Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1999136 zk.- 1999/07/19 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 12850 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila

AGINDUA, 1999ko uztailaren 14koa, Kultura sailburuarena, 1999ko edizioko Musika Sorkuntza Garaikideari Sariak emateko deialdia egiten duena eta sari horiek arautzen dituena.

Euskal Ereslarien Bilduma-Archivo de Compositores Vascos, "Eresbil" Patronatuaren 25. urteurrena ospatzeko, zeinek helburu nagusi bezala musika Ondarearen bilduma egitea, zaintzea eta zabaltzea duen, bereziki Euskal Konpositoreena, Kultura Sailak Musika Sorkuntza Garaikidearen sarien ekitaldia antolatzea egokitzat jo zuen musika-sorkuntza garaikideak sustatzeko eta zabaltzeko, hartara, mota honetako ekintzen bidez, euskal konpositoreak euren lanak ezagutzera ematera bultzatzeko eta animatzeko. Hori dela eta, Kultura Sailak bigarren aldiz Musika Sorkuntza Garaikidearen Sari hauetarako deialdi publikoa egin du.

Modu berean, musika-sorkuntzaren esparruan azaltzen diren erronka garrantzitsu desberdinen artean, sorkuntza berriak zabaltzea dugu, eta erronka horren aurrean, hain zuzen, Kultura Sailak, ekitaldi honetan saria jasotzen duten musika-sorkuntza garaikideak zabaltzea lortu nahi du, Musikaste 2000an, Errenteriako Musika Astean; Musikaste 2000k, hain zuzen, euskal konpositoreen musika-lanak berreskuratzea eta zabaltzea du helburutzat.

Honi dagokionez, 1998an zehar, lehenengo edizioko Musika-Sorkuntza Garaikideari Sariak emateko deialdia egin zuen Kultura Sailak, 1998ko ekainaren 10eko Aginduaren bitartez, Kultura sailburuarena, Musika-Sorkuntza Garaikideari Sariak emateko araubidea ezartzen dena. Agindu horrek indarrean jarraitzen du abenduaren 15eko 371/1998 Dekretuaren arabera. Azken hau aurrekontuen luzapen-garaian Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura dauden laguntza eta dirulaguntzen hainbat xedapen erregulatzaile indarrean mantentzeari buruzkoa da. Eta beronek aurtengo urteari dagozkion laguntzetarako deialdia egitea ahalbidetzen du, irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren IX. titulua erregulatzen den luzapen-erregimenaren arabera. Aipaturiko Dekretuak Euskadiko Aurrekontu-erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapen testu berritua onartzen du.

Hori guztia dela eta,

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Honako Agindu honen xedea, gehienez 15 minutuko iraupena duten eta jatorrizkoak eta argitaragabekoak diren musika-sorkuntza garaikideak, saritzea da; musika-sorkuntza hauek partitura batean idatzita egongo dira (musika elektroakustikoaren kasuan grabaketa izango dena), testudunak edo testu gabeak izan daitezke, eta 3. artikuluan adierazten diren txantiloi instrumentaletan batera egokitu beharko dute.

Kultura Sailak deialdi honetan saritzen diren konposizioak Errenterian ospatuko den Musikaste 99an, hots, Musika Astean, estreinatzeko eskubidea izango du. Aipatu ekitaldian estreinaldirik egitea ezinezkoa izango balitz, sariak jaso dituzten pertsonek, saria jasotako konposizioaren estreinaldia nahi duten bezala egin ahal izango dute.

2. artikulua.– Deialdira aurkez daitezkeen pertsonak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute, Autonomi Estatutuko 7. artikuluan ezarritakoa betez, Euskal Herrian jaiotako edo Autonomia Erkidegoko lurraldean administrazio-egoitza duen pertsona fisiko guztiek, edo euskaldunak izatearen baldintza politikoa duten pertsona fisiko guztiek.

2.– Saria irabazi duten pertsonei ez zaie saria emango eta hala badagokio, ordainduko, oraindik ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiak eta bertako erakunde autonomoak emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruaren barruan hasitako itzultze-prozedura edo zigortzeko prozedura tramitatzen baldin badago.

3. artikulua.– Txantiloi Instrumentalak.

