETUZek, adierazi diren guztiak ezezik, erakundeak Euskal Herrian duen presentzia sendotzea da asmoa, jarduteko esparru horretatik Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren (aurrerantzean EHAE) bilakaera ekonomikoa eta gizarte bilakaeran gure lankidetza eskaintzea eta interesa duten ondoko alorretan bultzada transformatzailea eragitea:

• Enpresa eta langileen artean motibazioa eragitea, zertarako-eta, hala antolaketa mailan nola langileriarenean, elkarlehiakortasuna hobetzeko taxutu diren Prestakuntza Planak kontuan har ditzaten.

• Egoera berriari egokitzeko eta gure egiturak berritzeko jarrera aldaketak sustatzea, hau da, lanbide mailako eskakizun berriei aurre egin ahal izateko eta, oro har, nork bere lan-esparruan burutu behar dituen betebehar eta erantzukizunen ezagutzak era iraunkorrean eguneratu eta garatzea.

• Enpresa-proiektuaren arrakastan erakundeei dagokien betebeharra funtsezkoa dela jakinaraztea eta horren jakitun egon daitezela, hots, parte hartzen duten eta proiektu horrekin bat egiten duten Giza Baliabideen garrantzia.

• Enpresa horiei bideak jartzea euren prestakuntza proiektuan protagonismo aktiboa eta zuzena izan dezaten.

• Edukinetan kalitatea adierazten duten eta E.H.A.E.ren enpresa bilbaduraren lehiakortasuna sustatzen duten E.P.ko proiektuei erabateko lehenespena ematea, baldin eta bertan antzeman eta sortu diren beharrizanei erantzuteko badira.

• Lan-munduaren barruan euskararen erabilera normalizatzea, lanerako tresna bihurtuz alegia, hala enpresen antolakuntzaren barruan nola kanpoko harremanetan (bezeroekin, hornitzaileekin dauden harremanetan, publizitatean, etab.).

• Laguntza osoa eskaintzea beren beregi langileen artean motibazioa eta ikaskuntza era eraginkorrean aztertzen eta lantzen duten proiektu berritzaileak diseinatzen dituztenei.

Abiabururu horiek harturik, HOBETUZek 2000ko Deialdi hau sustatu du. Deialdiaren oinarriak hauek dira:

I.– XEDAPEN OROKORRAK.

1.– XEDEA.

Euskal Herriko Enpresarien Konfederazioak, CONFEBASK, eta ELA, CC.OO., UGT eta LAB sindikatuek sinaturiko E.H.A.E.ko Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbidearteko Akordioaren eta Eusko Jaurlaritzak, Euskal Herriko Enpresarien Konfederazioak eta ELA, CC.OO., UGT eta LAB sindikatuek 1995eko irailaren 28an sinatu zuten Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Etengabeko Prestakuntzarako Lanbidearteko Hiruko Akordioaren markoan, honako deialdi honen xedea EHAEan lanean diharduten langileen etengabeko prestakuntzari buruzko ekintzak garatzeko laguntzak araupetzea da, bai eskumenen hobekuntzari dagokionean eta bai aipatu langileen birkoalifikazioari dagokionean, enpresen lehiakortasun egokia eta langileon banakako prestakuntza bateratzea delarik helburu.

 

2.– EZARPEN EREMUA.

2.1.– LURRALDE EREMUA

Honako deialdi honetan biltzen diren laguntzak E.H.A.E.aren lurralde osoan ezarriko dira, eta aipatu Autonomia Erkidegoko lan zentruak eta langileak ukituko ditu soil-soilik.

2.2.– LANGILE EREMUA

a) Laguntzak jasoko dituzten egintzetan EHAEko enpresek eta besteren kontura jarduten duten alokairupeko langileek esku hartu ahal izango dute, betetzen dituzten eginkizunak edozein direlarik ere, Herri Administrazioen zerbitzupeko langileriak izan ezik.

b) Halaber, HOBETUZek xedetzat dituen prestakuntzaren alorreko ekimenetan jardun dezakete ondoko taldeek:

• GSNABri atxekita dauden langileek (Gizarte Segurantzaren Nekazaritzako Araubide Berezia).

• Autonomoak.

• Enplegurik izan ez arren, ondoko egoeretariko batean daudenak:

– Denbora partzialean lan egiten duten langileak (finko jarraigabeak), lanik egiten ez duten aldietan.

– Langabezia egoerara heltzen diren langileak, baldin eta prestakuntza aldian badaude.

– Enpleguaren araupeketa araubidean dauden langileak, baldin eta haizu den espedientearen bidez enplegu etendura aldian badaude.

2.3.– DENBORA EREMUA.

2000ko deialdi honetako laguntzak jaso ditzakete 2000. urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasi eta 2001. urteko martxoaren 31 baino lehen amaituko diren planek.

2.4.– FINANTZAK.

Prestakuntzako ekimenen finantzaketa horietan aplikagarriak diren eta HOBETUZentzat eskura izango diren fondoen eskuragarritasunaren pentzutan egongo da.

Ez da finantzatuko prestakuntza planik baldin eta horren balorazioak ez badu benetakotzen gutxieneko dirulaguntza merezi duenik; emakida horretarako irizpideak HOBETUZeko Patronatuak ezarriko ditu.

3.– PRESTAKUNTZA EKIMENAK ETA
PARTAIDETZA ERAK.

3.1.– PLAN MOTAK

Honako deialdi honetan aurreikusten diren laguntzak jaso ditzaketen prestakuntza ekimenak ondoko hauek dira:

a) Enpresen edo enpresa-taldeen prestakuntza planak. Plan horietan ondokoek parte har dezakete:

a.1.– Enpresen planetan : 50 langile edo gehiagoko plantila duten enpresek; hala ere, egoera bereziak aztertu ahal izango dira, eta kopuru hori iristen ez duten enpresentzako ekintza bereziak soilik aurreikusi, horiek behar bezala bidezkotuz gero.

a.2.– Enpresa-taldeen planetan : Enpresa-taldeek, hots, baldintza hauetakoren bat betetzen duten taldeek:

 

– Euren balantzeak bateratzea.

– Enpresa nagusi beraren filialek osatutako taldeak izatea.

– Benetako zuzendaritza bakarra izatea.

