
Iragarpenak
Euskal Herriko Unibertsitatea
EBAZPENA, 1999ko uztailaren 1ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, 46/99 lehiaketa publikoa iragartzeko dena. Lehiaketa horren bidez, Errektorego Taldearentzako informazio-sistema baterako (E.I.S./S.I.D.) kontratua adjudikatuko da. Lehiaketa honen oinarrien orriko eranskinean dago ekipamendu horren zerrenda.
1.– Gehienezko aurrekontua, BEZ barne: 21.000.000 PTA.
2.– Loteak: ez da halakorik.
3.– Burutzeko epea: kontratua sinatzen denetik, 1999ko abenduaren 31ra arte.
4.– Burutzeko tokia: UPV / EHU guneak.
5.– Oinarrien orriak: UPV / EHUko Kontratazio Zerbitzuan aztertu ahal izango dira, Errektoregoaren eraikinean, Leioako Campusean (Bizkaian) bai eta Gipuzkoako eta Arabako Errektoreordetzetan ere, proposamenak aurkezteko epearen barruan, lanegunetan, 09:00etatik 13:00etara.
6.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa: oinarrien orrian adierazitakoa.
7.– Sailkapena: III. taldea, 7. azpitaldea, C kategoria.
8.– Behin-behineko fidantza: 420.000 PTA.
9.– Behin betiko fidantza: 840.000 PTA.
10.– Proposamenak aurkeztuko:
10.1.– Era eta lekua: Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa) eta Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak (Arriola pasealekua, 2 eta Tolosa hiribidea, 107 – Donostia-San Sebastián) eta Arabako Campuseko Errektoreordetza (Izardui komandantea, 2 – Vitoria-Gasteiz), oinarrien orrian ezarritako ereduaren arabera.
10.2.– Eguna eta ordua: iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epearen barruan astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara. Azken egunean 13:00ak arte aurkeztu ahal izango dira proposamenak. Azken eguna larunbata edo jaieguna balitz, hurrengo astegunera arte atzeratuko litzateke.
11.– Proposamenak irekitzea: Kontratazio Mahaiak egingo du 1999ko irailaren 3an, goizeko 10:30etan, Unibertsitateko Errektoregoko Batzar Aretoan, Leioako Campusean (Bizkaian).
12.– Interneteko helbidea: http://www.ehu.es/contratación_compras/concursos.html
Leioa, 1999ko uztailaren 2a.
UPV / EHUren 1997ko maiatzaren 13ko Ebazpenaz
egindako eskuordetzeaz sinatua.
Gerentea,
MOISÉS GURIDI ORMAETXEA.