Ekitaldi honetara aurkez daitezkeen musika-sorkuntza garaikideek, jarraian azaltzen den sailkapeneko txantiloi instrumentaletara egokitu beharko dute:

a) Ahots edota instrumentu bakarra (pianoa, akordeoia, kitarra edo elektroakustika)

b) Haize-boskoteak eskaintzen duen konbinatorioa: xirula, oboea, klarinetea, fagota.

c) Ganbara-taldeak eskaintzen duen konbinatorioa: biolina, biola, biolontxeloa, xirula, klarinetea, oboea, pianoa, perkusioa.

d) Kapelle korua: ahots zuriak, ahots baxuak edo ahots mistoak.

4. artikulua.– Parte hartzen dutenek aurkeztu behar duten dokumentazioa:

Parte hartzen duen pertsona bakoitzak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

– I. Eranskina behar den moduan beteta.

– Deialdi honetako 2. artikuluan aurreikusitakoa bete dela egiaztatzen duen dokumentazioa, horretarako NANaren kopia aurkeztuz, eta hala badagokio, Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldaratua egotearen ziurtagiria edo euskalduna izatearen baldintza politikoarena.

– jarduera artistikoaren Curriculumaren bost ale.

– aurkeztutako musika-konposizioaren bost ale.

5. artikulua.– Dokumentazioa aurkezteko modua.

1.– Parte hartzen duten pertsonek, 4. artikuluan eskatu zaien dokumentazioa Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari bidali beharko diote, bai zuzenean bai azaroaren 26ko 30/1992 Legean, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, aurreikusitako edozein moduan ere; edonola izanda ere, dokumentazioa jarraian adierazten diren helbideetara bidali beharko dute:

– Donostia, 1 (Lakua 2 Atondoa) / 01010 Vitoria-Gasteiz.

– Andía ,13/ 20004 Donostia-San Sebastián.

– Gran Vía, 85 / 48011 Bilbao.

2.– Eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea, Agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunean hasiko da eta urriaren 30ean amaitu.

6. artikulua.– Aurkeztutako eskaeretako akatsen zuzenketa.

Parte hartzen duten pertsonek bidalitako dokumentazioan akatsen bat aurkituko balitz, edo agindu honetako 4. artikuluan eskatutakoaren arabera dokumentazioa osorik ez balego, partehartzaileari jakinaraziko zaio, eta jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita hamar laneguneko epea emango zaio okerra zuzentzeko; epe hori amaitu eta adierazitako zuzenketa egin ez bada, ebazpena eman ondoren bidezkoa izango da eskaera artxibatzea, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71.1 artikuluan ezarritakoa betez.

7. artikulua.– Sariak eta diru-kopurua.

1.– Musika Sorkuntza Garaikiderako lau sari ezartzen dira, eta bakoitzari dagokion zenbateko gordina 534.000 PTA izango da (bostehun eta hogeita hamalau mila).

2.– Sarien zenbatekoa ezin da banatu eta Epaimahaiak esleitu gabe utz ditzake.

3.– Artikulu honetako 1. idatz-zatian aipatzen den zenbatekoari, zerga-xedapenek eskatzen dituzten atxikipenak egingo zaizkio, atxikipenak egitea badagokio.

8. artikulua.– Epaimahaia.

1.– Osaketa eta izendapena.

Musika Sorkuntza Garaikidearen Sarien Epaimahaia Kultura sailburuak izendatutako lau pertsonek osatuko dute; horietan bat Epaimahaiaren Lehendakaria izango da, eta izaten diren berdinketetan, kalitate-botoarekin, erabakia hartuko du.

Idazkaria, hitza duena baina botorik emateko eskubiderik ez, Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzako pertsona tekniko bat izango da, Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendariak izendatuko duena.

Epaimahaia osatuko duten pertsonak abstenitu egingo dira, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera arbuiaturik izan daitezke.

2.– Publizitatea.

Epaimahaiaren osaketa, Euskal Herriko Agintzaritzarren Aldizkarian aurkeztuko den Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak hartutako Erabakiaren bidez jakinaraziko da.

3.– Funtzioak.

Epaimahaiaren zeregina izango da:

– Parte hartzen duten pertsonek 2. artikuluan aurreikusitakoa betetzen dutela baieztatzea, baita 4. artikuluan eskatzen zaien dokumentazio guztia aurkezten dutela ere; bi artikuluak honako Agindu honetakoak dira.