Dena dela, denek batera 50 langileko plantila osatu behar dute, gutxienez ere.

Ekoizpena toki eta zentru ezberdinetan egiten duten enpresen kasuan, enpresen plan bakarra hartuko da kontuan, plan partzialetan taxutuko dena.

Ondore horietarako, plantilatzat joko dira eta horrelaxe konputatuko dira langile finko jarraigabeak, enplegu araupeketa araubidean dauden langileak eta inoren kontura lan egin eta Nekazaritzako Araubide Bereziarren harpidedunak direnak, baldin eta horien eta enpresaren arteko harremana finko jarraigabeena edo bitartekoena bada.

Ekimenaren titularra enpresa bera izango da.

b)Taldekako prestakuntza planak

Hauek dira parte ahal izango dutenak:

b.1.– Euren enpresa plana aurkeztu ezin eta taldekako plan batean edo gehiagotan esku hartzeko beren beregiko konpromisoa adierazten duten enpresak. Kasu horretan, esku hartuko duten plan bakoitzerako xedatuko duten kuota portzentaia adierazi beharko dute.

b.2.– Honako 3.1.a artikuluan zehazten den Enpresa Plana aurkeztuz gain, eskabidean taldekako beste plan batean edo beste batzuetan esku hartzeko nahia agertzen duten enpresek plan bakoitzerako xedatuko duten kuota portzentaia adierazi beharko dute.

b.3.– Taldekako Planaren titularra prestakuntzako zentrua edo erakundea bada, prestakuntzako beste zentru batzuek soilik hartu ahal izango dute parte.

 

b.4.– Autonomoak taldekako planaren titular izan daitezke, baldin eta besteren konturako langileak badituzte edo plana langile automoentzat soilik denean.

 

Hori guztia gora-behera, gutxienez 100 langileko plantila behar dute eduki.

Salbuespenetan baino ez, planak gertutu daitezke plantila gutxago duten enpresetan.

2.2.b. artikuluan deskribatu diren taldeek taldekako planetan esku har dezakete. Horrelako kasuetan, planaren titularrak talde bakoitzeko partaideen kopurua adierazi behar du, baita partaideen kopuruan duten proportzioa ere.

Ekimenaren titularra planean parte hartu eta planburu izeneztatzen den enpresa izango da.

c) Arlokako prestakuntza planak.

Halakotzat hartzen dira jarduera arlo bat ukitzen duten planak, hitzarmen kolektiboren batekin bat etorri zein ez etorri; horiek burutzeko enpresak beti eduki beharko du 100 langileko edo hortik gorako plantila. Salbuespenez, plantila txikiagoa duten enpresentzako planak ere kontuan hartu ahal izango dira.

Ekimenaren titularra Lanbidearteko Akordioa sinatu duten erakundeetako bat izan daiteke, eta salbuespenez, prestakuntzako zentrua.

d) Arloarteko prestakuntza planak.

Plan horien helburua izaera horizontala duten prestakuntza beharrizanei aurre egitea da, duten izaera bereziagatik, jardueraren adar baten baino gehiagotan errepikatzen den osagaia dutenean alegia.

Beraz, arlo bateko baino gehiagoko enpresak eta langileak atzematen ditu, eta horretan interesa duten enpresen plantila, gutxienez, 100 langilekoa izango da.

 

Salbuespenez, plantila txikiagoa duten enpresetarako planak ere kontuan hartu ahal izango dira.

c) eta d) ataletan zehaztu diren planak, oso-osoan edo atal batean, 2.2.b. idazatian deskribatu diren taldeentzat direnean, parte hartzen duten talde horietako langileen kopurua eta plan osoan duten proportzioa zehaztuko dira.

Ekimenaren titularra Lanbide arteko Akordioa sinatu duten erakundeetako bat izan daiteke, eta salbuespenez, prestakuntza zentru bat.

3.2.– SALBUESPENAK

Aurreko ataletan adierazi den salbuespen izaera betetzeko, aurkeztuko dituzten zentru eta planek ondoko baldintza hauek beteko dituzte:

c) Zentruak:

– Horiek emateko zentru homologatuak izango dira. 2000. urteko deialdian nahitaez bete beharko da baldintza hau: zentruak homologazio prozesua Hobetuzen tramitatzeko prozesua hasita edukitzea, 1999/09/3ko E.H.A.A.n argitaratutako zuzentarauekin bat etorriz.

– Eskualdean hedatuta eta ezarrita egongo dira.

– Prestakuntzaren xedea diren ikastaroetan esperientzia frogatua izan beharko dute.

– Eskualde berean gai bera irakatsiko duten zentruen aniztasuna kontuan hartuta, titulartasuna mugatuko ahal izango da.

d) Plana:

– Prestakuntzako plana banakakoa izango da (langileak beraien kontura arituko dira).

 

– Ongi frogatutatako eskariari aurre egiteko izango da.

– Eskualdeko maila izango du.

– Prestakuntza Planean azalduko diren materia guztiak Zentruak aintzatetsita dituen espezialitateekin bat etorriko dira.

d) Partehartzaileak:

– Plantilan gehienez ere 50 langile dituzten enpresen langileek parte hartu ahal izango dute plan hauetan.

d)Planaren antolakuntza:

 

– Prestakuntza Planaren antolakuntzak HOBETUZeko edota sinatu duten erakundeetako teknikarien eskuhartze aktiboa izango du.

Plan horien titularrak zentruak eurak izan daitezke; beraiek garatzeko jarriko den kopurua, gehienez, HOBETUZek prestakuntza horretarako dituen fondoen %5 izango da.

3.3.– PRESTAKUNTZA PLANAREN KONTZEPTUA

Prestakuntza Plantzat hartzen da funtsean aurretiaz egin den analisi/diagnostikoan oinarritzen diren prestakuntza jardueren multzoa, xedeko kolektiboaren izari eta enpresen plan estrategikoetako eraginagatik, eta bai prestakuntza orduen kopuru eta ahalegin ekonomikoagatik ere, eskuhartze eremuan (enpresan, enpresa taldean, arloan zein jardueran) eragin berezia duten prestakuntza egintzen multzoa.

Ez dira finantzatuko funtsezko osagai gisa prestakuntza prozesu bat garatzea ez duten ekintzak (jardunaldiak, azokak, simposiumak, biltzarrak etab.).

