Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1999136 zk.- 1999/07/19 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 12878 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila

EBAZPENA, 1999ko uztailaren 5ekoa, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, zeinaren bitartez Nekazaritza zuzendariaren 1999ko ekainaren 4ko Ebazpena jakinarazten baitzaio Begoña Agüero Martínez andreari.

Nekazaritza zuzendariak 1999ko ekainaren 4an emandako ebazpenaren bitartez, Zeanurin (Bizkaia) "eskulangintza – otarregintzako lantegia" izeneko proiektu ereduzkoa egiteko laguntza (urriaren 1eko 520/1991 Dekretuaren bidez arautua) emateko prozedurari buruzko jarduketen iraungipena adierazi zen eta jarduketa horiek artxibatzea ebatzi zen. Ebazpen hori Begoña Agüero Martínez andreari jakinarazten saiatu gara, baina ezinezkoa suertatu da. Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeko, honako honen bidez jakinarazten da aipaturiko ebazpena. Hona hemen ebazpenaren hitzez hitzeko edukia:

"Zeanurin (Bizkaia) "eskulangintza – otarregintzako lantegia" izeneko proiektu ereduzkoa egiteko proiektua aurkeztu zuen Begoña Agüero Martínez andreak. Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1994ko abenduaren 23ko Ebazpenaren bitartez proiektu hori onetsi zen, eta 810.000 (zortziehun eta hamar mila) PTAko laguntza eman zitzaion eskatzaileari, urriaren 1eko 520/1991 Dekretuaren itzalpean, dekretu horren bidez ezarri baitziren mendi-nekazaritzako aldeetako proiektu aitzindari edo ereduzkoentzako laguntzak.

Aipaturiko ebazpenean adierazitakoaren ildotik, laguntza ordaindu baino lehen, laguntzaren xedea beteta zegoela frogatu behar zen. Horretarako, proiektuko inbertsioen burutzapena frogatzeko agiriak aurkeztu behar ziren 520/1991 Dekretuaren 12. artikuluan ezarritako epearen barruan.

1999ko martxoaren 15ean interesatuari jakinarazpena igortzeko saioa egin zen, eta adierazi zitzaion ezen proiektuen gehieneko iraupen-epea (3 urte, 520/1991 Dekretuaren 10. artikuluaren arabera) agorturik zegoela, eta artean jardueraren inolako frogarik aurkeztu ez zuenez, hiru hilabeteko epea ematen zitzaiola, 30/1992 Legearen 92. artikuluan xedatutakoaen arabera, espedientearen tramitazioa berriz hasteko egin beharreko jarduerak egiteko.

Goian aipaturiko epean zehar, ordea, zuzendaritza honek ez zuen lagundutako jardueraren egoeraren berririk jaso. Hortaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 92.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hau

EBATZI DUT:

Zeanurin (Bizkaia) "eskulangintza – otarregintzako lantegia" izeneko proiektu ereduzkoa egiteko laguntza (urriaren 1eko 520/1991 Dekretuaren bidez arautua) Begoña Agüero Martínez andreari emateko prozedurari buruzko jarduketak iraungi direla adierazi, eta jarduketa horiek artxibatzea.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko ekainaren 4a.

Jesús M.ª Alonso Vallejo,

NEKAZARITZA ZUZENDARIA."

Ebazpen horren aurka, interesatuak gorako errekurtsoa jarri ahal izango dio Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko uztailaren 5a.

Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

LUIS ZARRABEITIA VILLANUEVA.


Deskribatzailea: