
Xedapen Orokorrak
Herrizaingo Saila; Nekazaritza eta Arrantza Saila
AGINDUA, 1999ko ekainaren 23koa, Herrizaingo sailburuarena eta Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan toreaketa-zezenen adarrak aztertzeari buruzko 1991ko uztailaren 18ko Agindua indargabetu duena.
Abenduaren 3ko 281/1996 Dekretuaren bidez Euskadiko Autonomia Erkidegoko zezen-ikuskizunei buruzko Araudia ezarri zen. Araudi horren 48. artikuluan toreaketa-zezenak hil ondoren nola aztertu araupetzen da, eta han ezarritakoak zahar utzi du 1991ko uztailaren 18ko Aginduan bildua. Horregatik, Araudiaren garapena bertan xedatutakoaren araberakoa izan behar da.
281/1996 Dekretuaren bidez, azken xedapenetako bigarrenean hain zuzen, Herrizaingo sailburuari iratxiki zaio Araudia betearazteko eta aplikatzeko ahalmena, arau egokiak emanez. Horrenbestez, 1991ko uztailaren 18ko Agindua onetsi zuten organo eurek indargabetuko dute, hots, Herrizaingo sailburuak eta Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, eta ondoren Araudia garatzeko Agindua emango dute.
Hori dela bide, ondokoa
XEDATU DUGU:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan toreaketa-zuzenen adarrak aztertzeari buruzko 1991ko uztailaren 18ko Agindua, Herrizaingo sailburuaren eta Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, indargabetu egin da.
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarri da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 1999ko ekainaren 23a.
Herrizaingo sailburua,
JAVIER BALZA AGUILERA.
Nekazaritza eta Arrantza sailburua
IÑAKI GERENABARRENA MARTÍNEZ DE LAHIDALGA.