3.4.– PRESTATZAILE HOMOLOGATUAK.

Deialdi honetan aurkezten diren planetan antolatutako prestauntza emango duten erakundeek edo banako irakasleek euren homologazioaren tramitazioa hasita eduki beharko dute, "Prestakuntza erakundeak Hobetuzen deialdietarako homologatzeko zuzentarauak" betez. Zuzentarau horiek 1999ko irailaren 3ko EHAAn argitaratu ziren, 169 zenbakikoan.

 

Erakunde prestatzailea aipatu Zuzentarauetan ezarritako salbuespenetatik baten batek ukitzen badu, planaren titularrak bidezkotu beharko du salbuespen hori.

 

3.5.– ELKARTE SINATZAILEEN MUGAK

Lanbideen arteko Akordioa sinatu dutenek, oro har, fondoen osotasunaren %10 izango dute eskura zuzeneko inpartizioari ekiteko. Portzentaia horretan inpartiziorako gehieneko muga ezarriko da, %50ekoa alegia, sindukatuentzat eta beste %50 Enpresarioen Konfederakundearentzat. Sindikatuentzat den %50a erakunde horiek duten ordezkaritzaren arabera aplikatuko da. Arestian aipatu diren erakunde horiek kopururen bat erabili gabe utziz gero, HOBETUZen fondo orokorrean geratuko da.

4. ESKATZAILEA

a) Enpresa planetan, enpresa izango da eskatzailea.

 

b) Taldekako planetan, planaren buru den enpresa izango da eskatzailea.

c) Arlokako eta arloarteko planetan, Lanbidearteko Hitzarmena sinatu duten erakundeetariko bat izango da eskatzailea, edo bestela prestakuntza zentru bat, 3.2. atalean aipatu salbuespena gertatuz gero.

Taldekako, arlokako eta arloarteko planetan, planaren titularra edozein dela ere, eskabidea E.A.E.ko Etengabeko Prestakuntzarako Lanbidearteko Hitzarmena sinatu duten enpresa- edo sindikatu- erakundeetariko baten batek ikusonetsita aurkeztu beharko da.

 

5.– BEHARKIZUNAK

5.1.– ORDU ETA PARTEHARTZAILE KOPURUA

a) Planean jasotzen den prestakuntza ekintza bakoitza 20 ordukoa izan behar da gutxienez, eta partaide bakoitzak ezin izango du gainditu 270 orduko prestakuntza.

b) Ekintza baten iraupenak epemuga horiek gainditzen baldin baditu, horren beharrizana bidezkotuko duen memoria batekin aurkeztuko da.

c) Prestakuntza ekintza baten dauden partaideen kopurua finantza baliabideak erarik egokienean erabiltzeko eta langile eta enpresen beharrizan zehatzak betetzeko bidea emango duten eraginkortasun eta eragingarritasun irizpideak aplikatuz zehaztuko da.

d) Prestakuntza ekintza baten arituko diren partaideak horren tamainaren eta ekintzaren zehaztasunaren arabera ezarriko dira; dirulaguntza, oro har, partaideen kopuruaren hainbanakoaren arabera emango da baldin eta 10 langile baino gutxiago badira.

5.2.– PRESTAKUNTZA PLANAREN OSAGAIAK

Ondokoak dira Prestakuntza Plana osatzen dutenak:

a) Prestakuntza-beharrizanen diagnostikoa eta identifikazioa. Titularrak diagnostikoren bat egiteko finantzaketa eskatzen badu, kontuan hartu beharko ditu "Prestakuntza Beharrizanen Diagnostikoak onesteko eta gertatzeko Orientabideak", Hobetuzek garatu dituenak.

b) Enpresak Prestakuntza Planerako jartzen dituen helburuak.

c) Egitarauetako edukien aurkibidea.

d) Prestakuntza ekintzak garatzeko ezarriko den metodologia.

e) Langileak hautatzeko irizpideak.

f) Ukitzen den kolektiboa, lanbide kategoriaren arabera eta taldeka, partaideen kopurua eta prestakuntza egintzetan emango diren lanorduak.

g) Burutzapen egutegia, eta prestakuntzako egintzetan emango diren lanorduak.

h) Prestakuntza egintzetarako zenbatesten den kostua, ekintza motaka eta kolektiboka xehekatua; bereizi egin beharko dira barne eta kanpo kostuak, 10.3. artikuluan ezartzen denarekin bat etorriz.

i) Prestakuntza ekintzak burutuko diren tokia eta erakundeak, aurreko 3.4. artikuluarekin bat etorriz.

 

j) Garapenaren arduradunak eta egitarauetako prestakuntza egintzen burutzapena jarraitzeko erak.

k) Barne eta kanpo irizpideak eta metodogia, zein ondorik prestakuntza egitarauak ebaluatzekoak izango baitira.

6.– LANGILEENTZAKO INFORMAZIOA ETA

HAIEI KONTSULTA EGITEA

Planen titularrek langileekiko informazio eta kontsulta alorreko beharkizunak bete beharko dituzte, ondoan azaltzen denaren arabera:

6.1.– ENPRESA PLANAK

Enpresako planak direnean, titularrak plan horien berri emango die Langileen Legezko Ordezkariei (LLO); informazio emate hori eskabidea Hobetuzen egin aurretik burutuko da eta, tramite hori egiteko, ondoko agiri hauek eman beharko ditu:

-Aurreko ekitaldian burutu diren prestakuntza egintzen balantzea, baldin burutu badira.

-Egitarauen taxuketa, aurreko 5.2. artikuluan aipatu diren beharkizunen araberakoa.

L.L.O.k dokumentazioa jasotzen den egunetik aurrera zenbatu beharreko 15 eguneko epea izango dute txostena egiteko. Txosten hori (3C eranskina) enpresari eta HOBETUZ Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioari igorriko zaie.

Prestakuntza ekintzak hasi baino lehen, igorri egin beharko zaio enpresako langileen legezko ordezkaritzari prestakuntza ekintza horietan esku hartuko dutenen zerrenda.

Hiruhilero, enpresek prestakuntza ekintzaren berri eman beharko diete langileen ordezkariei.