– Aurkeztutako dossierrak ebaluatzea, euren entendimenduz eta aburuz, baita saritutako konposizioak aukeratzea ere.

– Aurkeztutako konposizioen artean, Sariak zeinentzat izango diren esatea.

– Hala badagokio, aurkeztutako konposizioen artean, eta egoki deritzonean, hutsik geratzen den Saria edo Sariak erabakitzea.

Epaimahaiak gehiengo erlatiboaren bidez hartuko ditu erabakiak.

9. artikulua.– Sarien erabakia.

Deialdi hau argitara ematen den egunean biharamunetik aurrera, sei hilabeteko epean erabakiko da zeintzuk diren sarituak eta EHAAn argitaratuko da. Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen erabakiaren bidez, EHAAn argitaratuko da interesdun guztiei egingo zaien jakinarazpenaren kaltetan izan gabe.

10. artikulua.– Ez betetzeak.

1.– Eskakizunak bete ez direla ulertuko da ondoko kasuetan

a) Agindu honetan eskatutakoa betez aurkeztutako daturen bat gezurrezkoa bada.

b) Agindu honetan ezarritako edozein betebehar betetzen ez bada, edo beste edozein betebehar, beste xedapen batek orokorrean ezarrita izateagatik bete behar dena, betetzen ez bada.

2.– Honako artikulu honetan adierazitako kasuren bat gertatu dela egiaztatzen bada, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan, eta hala badagokio, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusi bezala eta bertan ezarritakoa bete ondoren, Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrari itzuli beharko zaizkio jasotako diru-kopuruak eta legez dagozkion interesak.

11. artikulua.– Betebeharrak.

Musika Sorkuntza Garaikidearen Sarietan parte hartzeko, berau arautzen duten arauak onartu behar dira.

AZKEN XEDAPENA

Lehenengoa.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dezakete interesatuek Kultura sailburuaren aurrean, hilabeteko epe barruan, argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko dagokion Aretoan.

Bigarrena.– Agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunean indarrean egongo da.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko uztailaren 14a.

Kultura aburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

ERANSKINA / ANEXO I

MUSIKA-SORKUNTZA GARAIKIDEARI SARIAK EMATEKO ARAUBIDEA EZARTZEN DUEN AGINDUA

ORDEN POR LA QUE SE REGULA LA CONCESIÓN DE LOS PREMIOS A LA CREACIÓN MUSICAL

CONTEMPORÁNEA

IZEN-EMATE ORRIA / BOLETÍN DE INSCRIPCIÓN

PERTSONA FISIKOAREN DATUAK / DATOS DE LA PERSONA FÍSICA

IZEN-DEITURAK / NOMBRE Y APELLIDOS:NAN / D.N.I.:

Helbidea / Domicilio:

Posta kodea / Código postal: Herria / Localidad:

Tnoa. / Tfno.:Faxa / Fax:

e-mail:

AURKEZTURIKO LANAREN DATUAK / DATOS DE LA OBRA PRESENTADA

Konposizioaren izenburua / Título de la composición:

Egokitzen deneko txantiloi instrumentala (3. artikuluaren arabera): / Plantilla instrumental a la que se ajusta (atendiendo al artículo 3)

Konposizioaren iraupena / Duración de la Composición:

Testua / Texto:

Partitura:

Grabaketa (musika elektroakustikoaren kasuan) / Grabación (en el caso de música electroacústica):

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

DOCUMENTACIÓN A PRESENTAR

1.– Izen-emate Orria / Boletín de inscripción.

2.– NAN eta administrazio-goitzaren ziurtagiria beharrezko denean./ D.N.I. y certificado de vecindad en el caso que corresponda.

3.– Curriculuma (5 ale) / Currículum.(5 ejemplares)

4.– Aurkeztutako Musika Konposizio Garaikidea. Partituren 5 ale (testuarekin edo gabekoa kasuaren arabera) edo musika elektroakustikoaren kasuan grabaketa.

Composición Musical Contemporánea presentada . 5 Ejemplares de las partituras (con o sin texto según el caso) o de la grabación en el caso de música electroacústica).


Deskribatzailea: