Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1999136 zk.- 1999/07/19 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 12910 Xedapena Pdf formatuan

Iragarpenak

Herrizaingo Saila

IRAGARPENA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren irekitako zigor-espediente hauetan Herritarren Segurtasunerako zuzendariak emandako Ebazpenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zitzaizken arren, hori egitea lortu ez zenez, iragarpen hau argitaratzen da, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, doakion orok horren berri izan dezan, ondorengo ohartarazpen eta guzti:

1.– Jakinarazten zaio administrazio bidea amaitzen ez duen erabaki horren aurka interesdunak errekurtso arrunta jarri ahal izango diola Segurtasun sailburuordeari, iragarpen hau argitaratzen denetik hilabeteko epean. Halaber, Bilbaoko Gran Via kaleko 81.-3. pisuen dagoen Segurtasun sailburuordearen Kabineterean Zuzendaritzan espedientea ikusteko aukera du.

2.– Isunaren zenbatekoa ordaindu beharko da:

a) Hilabete bakoitzeko 1etik 15era bitartean jakinarazitakoa, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilabeteko 5era arte edo, balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

b) Hilabete bakoitzeko 16tik azken egunera arte jakinarazitakoa, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilabeteko 20ra arte edo, balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

Errekurtso arrunta aurkezteko epea, orokortasunez ezarritako ordainketa epearen ondoren amaitzen bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten. (212/1998 Deketua, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduaren 44.3, 44.1 eta 44.4 artikuluak).

3.– Isunaren ordainketa, hurrengo edozein banku kontutan egin beharko da, izen-abizenak eta espediente zenbakia, eta Herrizaingo Sailari dagokiola adieraziz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren Kontu Orokorra

Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK

Kontu zka. 2095-0631-55-21-31000143

Gipuzkoa eta Donostiako Kutxa-KUTXA

Kontu zka.: 2101-0760-69-0002788214

Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa-VITAL Kutxa.

Kontu zka.: 2097-0178-92-0015172561

4.– Zigortuak ezarritako isuna adierazitako borondatezko epe horretan ordaintzen ez badu, behartze-bidean ordainaraziko da bere ondaretik, azaroaren 26ko aipatu 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

5.– Halaber, 25.1 artikuluan jasotako arau-hausteari dagokionez, Herritarren Segurtasunari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25.2 artikuluan eta uztailaren 2ko 1079/1993 Errege Dekretuan (1993ko uztailaren 20ko EBO-aren 173 zka.) araututakoaren arabera, jakinarazten dizut ezarritako zigorraren betetzea, erabakia administrazio-bidean irmo denean, eten ahal izango dela, baimendutako zentru edo zerbitzu barean ezohitze tratamendua hasi edo hasteko asmoa baldin baduzu eta aipatu 1079/1993 Errege Dekretuaren gainerako baldintzak betetzen badituzu. Horretarako zure asmoa adierazi beharko diozu Administrazio honi, erabaki hau jakinarazten zaizun egunaren biharamunetik eta hamabost egun balioduneko gehienezko epean.

IZEN-ABIZENAK ESP. ZK. LEGE-HAUSTE ERABAKI ZIGORRA HAUTSI

DATA DATA ARAUA

APELLIDOS Y NOMBRE N.º EXP.- FECHA FECHA SANCION ART.

INFRAC. RESOL. INFRING.

RODRIGUEZ GONZALEZ, JESUS MARIA 405X9900249-JG 06-12-98 24-05-99 50.001/RET 23.a)

RODRIGUEZ DIEGO, IVAN 405X9900213-IA 04-05-98 17-05-99 50.001/RET 23.a)

CUESTA TRULA, RODOLFO 405X9802446-IS 09-05-98 17-05-99 50.001 23.c)

SANCHEZ RODRIGUEZ, JOSE ANTONIO 405X9900263-GZ 07-12-98 19-04-99 50.001/RET 25.1

DA SILVA GRAÑA, MANUEL 405X9900161-IA 15-11-98 17-05-99 125.000/RET 23.a)

MONASTERIO BENITO, MONTSERRAT 405X9900389-IA 21-11-98 26-04-99 50.001/RET 23.a)

PEREZ RIVERO, JUAN JESUS 405X9900212-IA 23-04-98 17-05-99 50.001/RET 23.a)

Bilbao, 199ko ekainaren 28a.

Herritarren Segurtasunerako zuzendaria,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.