 

6.2.– HITZARMEN KOLEKTIBO EREMUKO ARLOKAKO PLANAK

Ezarpen eremua estatutuetako Hitzarmen Kolektibo bat duten arlokako planak diren kasuetan, Hitzarmenaren Batzorde Parekatuari ondoan azaltzen den informazioa igorri beharko zaio:

Aurkeztu diren egitarauen taxuketa, aurreko 5.2. artikuluan aipatu diren beharkizunen araberakoa.

Batzorde Parekatuak 15 egutegiko eguneko epea izango du txostena egiteko. Baldin eta aipatu arlokako planok Hitzarmenean jasotzen ez badira, negoziatzen legebidez jardun dezaketen sindikatu guztiek esku hartuko dute txostena gertutzen, egoki den eremuko hitzarmen kolektiboa sinaturik eduki ez arren.

 

6.3.– HITZARMEN KOLEKTIBOARI LOTU GABEKO ARLOKAKO PLANAK

Hitzarmen kolektibo baten ezarpen eremu osorako xedatzen ez diren arlokako planak direnean, negoziazio kolektiboaren bidez ezarri ahal izango da batzorde parekatuari informazioa emateko beharkizuna, alderdiek hizpatzen duten era eta prozedura erabiliz.

 

6.4.– ENPRESAZ GAINDIKO PLANAK

Beti ere, enpresaz gaindiko eremuko plan bati atxikitzen dioten enpresek:

Frogatu egin beharko diote HOBETUZen aurrean langileen ordezkariei igorri dietela 5.2. eta 6.1. artikuluetan aipatutako informazioa.

HOBETUZi, planaren titularraren bidez, prestakuntza ekintza hasi aurretik partaideen bidezko zerrendak igortzea.

Langileen ordezkaritzak HOBETUZi txostena eman ahal izango dio egutegiko 15 eguneko epean.

 

6.5.– L.L.O.-RIK EZ EGOTEA

Baldin eta enpresan langileen ordezkaritzarik ez badago, negoziazio kolektiboaren bidez eta alderdiek hizpatzen duten era erabiliz, hitzarmenaren batzorde parekatuari informazioa emateko beharkizuna ezarri ahal izango da; batzorde horri txostena egiteko baimena emanez gero, honek egutegiko 15 eguneko epean aurkeztu behar izango dio HOBETUZi.

II.– PROZEDURA

7.– ESKABIDEAK BILTZEA ETA AURKEZTEA

7.1.– ESKABIDEAK BILTZEA

Eskabideak egiteko eredu normalizatuak HOBETUZek lurraldeetan dituen egoitzetan, enpresa erakundeetan eta sindikatuetan jaso daitezke.

 

7.2.-ESKABIDEAK AURKEZTEA

Eskabideak HOBETUZen izenean aurkeztuko dira eta Fundazioaren egoitzetan aurkeztuko dira:

Arabako Lurralde Egoitza, Dato 14-16. zenbakiak, 3. solairua, 01005 Vitoria-Gasteiz.

Bizkaiko Lurralde Egoitza, Gran Vνa, 35. zenbakia - 6. solairua. 48009 Bilbo.

Gipuzkoako Lurralde Egoitza, Manterola 4. zenbakia, 1., 20007 Donostia.

7.3.– ESKABIDEAREKIN AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Hobe da eskabide horiek, HOBETUZek emango duen euskarri informatikoan aurkeztea edo, bestela, 2000ko deialdi honetarako inprimaki normalizatuan, ahal dela, idazkera argi eta irakurtzeko modukoan, eta horiekin batera ondoko agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Planaren titularraren zerga identifikaziorako txartelaren fotokopia.

b) Baldin eta agiri horiek aurreko deialdietan HOBETUZi eman ez bazaizkie, edo aurreko deialdietan aurkeztutakoen aldean aldaketaren bat egin bazaie, eskabidea egin duen enpresaren legezko ordezkariaren ahalmena benetakotzen duen dokumentuak, jatorrizkoak zein kopiak, non erakunde horren izen eta eskuordetzan jarduteko gaitasuna eman baitzaion.

 

c) Enpresaz gaindiko planetan parte hartzen duten enpresa guzti-guztien atxikimenduaren aintzatespena, 2A eta 2B eranskinen bidez soilik. Banako planetan, 2C eranskina soilik bete beharko da. 2000. urteko deialdi honetarako normalizatu diren inprimakiak aurkeztu behar dira.

 

d) Birmoldaketa prozesuetan sartuta dagoen enpresaren edo enpresen kasuetan, enplegu araupeketa/etendura espedientearen aldakia edo eredutzat hartu duen araupeketa/etendurari buruzko Lege/Dekretuaren aldakia.

e) Fondo berberak dituzten alorrean prestakuntza ekintzak egiteko finantzaketarik jaso ez duela adierazten duen titularraren zinpeko aitorpena.

 

f) Herri Administrazioren batek prestakuntzaren alorrean eman duen dirulaguntzarik berriz itzultzeko prozeduran eroria ez dagoela eta era desegokian eskuratu diren zenbatekoak Administrazio horiei itzuli dizkiola adierazten duen titularraren zinpeko aitorpena.

g) Enpresek ingresatu behar duten lanbide prestakuntzarako kuotaren urteko muntaren zenbatespena.

h) Titularra prestakuntzako zentrua den banako prestakuntzako planetan edota sinatzaileek zuzenean ematen dituztenetan, ez dira aplikatuko 6.4 eta 7.3.h artikuluak, eta langileek nahitaez adierazi beharko dio enpresari prestakuntzako ekintzan parte hartuko duela (2C eranskina).

 

Salbuespen arrazoituetan izan ezik, langileak eskatutako prestakuntza enpresan duen lanbidearekin erlazionaturik egongo da.

i) Legez edo hitzarmena dela bide prestakuntza egin behar duen inbertsioa egin duela frogatzen duen ziurtagiria, eta gainerako frogagiriak.

j) Arrantzaren arloko langileen inguruabar bereziak kontuan izanik, prestakuntzako ekintza hasi baino 15 egun lehenago bidali ahal izango dira arlo horretako langileen parte hartzeko konpromisoak.

8.– ESKABIDEEN AZTERKETA

Behin prestakuntzarako ekintzetarako eskabideak aurkeztuz gero, HOBETUZek planetan ageri dena baino informazio gehiago eskatu ahal izango du.

