Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1999136 zk.- 1999/07/19 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 12838 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila

EBAZPENA, 1999ko ekainaren 29koa, Osasun Antolamenduko zuzendariarena, Txagorritxuko Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Osasun sailburuaren 1997ko ekainaren 17ko Ebazpenaren bidez (uztailaren 22ko EHHA, 139 zk.), kreditazioa berritu zitzaion Txagorritxuko Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoari.

Komiteko kide bat ordezkatzeko Ospitaleak egin duen eskaria jaso denez gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoen kreditazioari buruz Osasun sailburuak 1994ko irailaren 28an emandako Aginduak (urriaren 24ko EHAA, 202 zk) 3. eta 7. artikuluetan xedatzen duenaren arabera, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Pedro Ulivarri Angulo jaunak, Ekonomi eta Enpresa Zientzietan lizentziatuak, Txagorritxuko Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoko kide kargua utzi duela deklaratzea.

Bigarrena.– Juan José González de Garibay Barbosa jauna, Ekonomi eta Enpresa Zientzietan lizentziatua, Txagorritxuko Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoko bokal berri izendatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera jarriko da indarrean. Halaber, ebazpena Osasun Ministerioari jakinaraziko zaio.

Ebazpenak ez du administrazio-bidez amaitzen; beraz, bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko diote interesatuek Osasun Plangintza eta Antolamenduko sailburuordeari edo Osasun Antolamenduko zuzendariari, ofizialki argitaratzen den egunetik kontatzen hasita hilabete bat pasa baino lehen.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko ekainaren 29a.

Osasun Antolamenduko zuzendaria,

MANUEL ERREZOLA SAIZAR.


Deskribatzailea: