Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1999240 zk.- 1999/12/17 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 20742 Xedapena Pdf formatuan

Agintariak eta Langileria

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

AGINDUA, 1999ko abenduaren 3koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, auto bat betearaziaz 1999ko ekainaren 25eko agindua aldatzen duena. Ekainaren 25eko agindu horren bitartez, 1998ko urriaren 20ko Lekualdatze Lehiaketari dagozkion destinoak esleitzen ziren. Ofizialeen, Laguntzaileen eta Agenteen Kidegoetako plaza hutsak eskaintzen ziren aipatu lehiaketaren bitartez.

 

Estatuko Administrazioaren —Justizia Ministerioaren— eta Eusko Jaurlaritzaren kontrako 5484/97-1 administrazioarekiko auzi-errekurtso pertsonala aurkeztu zuen Florencio Gutiérrez Martínez jaunak. Bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak aipatu errekurtsoaren gainean emandako autoa, 1998ko abenduaren 2koa, ikusi egin da. Auto horretan honako hau ebazten da:

"Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren 1998ko urriaren 20ko Aginduaren eraginkortasuna bertan behera uztea, instantziaren izapideketak dirauen bitartean eta Instrukzioko Bilboko 5 zk.ko Epaitegiko plaza huts bakarrari, zehazki, lekualdatze lehiaketan eskaintzen denari dagokionez soilik."

Aipatu autoa betez, eta Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak, Justizia Ministeriokoak, emandako txostena aztertu delarik, Justizia Sail honek honako hau ebatzi du: 1999ko irailaren 8ko EHAAn eta 1999ko uztailaren 2ko EBOn argitaratutako Agindua indargabetzea, hain zuzen ere, Instrukzioko Bilboko 5 zk.ko Epaitegiko lanpostu bati dagokiona, zehazki, Raquel Vega Marcaida andreari esleitu behar zitzaion Justiziako Administrazioko ofiziale lanpostuari dagokiona.

Agindua honetan amaitzen da administrazio-bidea, eta interesatuek bere kontrako berraztertzeko errekurtsoa aukez diezaiokete Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari hilabeteko epearen barruan, edo Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik harako bi hilabeteko epearen barruan aurkeztu ere.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko abenduaren 3a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.