Eskabidegileak egutegiko 15 eguneko epearen barruan erantzun beharko du, agindeia jasotzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Erantzun ezean, ondokoa gertatuko da:

a) Plan osoa ukitzen duten beharkizunei buruzko agindeiak direnean (ikus 7.3. puntua), espedientea artxibatzeari ekingo zaio.

 

b) Enpresa taldekatuen baten edo batzuen edo planaren prestakuntzarako ekintzen beharkizunei dagozkien agindeiak direnean, planetik kanpo utziko dira enpreseok edo ekintzok, eta planaren gainerakoa tramitatuko da, baldin eta horrela egitea ahalbidetzen duten baldintzak eta beharkizunak mantentzen badira.

9.– PRESTAKUNTZARAKO EKIMENEN

BALORAZIOA.

9.1.– LEHENTASUN IRIZPIDEAK

Ondoko ezaugarriak dituzten lehentasun irizpideak hartuko dira kontuan:

 

9.1.1.– Benetako beharrizanei erantzutea:

a) Enpresaren plan eta estrategiei lotuta egotea.

 

b) Enpresa edo arloaren giza baliabideen plan estrategikoaren barruan egotea. Edozelan ere, estrategikotzat hartuko dira urte anitzerako prestakuntza planak eta hitzarmen kolektiboetan sartzen diren guztiak.

 

c) Aparteko edo/eta estrategiazko industri inbertsio berrien ondorio diren prestakuntza ekimenak, baldin eta inbertsio horiei ekiteko ataza horietan arituko diren langileei teknologia edo ekoizpen-prozesu berritzaileetan jarduteko koalifikazioa eskatzen bazaie.

 

d) Planen edo beste edozein ekintzaren eragina diren prestakuntzako ekimenak, baldin eta horien xedea lanaren alorrean euskararen erabilera normalizatzea bada. Helburu hori kontuan hartuta, prestakuntza ekimentzat joko dira euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak eta, oro har, lanpostuko ataza zehatzak euskaraz egiteko beharrezkoak diren hizkuntza-gaitasunak eskuratzeko burutu diren jarduketa iraunkor guztiak.

 

9.1.2.– Enpresa txiki eta ertainei lehentasuna ematea:

a) Plantilan 250 langile edo gutxiago duten enpresetan prestakuntza sustatzen dutenak. Tratamendu berezia emango zaie 25 langile baino gutxiago duten enpresei.

b) Enpresez gaindiko planetan, agiriez bidezkotzen diren beharrizan sumatuei erantzutea, batez ere enpresa txiki eta ertainei zuzenduko zaiezkielarik.

 

9.1.3.– Beharrizan gehien duten taldeei laguntza ematea:

a) Lehiakortasuna eta enplegua hobetzeko direnak eta koalifikazioaren alorrean beharrizan gehien duten taldeentzat direnak.

b) Ondoko langileen partaidetza bideratzeko moduan antolatuta egotea.

b.1.– Inolako koalifikaziorik ez duten langileak.

b.2.– Garatu beharreko prestakuntzarako ekintzetan emakumeen partaidetza bideratzeko moduan antolatuta egotea, enpresetako plantilako proportzioari.

b.3.– 45 urtetik gorako langileak, Enpresak duen plantilaren proportzioa kontuan hartuz.

 

c) Arlokako Batzorde Parekatuek ezarri dituzten eta denbora nahikoarekin argitaratu diren lehentasun irizpideak zaintzea.

Lansaio murrizketa, birmoldaketa prozesu edo kontratuen aldi baterako etenduraren ondorio direnak eta, bereziki, prozesu horiek pairatzeko arriskuan dauden langileentzat direnak.

d) Erkidegoaren Eragiketa Egitarauetan zehaztu diren zereginetako arloetarako prestakuntza ekintzak gertutzea eta horien bidez langileak industriaren aldaketa eta ekoizteko sistemen bilakaerari egokitzea.

 

9.2.– BALORAZIO TEKNIKOA

Prestakuntza ekimenaren balorazioa burutzearen ondoreetarako ondoko elementu hauek hartuko dira kontuan:

9.2.1.– Egokitasuna

Prestakuntza ekimena enpresaren irizpide estrategikoen edo haren arloko lehentasun irizpideen arabera egokitzea, moldatzea, zabaltzea eta hedatzea; irizpide horiek hitzarmen kolektiboetan, erreferentzia horri buruzko akordio zehatzetan edo, horiek ez daudenean, bidezko beste batean emango dira.

9.2.2.– Kalitatea

Prestakuntza ekimenean taxutu diren elementuen kalitatea: enpresa edo arloaren plan estrategikoa, urte anitzerako aurreikusi diren izariak, helburuak, prestakuntza beharrizanen diagnostikoa, prestakuntza ekimenari buruzko memoria, giza baliabideak (prestatzaileak, tutoreak, etab.) eta materialak (ikusentzunezkoak, agiriak, logistikoak, antolaketaren alorrekoak, etab.) eta emaitzen azterketa.

9.2.3.– Hedapena

Prestakuntza ekimenaren hedapena; arlo honetan esku hartzen duen enpresaren edo enpresen batez besteko plantilaren elementu aldakorrak, inbertitzeko ahalegina, identifikatu diren beharrizanei eman behar zaien erantzuna, plantilaren partaidetzaren portzentaia eta ekintzen batez besteko iraupena neurtuko dira.

9.2.4.– Berrikuntza

Prestakuntzarako bide berriak urratzen berrikuntzak sartzea; esperientziak sustatu eta hedaraztea; edo profesionalen birkoalifikazioari buruzko arazoak konpondu beharrean, arazook gertatu aurretik ekiditea.

9.2.5.– Moldatzea

Prestakuntzaren alorreko ekintza bakoitza partaide guztien beharrizan eta eskariei egokitzea.

9.2.6.– Inbertitzeko ahaleginak

Deialdi honen ondoreetarako, inbertitzeko ahalegintzat hartuko dira titularrak plana burutzeko egiten dituen gastu guztiak, baldin eta laguntza publikoaren kontraprestazioa ez badute. Enpresaz gaindiko planetan, eta planaren benetako neurriak behar bezala baloratzeko soilik, haiez gainera parte hartzen duten enpresek jasaten dituzten soldata-kostuak ere zenbatu ahal izango dira, hain zuzen ere langileek prestakuntzako ekintzak lansaioko orduetan edo haietatik kanpo parte hartuz egiten dituztenak, baldin eta konpentsaturik badaude eta eskabidean hala gertatuko dela jakinarazten bada, eta erkatzeko modurik badago.

 

 

10.– FINANTZAKETA

10.1.– FINANTZAKETA IRIZPIDEAK.

HOBETUZek prestakuntza ekimenaren finantzaketari buruzko erabakiak hartuko ditu; irizpideak hauek izango dira:

a) 9. artikuluan definitu diren elementuen arabera finantzagarria den prestakuntza ekimenaren balorazioa.

b) Enpresa horrek edo horiek langileen prestakuntzaren kuotagatik ekarri behar dutena. Plan baten baino gehiagotan ari diren enpresen kasuan, plan horien kopuruaren proportzioaren arabera dagokien kuotaren zatia hartuko da kontuan.

c) Finantzatzeko beste iturri batzuk egotea.

10.2.– DIRULAGUNTZAREN IZAERA ETA MUGA

Deialdi honetan aurreikusi diren prestakuntza ekimen guztiek izango duten finantzaketa proposatu, edota, hala denean, onartutako prestakuntza ekimenen euskarri diren aurrekontuen gehieneko finantzaketa izaera izango du.

Emango den laguntzak onetsitako prestakuntza ekimenaren kostu guztiak konpentsatuko ditu, oso-osoan edo zati batean; eman den, edo, hala denean, eskatu den laguntza horrek ezin du gainditu onetsi diren prestakuntza ekintzen kostu finantzagarria.

10.3.– KOSTU FINANTZAGARRIAK

HOBETUZentzat kostu finatzagarriak dira:

I.- Izaera orokorrarekin eta 5.2. artikuluaren h) atalarekin bat:

a) Enpresaz kanpokoak diren zerbitzuen kontratazioarengatiko kostuak, kostu horiek prestakuntza ekintzak edo, hala denean, bidezko diagnostikoa burutzeko direnean.

b) Barruko prestatzaileen kostua.

c) Material suntsikorren kostua.

d) Material didaktikoen kostua.

e) Prestakuntza fasean burutzen ari diren langileen asegurua.

f) Planari egotz dakizkiokeen proportzioaren araberako amortizazioak eta Prestakuntza Planaren garapenari egotz dakizkiokeen instalazioen eta ekipamenduen alogerak.

g) Kudeaketaren kostua (prestakuntzarako ekintza abiarazi eta garatzea) gainerako kostu finantzagarrien %10era artekoa izango da gehienez. Lanbidearteko Akordioaren sinatzaileek ezin izango dute kostu hori sartu prestakuntza planetako ekintzen aurrekonkontuan baldin Lanbidearteko Hitzarmenaren sinatzaileren bat aldi berean planaren titularra eta emailea bada.

 

II.– Aparteko edota estrategiazko industri inbertsio berrien ondorio diren prestakuntza ekintzetan eta nahitaez horietan arituko diren langileek teknologia edo ekoizpen prozesu berritzaileetan hasi behar dutenean, eta, Euskal Herrian prestatzeko eskaintza-eza frogatuta dagoenean prestakuntza ekintza horiek, derrigorrez, E.H.A.E.tik kanpo burutu behar direnean, kontuan har daitezke langile horien bidaia edota egonaldiagatiko zeharkako kostuak.

 

10.4.– E.G.F.REN FINANTZAKIDETASUNA

Lankidetza honetan Europako Gizarte Fondoak finantzakidetasuna duenez eta fondo horrek egin eta eskatu duen duen inbertsio ahalegina baloratzeko eskabidean argi eta garbi adieraziko dira prestakuntza ekimenaren kostu guztiak, 10.3. artikuluan ezarri ez direnak barne. Ildo horretatik, onetsi den plan bakoitzaren kostua, guztira, HOBETUZek plan horretarako ezarri duen laguntza baino gehiago izango da. Beraz, aukeragarritasun beharkizunak betetzen dituen prestakuntza plan baten betearazpenaren esparruan benetan sortzen diren kostuak, eta Gizarte fondoaren araudi araupetzailearen ondoreetarako ekarpen pribatutza jo daitekeena, era egokian bidezkotu beharko dira.

 

 

 

11.– TITULARRAREN BETEBEHARRAK.

11.1.– BETEBEHARRAK.

Honako deialdi honetan ezarri diren laguntzak jasotzeko eskubideari eusteko nahitaezkoa da titularrak beren beregi ondoko betebehar hauek betetzea:

 

a) HOBETUZek eskatzen dionean prestakuntza ekimenaren burutzapena edo horren bideragarritasunari buruzko informazioa ematea.

b) Aparteko deialdi honetan onetsitako plana betearaztean titularrak aldaketaren bat egin behar duela uste badu, ezer egin baino lehen asmoaren berri eman beharko dio idatziz Hobetuzi, batez ere aldaketa prestakuntza ematen duen erakundeari edo prestakuntzako ekintzen edukiei edo ezaugarriei badagokie. Hobetuzek berariazko baimena idatziz eman ondoren, titularrak aldaketa egin ahal izango du planean.

 

Hobetuzek aldaketa-eskaera jasotzen duenetik egutegiko 15 egun igaro ondoren baimenik ematen ez badu, titularrak aldaketarako baimena emantzat jo ahal izango du.

Prestakuntza planaren aldaketa ez da inola ere onartuko artikulu honetako g) atalean xedatu dena urratzen badu edo horren aurka badoa.

 

c) Baiezko ebazpena jasotzen denean, HOBETUZi jakinarazi beharko zaio dirulaguntzaren onarpena, onetsi diren ekintzak burutzeko konpromisoa erasoz, 2.3. artikuluan adierazi diren epeen arabera.

d) HOBETUZi jakinarazi beharko dio ea finantzagarriak diren ekimen hauetan aurreikusi den jarduera oso bat edo horren atal bat ukitzen duen herri erakunde baten edo dirulaguntza edo laguntzarik eskatu duen eta, hala denean, eskuratu duen.

e) Prestakuntza ekintzak burutzeko onuradunak hornitzaileak kontratatu ahal izango ditu. Horrelakoetan kontuan izan beharko du kontratatzen duen hornitzaileak beste hornitzaile bat kontrata dezakeela berari agindu zaion lanaren atal bat egiteko, baina erabat debekatutra duela beste hornitzaile bat azpikontratatzea.

 

Halaber, debekaturik dago hornitzaileekin egiten diren kontratuetan ordaindu beharreko zenbatekoa dirulaguntzaren zenbatekoaren portzentaia baten bidez adieraztea.

f) HOBETUZi jakinarazi beharko zaio, beti ere horren zerbitzu teknikoek deialdi bakoitzerako ezarriko dituzten bidezko epeetan, plan onetsiaren burutzapen-maila eta deialdi honetan aurreiukusi diren ekintzen burutzapenerako aurresikuspena eta konpromisoa egitea.

g) Laguntzaren emakidaren oinarria den prestakuntzako jarduera egitea, beti ere honako deialdiaren oinarri, baldintza eta beharkizun formaletan eta E.H.A.E.an Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbide arteko Akordioan ezarri denarekin bat alegia, eta kontzeptu horretan esleitu diren fondoak ezin dira emakidaren arrazoi izan direnak ez diren beste batzuetarako erabili

h) Finantzagarriak diren prestakuntza ekintzak dauden prestakuntza ekintzak erabat dohainekoak izango dira partaideentzat.

i) HOBETUZek. berak zuzenean zein berak izeneztatzen dituen pertsonen bidez, egiten dituen egiaztapenak onartzea, bai eta E.H.A.E.ko Etengabeko Prestakuntzari buruko Hirualderdiko Akordioaren finantzaketakide diren herri administrazioetariko edozeinek, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak edo Europar Batasuneko erakunde eskudunak beren esku-hartzailetzako organoen bidez finantzak kontrolatzeko egiten dituztenak ere. Hala denean, ikuskapena edo kontrolatze egiteko moduak erraztu beharko diete hartara doazen pertsonei.

j) HOBETUZi jarduera egin dela frogatu beharko diote, bai eta laguntza emateko edo gozatzeko ezarritako beharkizunak eta baldintzak bete dituztela ere; horretarako, frogagiriak aurkeztu beharko dituzte, eta gainera prestakuntza ekintzari buruz eskatzen zaizkien datu eta agiri guztiak eman beharko dituzte, hala HOBETUZek ekintza ongi begizta dezan, finantziaketa nola erabili den jakin dezan eta emaitzak ebalua ditzan.

 

k) Deialdi honetako beharkizunetariko baten bat ez betetzeagatik Fundazioak dirulaguntza emateko eskatuz gero, osorik edo zati bat itzuli beharko dio HOBETUZi.

Oro har, titularra ez da geratuko betebeharretatik aske, baldin eta prestakuntza ekintzan gainontzekoren bat azpikontratatzen badu.

 

11.2.– PUBLIZITATEA ETA KOMUNIKAZIOA

Finantzaketaren titularrek, onetsi den prestakuntza ekimena argitaratzen denean edo komunikazio eta hedapen bideetara ateratzen denean, E.H.A.E.ko Etengabeko Prestakuntzari buruzko Hiruko Akordioaren esparruan gertutu diren eta Europako Gizarte Fondoaren laguntzarekin finantzatu diren ekintzak direla eraso beharko dute.

11.3.– PARTAIDETZA ZIURTAGIRIAK

Era berean, titularrek prestakuntzarako ekintzaren partaidetzari buruzko ziurtagiria eman beharko diote partaide bakoitzari; ziurtagiri horretan prestakuntza burutu den egunak eta jasotako orduak erasoko dira. Titularrak ziurtagiri horren aldaki bat gorde beharko du, partaidearen jasoagiriarekin batera, edo, horrela egin ezean, igorri duela bermatzen duen benetako frogagiria.

11.4.– DATUEN TRATAMENDU AUTOMATIZATUA

Datu Pertsonalen Tratamendu Automatizatuari buruzko urriaren 29ko 5/19992 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, deialdi honi heltzen dioten prestakuntzako ekintzetan parte hartzeak berekin ekarriko ditu 6 eta 11. artikuluetan eta baterakoetan aipatutako baimenak.

12.– ERABAKIAK HARTZEKO ESKUMENA
DUTEN ORGANOAK.

Aurkeztu diren prestakuntza planak onestea, eskatu den finantzaketaren ondoreetarako, HOBETUZen Patronatuaren Osoko Bilkurari dagokio, bai eta finantzaketaren zenbatekoa onestea ere.

13.-ESKABIDEEN EBAZPENA.

13.1.– TITULARRARI JAKINARAZTEA

HOBETUZen Patronatuaren Osoko Bilkurak, deialdi honen 9. zenbakian balorazioari eta 10.ean finantzaketari buruz ezarri duenarekin bat, aurkeztu diren prestakuntza ekimenen finantzaketa onets dezake, osoan edo zati batez.

Eskabidea ebatzi ondoren legez onartuta dagoen titularrari, eskabidean adierazten den helbidean, onetsi diren prestakuntza ekintzak eta horien finantzaketa jakinaraziko zaizkio, eta bai partaideen kopurua, orduen kopurua eta planean onartzen diren enpresak. Halaber, adierazi egingo dira finantzaketa zehazteko neurtzen diren balioak eta baldintzak; horietako bat aldarazteak esleiturik dagoen dirulaguntzaren gutxipena edo erreklamazioa eragingo du.

13.2.– TITULARRAK ONARTZEA

Edozein kasutan, eta erabaki den finantzaketaren jakinarazpena jaso den datatik zenbatuko den egutegiko 15 egutegiko eguneko epearen barruan, titularrak hori onartzen duela jakinarazi beharko du.

 

14.– LAGUNTZEN LIKIDAZIOA.

14.1.– DIRULAGUNTZA ORDAINTZEA

Emandako finantzaketa abonatu baino lehen, Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko edota kasuan kasuko gizarte aurreikuspeneko erakundearekiko betebeharrak bete dituelako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

– Enpresa plan, arloko plan eta arloarteko planei dagokienez, titularrak bere ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

– Enpresa-taldeen planetan eta taldeko planetan, planean parte hartzen duten enpresa guztiek aurkeztu beharko dituzte ziurtagiriak.

Ziurtagiriok Hobetuzek berak tramitatu ahal izango ditu, baldin eta interesatuak (enpresa titularrak edota enpresa parte-hartzaileak) horretarako baimena ematen badu eskabidea aurkezten duenean (7. Eranskina).

Ordainketak prozedura honen arabera egingo dira:

 

a) %60ko lehen ordainketa, ebazpena ematen den unean bertan, eta Hobetuzen diruzaintzako baliakizunen arabera.

Lehen ordainketa horretan 30 milioi pezeta baino gehiago ordaintzen badira, ordainketa egiteko baldintza hauek jarriko dira: planaren titularrak bankuaren abala aurkeztea, ebazpenarekin batera emango zaizkion jarraibideak betez, edo prestakuntza ekintzen burutzapenak sortarazitako gastuen frogagiriak, frogatu gabeko gainerako gastuak 30 milioi pezeta baino gehiago izan ez daitezen.

Halaber, diagnostikoren bat egiteko finantzaketa eskatu eta eskabidearekin batera diagnostikoa aurkezten ez bada (aribideko diagnostikoa), behin Hobetuzek hura onetsi ondoren, eta %60ko lehen ordainketaren aurretik, banku-abala aurkeztu beharko da, egindako kreditu-erreserbari dagokiona, ebazpenarekin batera jasoko diren jarraibideak betez.

 

b) Bigarren ordainketa; horretan behin betiko dirulaguntzaren gainerakoa ordainduko da, onetsitako prestakuntza ekimena bukatzen denean; aldez aurretik froga-memoria aurkeztuko da eta Hobetuzen Patronatuak azken likidazioa onetsiko du.

Aintzatetsitako laguntza planaren titularrari ordainduko zaio beti.

14.2.– FROGA-MEMORIA

Memoria horrek, zeinen egitura eta edukiak HOBETUZek titular guztiei helaraziko baitizkie, aurreikusirik dagoen planaren burutzapenari buruzko xehekapenak frogatu eta bermatzeko informazio osoa bildu beharko du, eta bai egiaztagiri egokiak ere (fakturak, ordainagiriak edo zuzenbidez baliozko den bestelako frogairi oro), onesten den aurrekontuko gastu guztiak ordainduta daudela probatzeko; agiri horiek guztiak eskatu ahal izango dira arestion aipatu den memoriarekin batera.

Faktura horietan argiro azaldu beharko dira ordaindu beharreko ekintza guztiak; fakturaren kontzeptuak banaka azalduko dira eta bat etorriko dira 10.3.l artikuluan aipatutako kontzeptuekin.

Aipatu memoria aurkezteko epea deidaldiaren urtearen hurrengo urteko apirilaren 30ean amaituko da.

 

Aurreko idatz-zatietan aipatutako memoria aurkeztu ondoren, dirulaguntza likidatuko da benetan burututako ekintzen arabera.

 

14.3.– DIRULAGUNTZA DOITZEA ETA ITZULTZEA

Proiektatu diren jarduketa guztiak egiten ez direnean, benetako kostuak aurrekontuetan azaltzen direnak baino baxuagoak izaten direnean edo likidazioa ordurako jasota dagoen aurrerakina baino gutxiago denean, eman den laguntza doitzeari ekingo zaio eta Titularrak bidezko itzulketa burutu beharko du; azken ekintza hori egiteko ebazpenaren datatik zenbatuko den 20 egutegiko eguneko epea izango du.

Laguntzen emakidari buruzko ebazpenean, honako deialdi honetan edota aplika daitekeen gainerako arautegian ezarri diren baldintza guztiak betetzen ez badira, edo laguntza horiek eskabidean eta emakidan adierazi diren helburu zehatzetarako erabiltzen ez badira, laguntzak ondorerik gabe geratuko dira eta onuradun/titular/eskatzaileek itzuli egin beharko dituzte. Kasu horietan, HOBETUZek legezko erantzukizunak eskatzeko eskubidea beretzat gorde du.

 

14.4.– AGIRIAK ESKUKO EGOTEA

Behin-betiko likidazioari ekin eta hurrengo egutegiko 20 egunen barruan, titularrak eman den laguntzaren ondoreetarako egin diren ordainketen ordainagirien jatorrizkoa aurkeztu beharko du edo, horiek ezean, fotokopia erkatuak.

15.– KONTROLA ETA JARRAIPENA.

Prestakuntza ekimenen alorreko kontrola eta jarraipena HOBETUZi dagokio eta laguntzen onuradunek nahitaez erraztu beharko dituzte horretarako baimendutako pertsona edo erakundeek egiten ditzaketen kontrol eta jarraipen atazak.

 

Eskatzaileek nahitaez HOBETUZek planaren burutzapenaldian eska dezakeen jarraipenerako dokumentazioa bete eta igorri beharko dute; eragiketa hori egiteko eta agindei horiei erantzuteko 15 egutegiko eguneko epea dute.

 

Hori guztia gora-behera, legebideztaturiko beste erakunde batzuek ere kontrol eta jarraipeneko lanak egin ditzakete.

Aurreko lerrokadan adierazi diren horiek eskatu eta eman nahi ez izateak onuradunek / titularrek / eskabidegileek dirulaguntza edo/eta deialdia berez galtzea eragin ahal izango du.

Adierazi diren jarraipen eta kontrol jarduera horiek HOBETUZek dirulaguntzaren emakida gertatu den unetik bertatik eta, gehienez, behin betiko likidazioa egin den tartatik zenbatuko den 5 urtera arte egin ditzake.

HOBETUZek egokitzat jotzen dituen jarduketa guztiak egin ahal izango ditu emandako finantziaketa ongi erabiltzen dela eta deialdiko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.

16.– ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA.

Deialdi honetako prestakuntzako ekimenak finantzatzeko eskabideak aurkezteko epea 2000ko urtarrilaren 1ean hasi eta otsailaren 29an amaituko da.

 

Bilbo, 1999ko abenduaren, 21a.

Zuzendari kudeatzailea,

LUIS M.ͺ ULLIBARRI MTZ. DE AGUIRRE.